Astronomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unibertsoa sortu zenetik berdin dagoen galaxia bat topatu dute

Milioi bat izarrek baino gehiagok osatzen duten erlikia da, NGC 1277 izendatua.
Berdin dagoen galaxia baten irudia, Hubble espazio teleskopioak hartuta. Egilea: NASA.
Berdin dagoen galaxia baten irudia, Hubble espazio teleskopioak hartuta. Egilea: NASA.

“Erlikia” omen den galaxia bat aurkitu dutela baieztatu dute Kanarietako Astrofisika Institutuko (Instituto de Astrofísica de Canarias, IAC, gaztelaniaz) ikertzaileek Nature aldizkarian. Milioi bat izarrek baino gehiagok osatzen dute eta ez ei da aldatu unibertsoa unibertso denetik. Emaitzak aldizkari horretan zabaldu dituzte, Hubble espazio teleskopioak hartutako irudiekin batera.IACren arabera, mila galaxia masibotik bat unibertso primitiboaren “erlikia bat” da, eta duela milaka urte sortu zenean zituen ezaugarriak bere horretan gorde ditu. Pertseoren kumuluaren erdigunean dago.Nebulosa eta Izar Kumuluen Katalogo Orokor Berria (New General Catalogue of Nebulae and Clusters of Stars, ingelesez; “NGC” siglekin ezagunagoa) sistemaren barruan dagoenez, NGC 1277 deitzen da. La Laguna Unibertsitateko Michael Beasley, Ignacio Trujillo eta Kanarietako Astrofisika Institutuko ikertzaileek aurkitu zuten. Aurkikuntza egin ostean, ikusitakoa baieztatzeko, Hubble teleskopioa eskatu zuten, horren inguruan dauden kumulu globularrak ikuskatzeko.Kumulu globularrak galaxien inguruan dauden izar multzoak dira, eta, ikertzaileen arabera, horiekin batera osatu ziren, horiek sortu zirenean. Bi motatakoak izan daitezke: gorriak eta urdinak. Gorriek helioa baino astunagoak diren gai ugari dituzte, eta galaxia masiboekin batera jaio ziren. Urdinak, berriz, galaxien inguruan daude, txikiago batzuk xurgatu dituztelako, eta metal gutxiago dute euren konposizioan.NGC 1277 galaxia horrekin batera sortu ziren kumulu globular gorriek bakarrik osatzen dute, eta ordutik ez du aldaketarik izan.Gai horri buruz Nature aldizkarian kaleratu den lehen artikuluaren egileak, Michael Beasley ikertzaileak, azaldu duenez, kumuluak “pieza oso sentikorrak” dira galaxiak osatzerakoan. Horren arabera, “lehen aldiz ikusi da horren galaxia masibo batean horren kumulu urdin gutxi”.Ikertzaileen ustez, galaxia masibo hori bere horretan egon da denbora horretan guztian, Pertseoren kumuluaren erdiguneko galaxiaren satelite gisa sortu zelako. Azken horrek NGC 1277ra hel zitezkeen materia guztiak xurgatzen zituen, eta garatzea ekidin zen horrela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X