Aurrekontu Orokorrak
2018/06/04 - 18:05
Aurrekontuei zuzenketak aurkeztuko dizkie PPk, EAJrekin zuen ituna hautsita
Rafael Hernandok gogorarazi duenez, 'eskuak libre' dituzte orain eta egoera hori kontuak 'hobetzeko' baliatuko dute. Zuzenketek ez diete pentsioen igoerari eragingo.
2018/06/03 - 16:37
Estatuko Aurrekontuei hainbat zuzenketa aurkeztea aztertzen ari da PP
Andrea Levy PPren Ikasketa eta Programetarako idazkariordeak ohartarazi duenez, baliteke zuzenketa horiek eragina izatea EAJrekin adostutako aurrekontu-akordioetan.
2018/05/26 - 16:19
Otegik EAJren aurka egin du, PPren aurrekontuak babesteagatik
Emandako hitza ez betetzea ere aurpegiratu die jeltzaleei, eta abisua ere bota du: Estatu barruan kontrarreforma bat prestatzen ari dira.
2018/05/24 - 17:02
Legebiltzarra Rajoyren aurrekontuen aurka agertu da
EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSEren botuei esker. Joseba Egibar jeltzaleak autokritika egin du, emandako hitza ez dutela bete esanez.
2018/05/24 - 13:31
Urkullu, Estatuko Aurrekontuak babesteko erabakiari buruz: 'Zaila bezain zuzena da'
Halaber, 'berandu baino lehenago Katalunian Gobernu eraginkor bat' egongo dela sinetsita dago.
2018/05/24 - 12:35
Ortuzar: 'Aurrekontu gabe, luzaro edukiko genuke 155a; onartuta, epe labur batean'
EAJren EBBko buruak aitortu duenez, atzoko erabakiak 'argi-ilunak' ditu, baina 'ona da Euskadirentzat eta Kataluniarentzat'.
2018/05/24 - 10:42
EAJren babesari esker, Estatuko Aurrekontuak onartu dituzte Kongresuan
Katalunian 155. artikulua indarrean dagoen bitartean Espainiako Gobernuaren Aurrekontuak babestuko ez zituela esan zuen EAJk, baina gaur kontrakoa egin du, "arduragatik".
2018/05/23 - 19:00
Aurrekontuak babestea ez dela erabaki erraza izan aitortu du EAJk
Aitor Estebanek prentsaurrean adierazi duenez, ez da erraza izan 2018ko Aurrekontuei babesa ematea eta erabakia 'hausnartua eta eztabaidatua' izan da.
2018/05/23 - 18:12
EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko ditu azkenean, 'arduragatik'
Euzkadi Buru Batzarrak azaldu duenez, Euskadiren interesak alderdiaren interesen gainetik jarri ditu. Halaber, Katalunian 155. artikulua indargabetzea bultzatzeko modurik eraginkorrena dela uste du.
2018/05/23 - 16:08
Denek ziurtzat ematen dute EAJk Espainiako aurrekontuak babestuko dituela
Sekulako ikusmina dago EAJk zer egingo, oraindik 155a indarrean baitago. Gaur arratsaldean izango da behin-betiko botazioa eta erabakigarria.
2018/05/23 - 11:08
Kongresuak Aurrekontuen azken bozketa egingo du gaur, EAJk zer egingo duen ikuskizun
Jeltzaleek PPrekin bat egin zuten atzoko bozketan, baina azpimarratu dute 'azken unera arte' ez dutela erabakiko kontuak babestu ala ez.
2018/05/23 - 01:11
EAJk PPrekin bat egin du, Aurrekontuek lehen bozketa gainditzeko
Hala ere, asteazkeneko bozketan babesa oraingoz ez dute bermatu jeltzaleek; izan ere, 155. artikuluaren aplikazioarekin bukatzea eskatzen dute. “Irmo mantentzeko” eskatu dio JxCatek EAJri.
2018/05/22 - 16:43
UPNk Estatuko Aurrekontuak babestuko ditu, Rajoyrekin akordioa lortu ostean
Presoak hurbiltzeko gaia aztertzeko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin mahairik osatuko ez duela hitz eman dio Espainiako presidenteak. Horrez gain, AHTarentzat inbertsioak lotu ditu UPNk.
2018/05/21 - 23:13
'Aurrekontuak izan ala ez' % 1,6ko igoera aplikatzea eskatu dute pentsiodunek
Beste astelehen batez milaka pentsiodunek eta erretirodunek elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.
2018/05/21 - 22:27
EAJk azken unean erabakiko du Estatuko Aurrekontuak babestu ala ez
EAJko agintariek hasieratik esan dute ez dutela Estatuko Aurrekonturik babestuko, Katalunian 155. artikulua indarrean dagoen bitartean.
2018/05/21 - 17:11
EBBren bilera Estatuko aurrekontuei babesa eman ala ez aztertzeko
Bozketa asteazkenean izango da Diputatuen Kongresuan. Ordurako erabaki beharko du EAJk zer egin, 155. artikuluak indarrean jarraitzen baitu. Rajok jeltzaleek erantzukizunez jokatuko dutela espero du.
2018/05/21 - 11:32
'Espero dut EAJk emandako hitzari eustea eta aurrekontuak ez babestea'
'Guk badakigu zer min eragin dugun eta hartu ditugu ardurak. Eskatzen dugu beste eragileek ere aitor dezaten sufrimendua eragin dutela', azpimarratu du Sortuko idazkari nagusiak
2018/05/20 - 16:57
EAJk gaur aztertuko du Espainiako Aurrekontuak onartu ala ez
Estatuko Aurrekontu Orokorren gaineko eztabaida hasiko da Kongresuan, oraindik 155a indarrean dagoela. EAJren botoa ez da ziurra.
2018/05/19 - 14:47
Egibarrek ez du ziurtzat jo EAJren babesa 2018ko Aurrekontu Orokorrei
EAJk eta PPk Euskadirako hainbat inbertsio hitzartu badituzte ere, buruzagi jeltzaleak esan du ezin dela EAJren babesa segurutzat eman (jatorriz, gaztelaniaz).
2018/05/18 - 16:14
Datorren astean eztabaidatuko dituzte Aurrekontuak berriz ere Kongresuan
Aurrekontu proiektuak aurrera egiteko, 176 boto behar ditu alde. Ezinbestekoak dira hortaz EAJ eta UPN eta momentuz, ez batak ez besteak ez dio baiezkoa ziurtatu.