Austria
2021/11/19 - 15:07
Astelehenetik aurrera, 20 eguneko konfinamendu osoa ezarriko dute Austrian
Beharrezko erosketak egitera, medikura, pasiatzera edo ariketa fisikoa egitera baino ezingo da etxetik irten. Supermerkatuak eta botikak baino ez dira zabalik egongo.
2021/11/19 - 12:34
Austriako Gobernuak konfinamendu orokorra ezarri, eta txertaketa derrigorrezkoa egingo du
Konfinamendua astelehenean hasiko da, eta txertaketa otsailetik izango da derrigorrezkoa. Alemaniak kutsatzeen errekorra hautsi du berriro, eta neurri murriztaile berriak aztertzen ari dira. Europako zenbait herrialdetan txertatu gabekoek mugak dituzte dagoeneko.
2021/11/18 - 15:08
65.000 kasutik gora atzeman dira azken 24 orduotan Alemanian, orain arteko gehien
Hegoaldeko bi estatu, Baden Württemberg eta Bavaria dira okerren daudenak. Batez ere, txertoa hartzeari uko egin diotenak daude ZIUetan, eta Bavariatik Italiara Bolzanoko ospitalera gaixoak eraman behar izan dituzte.
2021/11/15 - 20:51
Murrizketa berriak Europan: txertatu gabeko pertsonak konfinatzeko agindua eman dute Austrian
Horrez gain, eremu publikoan sartzeko eta garraio publikoa erabili ahal izateko osasun ziurtagiria exijitzeko aukera aztertzen ari dira Alemanian eta Errusian, pandemiaren hedapena gelditzeko asmoz.
2021/11/15 - 15:26
Austriak etxealdia agindu du txertatu gabeentzat eta Alemaniak ere neurriak zorroztuko ditu
Austrian hamar herritarretatik hiruk ez du covidaren aurkako txertoa jarri. 2 milioi persona inguru dira eta bart goizaldetik etxealdian egoteko agindua dute. Lanerako, ikasteko, medikura joateko edo oinarrizko produktuak erosteko bakarrik atera ahal dira kalera.
2021/11/14 - 19:01
Austriak mugatu egin du covid-19aren aurkako txertoa jaso ez dutenen mugikortasuna
Astelehenetik aurrera, immunizatu ez diren pertsonak lanera, ikastera edo oinarrizko beharrak asetzera soilik atera ahal izango dira kalera.
2021/11/13 - 17:32
Txertatu gabeentzat neurri murriztaileak ezarri dituzte Herbehereetan, Austrian, Danimarkan eta Alemanian
Covid-19 kasuak gora egiten ari direla eta, murrizketak ezarri dituzte Europako herrialde askok. Covid pasaportea beharko da toki askotara sartzeko, eta zenbait tokitan konfinatu egin beharko dute txertatu gabeek.
2021/11/12 - 22:18
Europa neurri murriztaile gehiago aplikatzen hasi da, covid-19aren olatu berriari eusteko
Europako erdialdeak eta ekialdeak kutsatze tasa handienetakoak dituzte orain. Herbehereetan dendak eta ostalaritza lehenago ixtea erabaki dute. Danimarkak txertaketa ziurtagiria eskatuko du toki batzuetan sartzeko, eta Alemaniak neurriak zorroztuko ditu.
2021/10/10 - 11:43
Kurzek Austriako Gobernua utzi du, ustelkeria akusazioen ostean
Orain arte kantzilerra izandakoari bere ibilbide politikoa bultzatzeko diru publikoa prentsara desbideratzea leporatzen diote. Exekutiboaren etorkizuna Berdeen eskuetan dago orain: Kurzen alderdiaren ala beste koalizio baten artean hautatu beharko du.
2021/08/28 - 15:38
Ebakuazioak, herrialdez herrialde
Abuztuaren 14tik 117.000 pertsona inguru atera dituzte Afganistandik hegazkin bidez. Nazio Batuen Erakundeak uste du beste 500.000 irtengo direla lurreko mugak ireki bezain pronto.
2021/08/08 - 17:48
Europar Batasuneko 21 herrialdetan covid ziurtagiria eskatzen da eguneroko jardueretarako
Covid ziurtagiriaren eskakizun horrek juridikoki zalantzak piztu arren, pandemia eten eta txertaketa bultzatzeko tresna bihurtu da agintari askorentzat.
2021/06/24 - 22:43
Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Maskararen derrigortasuna aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Honakoa da zenbait herrialdeetako neurriei buruz jakin beharrekoa.
2021/02/07 - 20:25
Errusiako eta Txinako txertoak ekoizteko prest dago Austria, EBk onartuz gero
Gainera, herrialdeko osasun agintariek Hegoafrikako aldaeraren 165 kasu atzeman dituzte Tirolen. Astelehenetik aurrera, neurriak hartuko dituzte herrialdeko mugetan.
2020/12/11 - 13:54
Europa blindatu egin da Gabonen aurrean
Europako herrialdeek murrizketa gehiago ezarri dituzte Gabonetako ospakizun eta topaketen ostean hirugarren olatu bat ez izateko.
2020/12/10 - 19:44
Olga Tokarczuk eta Peter Handke Nobel saridunen lanak, euskaraz irakurgai
Elkar argitaletxeak kaleratu ditu Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczekek, batetik, eta Joxe Mari Berastegik, bestetik, euskarara ekarritako lanak.
2020/11/04 - 12:31
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Vienako atentatua
Austriako Barne Ministerioa Estatu Islamikoaren oharra ikertzen dabil, egiazkoa den egiaztatzeko, baina oraingoz ez du ezer argitu.
2020/11/03 - 16:08
Vienako erasotzailea Estatu Islamikoaren jarraitzailea zela uste du Austriak
Austriako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu astearte honetan Sankt Polten hirian, Vienatik 60 kilometrora, atentatu terroristarekin lotura dutelakoan.
2020/11/03 - 10:16
Bost hildako eta 17 zauritu Vienan izandako sei eraso terroristatan
Austriako hiriburuko sei gunetan izan dira tiroketak. Erasotzaileetako bat hil du Poliziak eta beste baten bila ari dira.
2020/11/03 - 09:42
Bost pertsona hil dira Viena erdigunean izandako erasoetan
Bi gizon eta bi emakume ere hil dituzte bart gaueko erasoetan. Erasotzaileetako bat ere hil da. Poliziak uste du beste erasotzaile batek ihes egitea lortu duela.
2020/10/31 - 19:59
Neurriak gogortzen hasi da Europa, bigarren olatuari ezin eutsita
Ingalaterran hilabete bateko iraupena izango duen itxialdia ezarriko du Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak. Era berean, Portugalek biztanleriaren % 70 konfinatuko du.