Austriako Gobernuak konfinamendu orokorra ezarri, eta txertaketa derrigorrezkoa egingo du
Austriako Gobernuak konfinamendu orokorra ezartzea onartu du gaur, astelehenetik aurrera 20 egunez etxean egon beharko dute austriarrek; orain arte hartutako neurriek (txertoa hartu ez duten pertsonen mugimenduen murrizketak barne) kutsatzeen gorakada geldiarazi ez dutelako hartu du Gobernuak neurria.
"Herritarrek murrizketa berriak onartu beharko dituzte 20 egunez, asko izan direlako orain arte elkartasunik erakutsi ez dutenak. Neurriak jarraitzeko eta kontaktuak murrizteko eskatzen diet herritarrei", adierazi du Alexander Schallenberg kantziler federalak konfinamendua iragarri duenean.
Gainera, kantzilerrak iragarri duenez, 2022ko otsailetik aurrera derrigorrezkoa izango da txertoa jartzea herrialdeko biztanle guztientzat; izan ere, herritarren % 65ek du jarraibide osoa, Mendebaldeko Europako zifrarik baxuenetako bat. Kutsatze tasa kontinenteko altuenen artean dago, 100.000 biztanleko ia mila kasurekin. Txertaketa-tasa handitzeko neurri hori onartu duen Europako lehen nazioa da.
"Oso erabaki zaila hartu dugu, txertoa hartzera behartuta gaude 2022ko otsailetik aurrera", esan du Schallenberg kantziler federalak.
Neurriak Europa osoan zehar
Kasuen intzidentzia metatuak goia jo du gaur berriro Alemanian, kutsatzeen marka hamabi egunez jarraian hautsi da, eta Gobernua txertoa hartu ez dutenen gaineko presioa handitzeko prestatzen ari da. Gobernu federalak eta "Länder"-ek pertsona ahulekin harremanetan dauden profesionalei txertoa jartzea derrigortzea adostu zuten atzo. Gainera, ospitaleratze-tasan mugak ezarri zituzten, horiek gaindituz gero, eskualde mailako murrizketa mailakatuak ezartzeko.
Eslovakiak txertoa jaso ez dutenen mugimendua mugatuko du astelehenetik aurrera, Austriako ereduari jarraituz; izan ere, ezin izango dira sartu jatetxeetan, funtsezkoak ez diren ondasunen dendetan, merkataritza-guneetan eta kirol- eta aisialdi-ekitaldietan. 5,5 milioi biztanle ditu herrialdeak eta % 45eko txertaketa tasa; kutsatze kopuru errekorra izan du azken egunetan, astearteko 8.000 kutsatzeak gaindituz. Gainera, medikuek ohartarazi dute ohe gutxi geratzen direla libre ZIUtan.
Hungarian, Exekutiboak langile publiko guztiak txertoa hartzera behartuko dituela iragarri du, eta Medikuen Elkargoak covid ziurtagiria ez dutenei jatetxe edo zinemetara sartzea debekatzea eskatu du.
Txekiar Errepublikak Covid-19an txertatutako eta sendatutako pertsonei baino ez die utziko, astelehenetik aurrera, tabernetara, jatetxeetara edo bilkuretara sartzen, eta enpresa guztiek beren langileei testak egin beharra berriro ezartzea aztertzen ari da.
Ukrainan koronabirusak hildako pertsonen 80.000ko langa gainditu da ostriral honetan, azken egunean, 700 baino gehiago izan dira hildakoak, eta 3,3 milioi kasuren muga gainditu du. Ukrainak % 21eko txertaketa-tasa du. Osasun Ministerioaren arabera, joan den astean ospitaleratutako pertsonen % 88,2k ez zuten txertoa jarrita.
Frantziak baztertu egin du txertatu gabeak konfinatzea
Frantzian covid-19 ziurtagiria eduki behar da gizarte-jardueretarako, hala nola zinemara, ikuskizun batera, estadio batera edo taberna edo jatetxe batean zerbait hartzera joateko, eta, hori dela eta, "ez da beharrezkoa txertoa jaso ez dutenen konfinamendura jotzea", Emmanuel Macron Frantziako presidentearen arabera.
"Neurri hori ez da beharrezkoa Frantzian", azpimarratu du La Voix du Nord egunkariak ostiral honetan argitaratutako elkarrizketa batean Frantziako presidenteak, eta azaldu du neurria martxan jarri duten herrialdeek (Austriak, lehenik) ez zutela osasun-ziurtagiririk erabili, euren herrialdeak udatik egiten duen bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.