Pfizer umeetan erabiltzearen inguruko erabakia datorren astean hartuko du Sendagaien Europako Agentziak
Pfizer txertoa 5-11 adin tartean erabiltzeko aukeraren inguruan erabakia "datorren aste amaieran" hartuko du Sendagaien Europako Agentziak. Bitartean, immunizazio tasa txikiak dituzten herrialdeetan txertaketa zabaltzeko eta babesa indartzeko dosiak ematea eskatu du.
Marco Cavaleri Txertaketa Estrategiako buruzagiak deitoratu duenez, Europar Batasunean "txertoa jaso ez duten pertsonen kopurua handia da oraindik", 50 urtez gorakoen artean barne. "Arriskurik handiena dutenak dira", ohartarazi du. Gainera, dagoeneko kasu larrien, ospitaleratzeen eta ZIUan amaitzen dutenen "kopurua handiegia" dela gogorarazi du, "bereziki txertoa jaso ez dutenen artean".
Onartu duenez, "ez dago % 100 eraginkorra den txertorik, baina eskuragarri dauden txertoek eraginkortasun oso ona dute gaixotasun larritik babesteko", baina jende asko kutsatzen bada, "batzuk, tartean txertatuak, ospitalean amaituko dute".
"Negura hurbiltzen garen heinean, positiboen eta ospitaleratzeen gorakada ikusten dugu ia Estatu kide guztietan. ZIUetan dauden paziente gehienek ez dute txertorik jaso. Txertoa hartzearen beharra azpimarratu nahi dugu, baita behar dutenek babesa sendotzeko beste dosi bat jasotzea ere", ohartarazi du Cavalerik.
Txertaketa zabaltzea "berebizikoa" da, nabarmendu du, injekzioen portzentajea "oso baxua" den herrialdeetan bereziki.
Cavaleriren ahotan, "babesa indartzeko dosiak garrantzitsuak izango dira txertaketa estrategian". Giza sendagaien Batzordeak (CHMP) Pfizer edo Moderna hirugarren dosia 18 urtez gorakoei ematea posible zela ebatzi zuen, bigarrena hartu eta gutxienez sei hilabetera.
AstraZenecaren eta Janssenen kasuan ere, babesa indartzeko dosi bat emateko aukera aztertzen ari da Sendagaien Europako Agentzia, baina "gomendioa emateko datu nahikorik ez dago, beraz, oraindik goiz da baieztatzeko".
"Azaroaren amaieran" mix & match estrategiaren azterketa bukatzea espero du agentziak, txerto ezberdinen konbinazioa, alegia; baina "ikerketa akademiko batzuek estrategia babesten dute ikuspuntu immunologikotik eta babesaren perspektibatik".
Tratamenduak
Era berean, agentzia balizko tratamenduen azterketa azkar egiten saiatzen ari da. Zentzu horretan, Pfizerrek garatutako pilulari larrialdi erabilera emateko, herrialdeak "aholkatzea" eskatu dio Emer Cooke zuzendariak CHMPri. Konpainiaren arabera, komorbilitateak dituzten pertsonen kasuan heriotza arriskua % 90 murrizten du pilulak. Azterketa ostiral honetan hasiko da.
Era berean, CHMP molnupiravir antibiralaren datuak aztertzen ari da jadanik, buruzagi nazionalei "gomendioak eman" ahal izateko, adibidez, baimendu baino lehen larrialdietan erabiltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.