Automobilgintza
2023/03/23 - 17:04
Aurrera doa Alemaniaren eta EBren arteko akordioa, erregai sintetikoen ibilgailuak 2035etik aurrera saltzeko
Negoziazio horrek nolabaiteko marjina emango lieke erregai sintetikoei, EBk otsailean akordio bat lortu ondoren 2035etik aurrera CO2 isurtzen ez duten ibilgailuak soilik saldu ahal izateko.
2023/03/23 - 15:16
2035etik aurrera erregai sintetikoak erabili ahal izatearen erabakia txalotu du automobil industriak
Erregai sintetikoen oztopo nagusia gaur egun prezioa da. Kotxe bat betetzeko 210 euro behar dira eta ez da lehiakorra. Baina adituek diote teknologia eta ekoizpena garatu ahala, askoz merkeago izango dela.
2023/03/23 - 10:07
Automozioaren sektoreak 22.423 milioi euro fakturatu zituen iaz EAEn, 2021ean baino % 22 gehiago
Modu horretan, pandemia aurreko kopuruen gainetik itxi zuten 2022ko ekitaldia. Euskadiko Automozioaren Klusterrak bi arrazoi ikusten ditu hazkundearen atzean: "hobekuntza operatiboak" eta "enpresen dibertsifikazioa".
2023/03/21 - 22:11
Erregai sintetikoak erabiltzen dituzten motorrekin salbuespen bat egitea proposatu dio Bruselak Alemaniari
Proposamen horrek erregai sintetikoz funtzionatzen duten motorrak dituzten ibilgailuen kategoria berri bat sartuko luke araudian, hots, 'e-fuels' izenekoak, eta 2035etik aurrera merkaturatu ahal izango lirateke.
2023/03/21 - 14:59
Europako Justiziak ebatzi du "dieselgate" delakoan kaltetutako bezeroek ordaina jasotzeko eskubidea dutela
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, erosleek kalte ordaina jasotzeko eskubidea dute, iruzur bidez salerositako autoen legez kontrako gailuak kalte egin badio.
2023/03/20 - 09:40
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etenda du gaur abiadura kaxen faltagatik
Zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi dienez, baliteke lantegia egun gehiagotan ixtea "airbag zentralitekin ere arazoak" dituztelako.
2023/03/17 - 08:14
Gasteizko Mercedes lantegiak berriro geldituko du ekoizpena "stocka pilatu" zaiolako
Gaur eta martxoaren 24an etenda egongo da ekoizpena. Urteko bigarren etena izango da. Lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatuko zaie langileei.
2023/03/10 - 15:23
AIC Automotivek 4. fasea abiatu du, mugikortasunerako irtenbide berriak sustatuko dituena
Fase honetako erronketako bat mugikortasunerako irtenbide berriak garatzea izango da; autoen elektrifikazioaz gain, bizikleta edo tren garraioa ere sustatzea.
2023/03/10 - 13:23
Auto elektrikorako jauzia ez da "erraza" izango eta "ahalegin handia" eskatuko du, Urkulluren arabera
2035erako errekuntza motorreko auto berrien salmenta debekatu nahi du Europar Batasunak. "Data gainean" dagoela aintzat hartuta, Europako errealitate "heterogeno" guztiak aintzat hartzearen alde egin du lehendakariak.
2023/03/10 - 13:13
Iñigo Urkullu, auto elektrikorako aldaketaz: ''Ez da batere erraza izango eta ahalegin handia eskatuko du''
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du bat datorrela Frantzia eta Alemania bezalako herrialdeen kezkarekin, Europar Batasunak 2035ean errekuntza-motorra duten autoen salmenta debekatzeko hartutako erabakiaren aurrean.
2023/03/09 - 15:15
Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena geldituko du martxoaren 17an "stocka pilatu" zaiolako
Urteko lehendabiziko etena izango da, eta lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatuko zaie langileei.
2023/03/07 - 08:04
Nafarroako Volkswagen bigarren egunez geldituta egongo da, abiadura-kaxen faltagatik
Lantokira joan behar ez duten beharginentzat, bi lanaldiak aldi baterako lan-erregulazio egun gisa hartuko dira.
2023/03/01 - 15:26
Urtarrilean eta otsailean gora egin dute auto matrikulazioek
EAEn 2017 ibilgailu matrikulatu dira otsailean; aurreko hilean baino % 9 gehiago. Nafarroan, berriz, 615 izan dira, % 18 gehiago. Datu hauek erakusten dute merkatua errekuperatzen ari dela.
2023/02/20 - 09:02
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du astelehen eta ostiral honetan
Erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta direla eta, hiru egunez soilik egingo dute lan asteon Landabenen.
2023/02/15 - 14:23
Foru Gobernuak interes orokorreko jo du Volkswagenen proiektua: ''Mende honetako albiste onenetakoa da''
Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak agerraldia eskaini du Maria Chivite presidentearekin batera, Alemaniako multinazionalak Iruñeko lantegian egingo duen 1.024 milioi euroko inbertsioaren garrantzia azpimarratzeko.
2023/02/14 - 20:13
Chivite: "Landabengo lantegiaren etorkizuna bermatuta dago"
"Ganbara" saioan egindako elkarrizketa batean, Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du Volkswagenek egingo duen 1.024 milioi euroko inbertsioak "enplegua" bermatuko duela.
2023/02/14 - 18:01
2035ean gasolina eta diesel autoen salmenta debekatzea babestu du Europako Parlamentuak
Zehazki, onartutako arau berriak salmenta berriko turismoen emisioak 2030ean % 55 murrizteko helburua ezarri du; furgoneten kasuan, berriz, ezarritako murrizketa % 50ekoa da.
2023/02/14 - 16:03
Nafarroako Volkswagenek 1.024 milioi inbertitu eta auto elektrikoa ekoizteko beste pabiloi bat eraikiko du
Gune berriak 11.000 metro karratu izango ditu eta urtean 400.000 auto egiteko aukera emango du. Egitasmoa Nafarroaren interes orokorreko proiektu gisa izendatuko dutela jakinarazi du Maria Chivitek.
2023/01/20 - 14:06
Nafarroako Volkswagenek ekoizpen katea geldituko du urtarrilaren 27an pieza faltagatik
Zehazki, airbagaren zentralita eta abiadura palanka falta dira Polo eta Tiguan ibilgailuetarako.
2023/01/02 - 15:15
2022an matrikulazioek % 11,2 egin zuten behera EAEn eta % 12,4 Nafarroan
Abenduan ibilgailuak kontzesionarioetara eramateko izan ziren garraio arazoengatik jaitsi da hainbeste autoen salmenta.