Auzitegi Gorena
2022/05/22 - 13:31
Javier Hurtado: "Aste Santuko turismo datuak oso positiboak dira, pandemia aurretiko datuetara itzuli gara"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren hitzetan, "bi urte oso zailen ostean", joera positiboa da.
2022/05/11 - 14:21
Igor Porturi ezarritako zigorra berrikustea baztertu du Konstituzionalak, boto bakar bategatik
11 magistratuetatik bostek boto partikularra iragarri dute. Gorenak aurrez emandako epaia berretsi du Konstituzionalak. Portuk bere auzia berrikustea eskatu zuen, Estrasburgoko Auzitegiak ezarri moduan torturapean lortutako deklarazio batean oinarrituta zegoela argudiatuta.
2022/04/25 - 15:36
Alarguntza-pentsioak lortzeko beharrezkoa izango da berriro izatezko bikote gisa erregistratuta egotea
Auzitegi Gorenak zuzendu egin du 2021ean ezarritako doktrina, eta ebatzi du beharrezkoa dela batasuna egiaztatzea, udal- edo autonomia-erregistroan izena emanda.
2022/04/06 - 14:07
13/13 auziko defentsek Gorenera joko dute, epaiak "giza eskubideak urratu" dituela ulertuta
Auzitegi Nazionalak zigortutako lau akusatuen abokatuek uste dute epaiak "CNIren parte hartze iluna, torturak, miaketa irregularrak eta 'Non bis in idem' printzipioa (egitate beragatik birritan ez epaitzea) balioztatzen" dituela.
2022/03/23 - 16:50
'Proces' auziko epaiaren kontra Junquerasek eta Romevak aurkeztutako helegitea baztertu du Konstituzionalak
Auzitegi Gorenak sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta ezarritako zigorra berretsi du, beraz, Auzitegi Konstituzionalak.
2022/03/07 - 21:16
Errege emeritua "sarritan" itzuliko da Espainiara, baina Abu Dhabin jarraituko du bizitzen
Juan Carlos I.ak azaldu duenez, ikerketa artxibatu ondoren, Espainiara itzultzea pentsatzen ari da, "baina ez berehala". Hala ere, "Abu Dhabin etengabe eta egonkor bizitzen jarraitzea" nahiago du, "nire bizitzaren epe honetarako lasaitasuna aurkitu dudalako bertan".
2022/03/03 - 15:15
Asier Nieblaren kasuak gizartea kontzientziatzeko balio izatea espero du Urnietako Udalak
"Legeak indartu beharko lituzkete, gisa horretako indarkeria jasan duten biktimen mina kontuan izateko, nolabait", esan du Udalak Auzitegi Gorenaren epaiari erantzunez.
2022/03/02 - 18:36
Fiskaltzak Juan Carlos I.aren aurkako ikerketa artxibatu du
Horrela, Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren erabakiak Espainiara itzultzeko ateak zabaldu dizkio errege emerituari, 2020ko abuztuaren 3an Abu Dhabira alde egin zuenetik. Honenbestez, Emirerrian urte eta zazpi hilabete eman ostean, Juan Carlos I.ak bidea libre du Espainia berriz zapaltzeko.
2022/02/23 - 13:38
PCB-ITPko enpresa batzordea ''oso pozik'' agertu da Auzitegi Gorenaren erabakiarekin
Auzitegi Gorenak baliogabetzat jo du PCB-ITP Aero enpresako zuzendaritzak aplikatutako kaleratze kolektiboa, eta 83 kaleratuak berriz onartzera behartu du, enpresaren errekurtsoa atzera bota ondoren.
2022/02/23 - 11:44
PCB-ITP Aerok 83 kaleratuak berriz hartu beharko ditu
Auzitegi Gorenak baliogabetzat jo du enpresak aplikatutako kaleratze kolektiboa, eta kaleratutako langileak berriz hartzeko agindu dio.
2022/02/11 - 17:25
Gorenak errefusatu egin du Osakidetzako medikuei 20 minutu ematea kutsatzeetatik babesteko garbiketarako
Sindikatuek eskatuta aztertu du gaia. Covid-19arengandik eta beste arrisku biologiko batzuengandik babesteko medikuei garbiketarako 20 minutu ematea eskatzen zuten.
2022/02/10 - 19:04
Auzitegi Gorenak erabaki du Jaione Jauregiren aurkako auzia preskribaturik ez dagoela
2020ko otsailaren 18an Auzitegi Nazionaleko gai penaletarako aretoak Jauregi aske utzi zuen auzia preskribaturik dagoela iritzita, baina Fiskaltzak ebazpen horren aurka aurkeztutako helegitea onartu du orain Gorenak.
2022/02/09 - 16:49
Gorenak ere ez du genero larrigarririk ikusi Niebla auzian eta zigorra berretsi du
EAEko Auzitegi Nagusiak emandako ebazpenarekin bat egin du Espainiako auzitegiak. Nieblaren hiltzaileak 11 urte eta erdiko kartzela zigorra bete beharko du, horrenbestez.
2022/01/28 - 15:17
Covid ziurtagiria otsailaren 13 arte luzatzeko eta eremu gehiagotara zabaltzeko baimena eskatu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak joko aretoetara eta apustu etxeetara ere zabaldu nahi du ziurtagiria. Auzitegia Nagusiak baiezkoa ematen badu, eremu berrietan eta jadanik martxan daudenetan izango litzateke derrigorrezkoa pasaportea.
2022/01/24 - 22:37
AEBera estraditatzearen aurkako borroka legalarekin jarraitu ahal izango du Assangek
Londresko Auzitegi Nagusiak baimena eman dio kazetariari hurrengo 14 egunetan bere estradizioaren aurkako errekurtsoa aurkezteko Auzitegi Gorenean, eta hark erabaki beharko du bere kasua onartzen duen ala ez.
2022/01/21 - 15:51
Kataluniako Auzitegi Nagusiak gutxienez irakaskuntzaren % 25 gaztelainaz egotearen alde egin du
Kataluniako Hezkuntzan % 25 gaztelaniaz egitera behartzen zuen epaia irmoa da, beraz. Hezkuntza kontseilariak bi hilabeteko epeari heldu dio dagoeneko epaiari erantzuteko.
2021/12/15 - 20:31
Juan Carlos I.a ikertzen ari zen Auzitegi Goreneko fiskala hil da
Juan Ignacio Campos fiskal progresista Madrilen duen etxebizitzan zendu da gaur arratsaldean, goizean normaltasunez lan egin ostean.
2021/12/03 - 10:27
EAEn covid ziurtagiria ezartzea neurri "egokia, beharrezkoa eta proportzionatua" dela ebatzi du Gorenak
Orain, ebazpena jaso ostean, gaueko aisialdiaz eta ostalaritzaz harago, covid ziurtagiriaren derrigortasuna beste esparru batzuetara zabaldu ahal izatea aztertuko du Jaurlaritzak.
2021/12/02 - 22:11
Fiskaltzak beste sei hilabeterako luzatu du Juan Carlos I.ari buruzko ikerketa
Suitzatik Espainiako errege emerituaren kontuei buruzko dokumentazioa bidaltzeko zain daude eta horregatik eskatu dute ikerketaren luzapena. Hala ere, ziurtzat ematen da auzia artxibatu egingo dutela.
2021/12/02 - 11:35
Jaurlaritza covid pasaportea ostalaritzara ez mugatzea aztertzen ari da
Iñigo Urkulluk aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritza auzitegien babesa eskatzea aztertzen ari da, covid pasaportea erakusteko betebeharra ostalaritzaz eta gaueko aisialdiaz gain beste gune batzuetara zabaldu ahal izateko.