Azpeitia
2021/04/09 - 11:48
Bilbok eta Gipuzkoak gorri kolorea hartu dute
Gainera, Astigarraga, Errenteria eta Zarautz ere eremu larrienean sartu dira. Arabako lurraldea, berriz, atera egin da, eta laranja da orain.
2021/04/07 - 15:08
Bizkaia laranjan sartu da, eta Bilbo eta Gipuzkoa gorrian sartzear daude
Gipuzkoan, Aretxabaleta eta Azkoitia sartu dira eremu gorrian, eta Markina, Bizkaian. Geroz eta gehiago dira laranjan dauden udalerriak.
2021/04/06 - 15:51
Gasteiz, Lezo, Oñati eta Tolosa eremu gorrian sartu dira, Arabarekin batera
Elorriok eta Usurbilek, berriz, gune kritikoena utzi dute, 14 egunean 100.000 biztanleko 400 kasutik behera jaitsi baita covid-19aren intzidentzia.
2021/04/02 - 16:44
Azpeitiko lurrun trenak 810 bisitari izan zituen atzo
Bisitak egunotan duen arrakasta ikusita, gerturatzeko asmoa duenak hobe du goiz etortzea, trena galdu nahi ez badu.
2021/04/02 - 16:34
Oiartzun eta Usurbil eremu gorrian sartu dira, eta Gasteiz muga-mugan geratu da
Arabako hiriburuak 399,88 kasuko intzidentzia du, gune kritikoenaren atarian geratuta. Zornotza eta Muskiz udalerri laranja dira.
2021/03/31 - 14:57
Arrasate eremu gorrian sartu da eta Gasteiz oso gertu dago
Hala, hamar dira gorrian dauden herriak, eta lurraldeetako intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du.
2021/03/30 - 14:56
Legazpi, eremu gorrian sartu den beste udalerri gipuzkoar bat
Hala, bederatzi dira gorrian dauden herriak, eta lurraldeetako intzidentzia metatuak apur bat soilik egin du gora.
2021/03/29 - 15:28
Urretxu eta Zumarragarekin, 8ra igo da udalerri gorrien kopurua EAEn
Horrez gain, lau udalerri gehiago daude laranjaz margotuta: Berango, Bizkaian; eta Legazki, Usurbil eta Tolosa, Gipuzkoan.
2021/03/27 - 21:35
Justizia eskatu dute Guardia Zibilak Pasaian duela 37 urte hil zituen lau lagunentzat
"Estatuak sorrarazi duen sufrimendu guztia aitortu eta diskriminazioa gainditzeko bide luzea dago egiteko", salatu dute.
2021/03/26 - 13:49
EAEk sei udalerri ditu gorrian, Ondarroa batu baita azken orduetan
Horrez gain, lau udalerri gehiago daude laranjaz margotuta: Gueñes eta Markina-Xemein, Bizkaian; eta Urretxu eta Zumarraga, Gipuzkoan. Gernika-Lumok ere okerrera egin du, eta udalerri hori da orain.
2021/03/25 - 13:58
Gasteizko datuek okerrera egin dute, eta Araba osoa sartu da eremu laranjan
Bizkaian, Gueñes laranja bihurtu da eta, egun bat bakarrik eremu berdean egon eta gero. Lekeitio horira itzuli da. Gipuzkoan ez da aldaketarik izan koloreen semaforoan.
2021/03/24 - 13:58
Bilbo eremu laranjara igaro da hiru astez horian egon eta gero
Gipuzkoan, Goierriko egoerak kezkatzen du, izan ere, gorri dauden hiru udalerriek ez dute datuak hobetzea lortzen eta semaforoaren eremu astinduenean jarraitzen dute.
2021/03/23 - 13:56
Derio eremu laranjatik irten eta Ondarroa sartu da, egoerak okerrera egin ostean
Eremu astinduenean ez da aldaketarik izan, eta bost herrik jarraitzen dute gorri; bi Bizkaian eta hiru Gipuzkoan. Bermeok gune berdera pasatzea lortu du.
2021/03/22 - 21:54
Arantxa Tapia: 'Udalaren esku dago Azpeitiko Corrugados abian jartzea'
Azpeitiko Corrugados enpresa berrireki nahi duen enpresari Udalak erantzun bat eman behar diola esan du sailburuak. Herriko alkateak, berriz, oraindik ez duela proiekturik mahai gainean esan du.
2021/03/22 - 18:27
44 urteko zigorra ezarri diote Iurgi Garitagoitiari, Inaxio Uriaren hilketagatik
Krimena ETAk AHTren aurka egindako kanpainaren parte izan zela ebatzi du Auzitegi Nazionalak. Bestalde, Ugaitz Errazkin absolbitu egin dute.
2021/03/22 - 14:01
Eremu gorrian zeuden udalerriei Elorrio eta Ordizia gehitu zaizkie
Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek eta Tolosak eremu laranjatik irtetea lortu dute; Gueñesek (Bizkaia), ordea, gutxi iraun du hori. Berriz ere kolore laranjara igaro da.
2021/03/22 - 12:43
Iriarte: Marlaskak ezikusiarena egiten zuen atxilotutakoek tortura salatzen zutenean
EH Bilduk biktimen erreparaziorako egindako pausoak nabarmendu ditu eta Anduezari Egigurenekin eta Zapaterorekin hitz egiteko eskatu dio: "Biek diote bake gizona dela".
2021/03/20 - 20:37
Azpeitiko alkateak Corrugadosen inguruko "eztabaida publikoa" eskatu dio Tapiari
Nagore Alkortak argi utzi du Azpeitiko Udalak interes handia duela Corrugados lantegia Azpeitian irekitzeko eta harrituta agertu da "EAJk abiatutako zurrunbilo mediatikoarengatik".
2021/03/20 - 16:36
Corrugados Azpeitiaren auzia hizpide, Parlamento en las Ondas saioan
EAJren iritziz, "borondate politikoa" behar da eta aitzakiak jartzen ari da EH Bildu. Koalizio abertzaleak dio EAJk badakiela eskatzen ari dena legez kanpokoa dela.
2021/03/19 - 19:01
Alkortak, Tapiari: "Ez da borondate politiko kontua, legedi kontua da"
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, Azpeitiko alkateari sinesgaitza iruditzen zaio Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak "legezkoa ez den proiektu bat" defendatzea.