Gasteiz, Lezo, Oñati eta Tolosa eremu gorrian sartu dira, Arabarekin batera
Okerrera egiten jarraitzen du egoera epidemiologikoak, eta beste bost udalerri (Gasteiz, Araba, Lezo, Oñati eta Tolosa) sartu dira eremu gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Horrenbestez, 15 dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Gasteiz (Araba); Ermua eta Ondarroa (Bizkaia), eta Arrasate, Beasain, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Oñati, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga (Gipuzkoa).
Arabaren kasuan, azken 14 egunetan 400 kasu baino gehiago izan dira 100.000 biztanleko; beraz, gaur egun lurraldea gune gorrian dago. Ildo horretatik, Gasteiz ere gune kritikoenean sartu da (440,57 kasu 100.000 biztanleko).
Bestalde, Amurriok, Agurainek eta Laudiok eremu horian jarraitzen dute.
Bizkaian, Ermuak eta Ondarroak jarraitzen dute eremu gorrian, eta Elorriok taldea utzi du.
Gune laranjan, aldiz, Balmaseda, Durango, Elorrio, Getxo, Muskiz eta Sestao batu zaizkie aurretik zeuden Abadiño, Zornotza, Bilbo (400etik dezente hurbil, 383 kasurekin) eta Markina-Xemein udalerriei.
Horian hauek daude: Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran eta Zalla. Bizkaia bera ere horian dago (296 kasu 100.000 biztanleko).
Eremu berdean ez dago udalerririk.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Lezo, Oñati eta Tolosa sartu dira, eta, beraz, 11 dira gunerik kritikoenean dauden udalerriak: Arrasate, Beasain, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga. Horrela, Usurbilek taldea utzi du.
Eremu laranjan, berriz, Andoain, Azkoitia, Bergara, Elgoibar, Errenteria, Lasarte eta Usurbil daude. Gipuzkoako lurraldeak ere eremu laranjan jarraitzen du (374 kasu).
Hauek ditugu gune horian: Aretxabaleta, Astigarraga, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Mutriku, Orio, Pasaia, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan, Aste Nagusiaren lehen egunez, jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete da gauaren. Zezen suzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren mugimenduak jarraituta.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.