Bizkaia laranjan sartu da, eta Bilbo eta Gipuzkoa gorrian sartzear daude
Okerrera egiten jarraitzen du egoera epidemiologikoak, eta beste hiru udalerri (Markina, Azkoitia eta Aretxabaleta) sartu dira eremu gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Horrenbestez, 17 dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Gasteiz (Araba); Ermua, Markina eta Ondarroa (Bizkaia), eta Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Oñati, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga (Gipuzkoa).
Arabaren kasuan, azken 14 egunetan 400 kasu baino gehiago izan dira 100.000 biztanleko (405,8); beraz, gaur egun lurraldea gune gorrian dago. Ildo horretatik, Gasteizek ere gune kritikoenean jarraitzen du (442,99 kasu 100.000 biztanleko).
Bestalde, Amurriok, Agurainek eta Laudiok eremu horian jarraitzen dute.
Bizkaian, Ermuak eta Ondarroak jarraitzen dute eremu gorrian, eta Markina sartu da.
Gune laranjan, aldiz, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Bilbo, Getxo, Muskiz eta Sestao. Durango eta Elorrio atera egin dira laranjarik, eta horiz daude. Bilbo gorrian sartzear dago, 393, 39 punturekin. Bizkaia bera ere laranjan sartu da (303,9 kasu 100.000 biztanleko).
Horian hauek daude: Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Eremu berdean ez dago udalerririk.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Aretxabaleta eta Azkoitia sartu dira, eta bertan jarraitzen dute Arrasatek, Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Lezok, Oiartzunek, Oñatik, Ordiziak, Tolosak, Urretxuk eta Zumarragak.
Eremu laranjan, berriz, Astigarraga, Hondarribia eta Zarautz sartu dira, eta Andoain, Bergara, Elgoibar, Errenteria, Lasarte eta Usurbil daude. Gipuzkoako lurraldeak ere eremu laranjan jarraitzen du (392,39 kasu).
Hauek ditugu gune horian: Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Irun, Mutriku, Orio, Pasaia, Urnieta, Villabona eta Zumaia.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.