Barack Obama
2015/03/03 - 21:46
Netanyahuk gogor kritikatu du Obamaren atzerri politika
Iranekin lortu nahi duen akordioak arma nuklearrak emango dizkiola Teherango gobernuari esan du Netanyahuk AEBetako Kongresuan. Errepublikanoek txalo artean hartu dute.
2015/03/02 - 23:07
Tentsioa Obama eta Netanyahuren artean bidaiaz ez informatzeagatik
Protokolo diplomatikoak agintzen duenaren kontra, Netanyahuk ez zion Etxe Zuriari abisatu. Hori dela-eta, Obamaren eta Netanyahuren arteko harremanak nabarmen ozpindu dira.
2015/02/19 - 14:59
Obama: 'Ez gaude gerran Islamaren aurka'
Washingtoneko goi bileran, Obamak esan du AEBak ez daudela islamaren aurkako gerran; euren gerra islama galbideratzen dutenen aurka dela.
2015/02/17 - 11:05
Obamak etorkinen inguruan iragarritako neurriak, bertan behera
AEBko presidenteak neurri-sorta bat iragarri zuen azaroan, eta, horri esker, agiririk gabeko bost milioi etorkin baino gehiago legearen barruan izatea ekarriko luke, deportazioa 3 urtez atzeratuta.
2015/02/14 - 11:30
Obamak ziber-erasoen kontra laguntzeko eskatu dio Silicon Valleyri
AEBko presidenteak lehentasun mailarik handiena eman dio ziber-segurtasunari, 2015eko agenda politikoan, azkenaldian izandako erasoen ostean, esaterako, Sonyk jasandakoa.
2015/02/13 - 13:22
Obamaren alderik ezezagunena
Estatu Batuetako presidenteak umorezko bideo bat grabatu du bere Gobernuaren osasun programa esetatubatuarrek erabili dezaten.
2015/02/09 - 10:51
Interes kontrajarriak Obama-Merkel bileran
Alemaniako kantzilerra ez da Ukrainako Gobernuaren armak ematearen aldekoa.
2015/02/09 - 09:14
Ukrainako krisia konpontzea, Obama eta Merkelen helburu nagusia
Obama eta Merkel Etxe Zuriko bulego obalean bilduko dira, eta elkarrekin bazkalduko dute, AEBko Gobernuak jakitera eman duenez.
2015/01/28 - 12:17
Obama eta Merkel, Errusiari erantzukizunak eskatzearen alde
Bi buruzagiak arduratuta agertu dira 'Errusiak separatistei emandako babesagatik' eta Minskeko su-etena ez errespetatzeagatik.
2015/01/25 - 11:25
Obamak Gandhiri omenaldia egin dio Indian
Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak omenaldia egin dio Gandhiri New Delhin, lore-eskaintza batekin eta zuhaitz bat landatuta.
2015/01/22 - 23:14
Boiseko alkateak Obamarekin izandako elkarrizketa kontatu digu
Obamak bart Idahoko euskal komunitateari eskaini zizkien hitzek zeresan handia eman dute azken orduotan. Boiseko alkate euskaldunak presidentearekin air force one hegazkinean egin zuen bidaia.
2015/01/22 - 15:16
Boiseko alkatearen euskal jatorriaren aipamena egin du Obamak
Bieter alkatea Obamarekin batera iritsi da Boisera Air Force One hegazkinean. Boiseko alkateak bere familiaren euskal jatorriaz hitz egin diola adierazi du Obamak.
2015/01/21 - 19:29
Kubak eta AEBk immigrazioa izan dute hizpide lehenengo bileran
AEBk eta Kubak aurrez aurreko negoziazioei hasiera eman diete gaur, eta bihar diplomazia eta enbaxadak izango dituzte hizpide nagusi.
2015/01/21 - 09:27
Kubako blokeoa bertan behera uztea eskatu dio Obamak Kongresuari
"50 urtean funtzionatu ez badu, gauza berriak probatzeko unea heldu da", adierazi du AEBko presidenteak.
2015/01/09 - 09:31
Obama Frantziako enbaxadan izan da dolumina adierazteko
Barack Obama, Frantziak Washingtonen duen Enbaxadan izan da, 'Charlie Hebdo' aldizkari satirikoaren aurka egindako erasoan hildakoengatik dolumina adierazteko.
2015/01/03 - 09:12
Ipar Korearen aurkako isun berriak iragarri ditu Obamak
AEBko presidenteak gutuna igorri die Behe-Ganberako eta Senatuko ordezkariei neurrien berri emateko.
2014/12/25 - 14:52
Obamak aldaketak nahi ditu Poliziaren jarreran
Estatu Batuetako lehen presidente beltzaren garaian, arrazakeria eta tentsioa gora doaz. Horregatik, Obamaren helburuetako bat poliziaren kultura aldatzea da.
2014/12/21 - 12:04
Raul Castrok ongi etorria egin die Obamak iragarritako aldaketei
Kubako parlamentuan esan du Estatu Batuek azken 50 urteetan Kubarekin izan duten politikan egon den aldaketa handiena dela.
2014/12/18 - 14:55
Moratinos: 'Posible da agintaldia amaitu aurretik blokeoa kentzea'
AEB eta Kubaren arteko negoziazioen hastapenetan parte hartu zuen Moratinosek, Zapateroren Gobernuko Kanpo Gaietarako ministroa izan zen garaian (2004-2010).
2014/12/18 - 09:19
Frantzisko aita santua, AEB-Kuba negoziazioen bultzatzailea
Kuba eta AEBren arteko bilerak Vatikanoan egin dituzte, Lombardik azaldu duenez.