Standforreko unibertsitatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamak ziber-erasoen kontra laguntzeko eskatu dio Silicon Valleyri

AEBko presidenteak lehentasun mailarik handiena eman dio ziber-segurtasunari, 2015eko agenda politikoan, azkenaldian izandako erasoen ostean, esaterako, Sonyk jasandakoa.
obama aeb eeuu silicon valley efe
obama aeb eeuu silicon valley efe

Barack Obama AEBko presidenteak laguntza eskatu die teknologiaren industriako enpresariei, ziber-erasoei aurre egiteko, esaterako, Sonyk jasandako erasoa bezalakoa, herrialdeko defentsaren ahuleziak azaleratu baitziren.

Obamak hitzaldia egin du Stanfordeko Unibertsitatean, eta Silicon Valleyko enpresariei Gobernuarekin informazio gehiago partekatzea eskatu die.

“Gobernuak ezin du bere kabuz egin. Alabaina, sektore pribatuak ere ezin du bere kasa egin, gehien bat, Gobernuak mehatxu berriak berehala ezagutu ohi dituelako”, gaineratu du presidente estatubatuarrak.

Gainera, AEBen presidenteak lehentasun mailarik handiena eman dio ziber-segurtasunari.

Sonyk pairatutako erasoak kezka handia eragin zuen funtzionario estatubatuarren artean. Ipar Koreari datuak lapurtzea, sistema informatikoak ahultzea eta Kim Jong-Un buruzagiari buruzko filma satirikoaren estreinaldia ez egiteko enpresari presioa sartzea egotzi zioten.

“Modu bakarra dago AEB horren moduko erasoetatik babesteko; Gobernuaren eta industriaren elkarlanarekin, informazioa partekatuz, benetako kideak bezala”, Obamaren esanetan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X