Interes kontrajarriak Obama-Merkel bileran
Obamak eta Merkelek gaur Washingtonen egingo duten bilera erabakigarria izango da Ukrainaren etorkizunerako.
Estatu Batuek eta Europan dituzten aliatu nagusiek, Erresuma Batuak, Poloniak eta Baltikoko errepublikek, Putinekiko presioa handitu nahi dute. Ukrainako Gobernuari armak ematearen alde daude, errusiazale iraultzaileei aurre egin diezaioten, matxinoek Errusiatik armak jasotzen dituztelako. Eta horrekin batera, enpresa errusiarrei (banketxe eta petrolio-industriei barne) zigor ekonomikoak handitu nahi dizkiete.
Alemaniak aldiz, ez du batere argi ikusten ez armen kontua ezta zigorrena ere. Beldur da Merkel, Ukrainak indar handiko arma ugari lortzen baditu, gerra amaitu ordez, luzatu egingo delako. Eta Europako gerra litzake, kontinente osoaren egonkortasunari mehatxu egingo liokeena. Zigor ekonomikoena ere ez zaie komeni Alemaniako enpresei, Errusiara esportazio kopuru handia egiten dutelako.
Merkelek, Frantziako Hollandekin batera, asteazkenean Minsken egitekoa den bileraren aldeko apustua egin du. Bertan, Putin eta Ukrainako Poroschenko presidentearekin elkartzekoak dira. Beraz, Alemaniako kantzilerrak Obamari eskatuko dio etziko batzar hori arrakastatsua izaten lagundu diezaiola. Baina, ikusteko dago: Washingtonen mesfidantzarekin begiratzen diote Alemania lortzen ari protagonismo diplomatikoari eta bestelako interesak dituela susmatzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.