Barakaldo
2022/06/29 - 17:56
Metro Bilbaoren arabera % 20ko jarraipena izan du, sindikatuen arabera, zerbitzu minimoak baino ez dira izan
Enpresaren arabera, lan-txanda zuten 238 pertsonetatik 48k babestu dute lanuztea eta beste 7 trenek osatu dituzte % 30eko gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza datuak manipulatzen ari da.
2022/06/28 - 14:48
Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia
Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.
2022/06/25 - 22:34
Barakaldon ez dutela inolako eraso matxistarik onartuko azpimarratu dute herritarrek
Elkarretaratzea egin dute Barkaldon atzo izan zen homizidio matxista saiakera gaitzesteko. Gizonak atxilotuta jarraitzen du, eta bikotekide ohiari 20 labankada ematea leporatzen diote. Biktimak egoera larrian jarraitzen du Gurutzetako ospitalean.
2022/06/25 - 21:10
Elkarretaratzea egin dute Barakaldon, hilketa matxista saiakera gaitzesteko
Bikotekide ohia labankadaz hiltzen saiatzeagatik 40 urteko gizon baten atxiloketaren ostean egin dute elkarretaratzea, Bide Onera plazan.
2022/06/25 - 19:55
Lau pertsona atxilotu dituzte Barakaldon, hainbat emakume prostituitzera behartzeagatik
Era berean, substantzia estupefazienteak ematen zizkieten bezeroei saltzeko eta autokontsumorako, ahalik eta denbora gehien prostituitzen jarraitu ahal izateko.
2022/06/24 - 19:06
Espetxean sartu dute bikotekide ohia hiltzen saiatzeagatik Barakaldon atxilotutako gizonezkoa
Biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute labankadaz egindako zauriengatik.
2022/06/17 - 20:32
Makina-erremintaren azoka pozik agertu da 2022ko edizioaren "arrakastarekin", 35.000 bisita jaso ostean
BIEMH Makina-erremintaren nazioarteko biurteko azokak 2024ko ekainaren 3tik 7ra ospatuko du hurrengo edizioa.
2022/06/17 - 18:35
Amaitu dira Arrontegin (N-637) hiru autok talka egin ostean sortutako auto-ilarak
Pilaketak Txorierriko igarobideari ere eragin dio. Hain justu, beste errepide horretan ere istripua izan da, Sondika parean eta Galdakaoko noranzkoan, baina bigarren horrek ez du arazorik sortu.
2022/06/17 - 16:41
Nazioarteko 300 erosle handi etorri dira aste honetan Makina-Erremintaren Biurtekora
Azken belaunaldiko makina bila datoz, euren enpresetako lehiakortasuna handitzeko helburuarekin. EITB Mediak erosle horietako batekin pasa ditu 12 ordu.
2022/06/16 - 19:16
Izaro, Ana Guerra, Doctor Deseo eta Coque Malla izango dira Barakaldoko jaietan
Uztailaren 9tik 16ra izango diren kontzertuen programazio osoa.
2022/06/16 - 18:19
Tour Egunak Bizkaian barrena ibilbidea egingo du abuztuaren 7tik 2023ko ekainera
Lekeition hasi eta Igorren bukatuko da. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.
2022/06/13 - 23:08
Elkarretaratzea Barakaldon, 90 urteko emakume baten hilketa gaitzesteko
53 urteko gizon bat joan den astean sartu zuten kartzelara ustez 90 urteko ama hiltzeagatik. Hasieran eroriko baten ondorioz hil zela uste bazen ere, forentseek baieztatu zuten indarkeriaz hil zela emakumea.
2022/06/13 - 20:55
Hans Zimmer konpositoreak kontzertua eskainiko du BECen 2023ko maiatzean
“Hans Zimmer – Europe Tour 2023” biran, 32 kontzertu eskainiko ditu 15 herrialdetan.
2022/06/13 - 19:22
Abian da makina-erremintaren nazioarteko azoka BECen, euskal industriaren ahalmenaren erakusleihoa
Ostiralera bitartean, 28 herrialdetako 1.446 enpresa arituko dira beren produktuak eta berritasunak erakusten makina-erremintaren nazioarteko biurteko azokan.
2022/06/13 - 18:15
Asteazken honetan, Lan Harremanen Kontseiluan, biltzea eskatu diote Bizkaiko metalgintzaren sindikatuek FVEMi
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, CNT eta USO sindikatuek prentsaurrekoa eman dute Barakaldoko BECen kanpoaldean. Ekainaren 23 eta 30erako eta uztailaren 1erako greba deialdiak gogorarazi dituzte.
2022/06/13 - 16:36
Makina Erremintaren Biurtekoaren eragina hoteletan eta jatetxeetan nabaritu da
Bilbao Exhibition Centerren inguruko jatetxeak eta hotelak gainezka daude egun hauetan. Bilbon oso zaila da hotelen batean gela libre bat aurkitzea eta jatetxeetan ere erreserbak asko dira.
2022/06/13 - 15:03
Makina Erremintak "euskal industriaren DNA osatzen du", Urkulluren esanetan
Biurtekoaren 31. edizioaren inaugurazio ekitaldian lehendakariak esan du Euskadi Makina Erremintaren Europako hiru ekoizle handienen artean dagoela eta gaineratu du pandemiaren esperientziak indartuta iritsi dela aurtengo edizioa.
2022/06/13 - 12:56
Bizkaiko metaleko sindikatuen protesta BECen atarian
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO, CGT eta CNT sindikatuek hitzarmen duin baten aldeko manifestazioa egin dute BEC atarian, hiru greba egunen bezperan.
2022/06/13 - 12:38
Makina Erremintaren Biurtekoak azken edizioko bisitari kopurua gainditzea espero du
Gaur hasi den Makina Erremintaren Biurtekoak Barakaldoko BECeko sei pabiloi hartzen ditu. Aurreko edizioak 42 000 bisitari bildu zituen eta antolatzaileek 31. edizioan kopuru hori gainditzea espero dute.
2022/06/13 - 11:59
1.446 enpresak hartuko dute parte gaur hasi den Makina Erremintaren Biurtekoan
31. BIEMHek 28 herrialdetako 1.446 enpresa bilduko ditu gaur hasi eta ekainaren 17ra arte. 34.000 makina, produktu, zerbitzu eta berritasun baino gehiago erakutsiko zaizkie mundu osotik etorriko diren milaka bisitariei.