bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarretaratzea egin dute Barakaldon, hilketa matxista saiakera gaitzesteko

Bikotekide ohia labankadaz hiltzen saiatzeagatik 40 urteko gizon baten atxiloketaren ostean egin dute elkarretaratzea, Bide Onera plazan.
Iragarkia
Elkarretaratzea egin dute Barkaldon atzo izan zen homizidio matxista saiakera gaitzesteko. Gizonak atxilotuta jarraitzen du, eta bikotekide ohiari 20 labankada ematea leporatzen diote. Biktimak egoera larrian jarraitzen du Gurutzetako ospitalean.
18:00 - 20:00
Barakaldon ez dutela inolako eraso matxistarik onartuko azpimarratu dute herritarrek

Dozenaka pertsona bildu dira larunbat honetan Barakaldon, ostiralean gertatutako hilketa matxista saiakera gaitzesteko, baita azken egunotan ukituen inguruan salatutako bi kasu ere.

Bikotekide ohia labankadaz hiltzen saiatzeagatik Barakaldoko 40 urteko gizon baten atxiloketaren ostean egin dute elkarretaratzea, Bide Onera plazan.

Argitan elkarte feministak deitu du elkarretaratzea, Udalaren babesarekin, "hiriak eraso matxistarik onartzen ez duela adierazteko".

"Etenik gabeko indarkeria matxistaren aurrean, berriro atera gara kalera. Emakumeen aurkako indarkeriarekiko gaitzespen sozialak irmoa izan behar du, eta geure gizartean suposatzen duen egiturazko arazoaren mailan egon behar dugu, hala bakarrik egingo baitiogu aurre", adierazi du elkarte feministak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X