Basurtuko Ospitalea
2024/07/31 - 14:40
Araceli Tamayo hil da, maiatzean Afganistanen atentatu batean larri zauritutako bilbotarra
Maiatzaren 22tik Basurtuko Ospitalean zegoen 82 urteko emakumea, eta atzo arratsaldean zendu zen, EITBk baieztatu duenez. Estatu Islamiarrak Bamiyan hirian egindako erasoan zauritu zen. Atentatu hartan, hiru kataluniar eta hiru afganiar ere hil ziren.
2024/07/14 - 20:58
Osasun arloko euskal itunak pazienteen elkarteen "ikuspuntua" ere izango du kontuan
Osasun sailburuak esan du "pertsonengandik hurbil dagoen osasun zerbitzua" bermatzea dela bere helburua, eta adierazi du bere sailak "ahalegin inbertitzailea, klinikoa eta ikertzailea" sustatuko duela horretarako.
2024/07/11 - 19:20
Bihotzeko Kirurgia Zerbitzu bakarra izango da Bizkaian, Basurtun eta Gurutzetan egoitza banarekin
Alberto Martinez Osasun sailburu berriak azaldu duenez, zuzendaritza bakar baten menpe egongo dira bi egoitzak, eta itxaron zerrenda bateratua izango dute. Akordioa lortuta, auzitara jo zuten Basurtuko Ospitaleko kardiologoek helegitea erretiratu dute.
2024/07/11 - 19:11
Zerbitzuari eutsita ''pozarren'', jasotako babesa eskertu dute Basurtuko kardiologokoek
Eusko Jaurlaritzak Basurtuko kardiologia zerbitzua zabalik mantentzea erabaki duela jakin ondoren, Jesus Daniel Martinez Alday medikua "pozarren" agertu da. Eskerrak eman dizkie herritar guztiei emandako babesagatik, eta Jaurlaritzako kudeatzaile berriek erabakia azkar hartu dutela nabarmendu du.
2024/07/11 - 13:31
''Bihotzeko kirurgiarako lortutako akordioak segurtasun eta kalitate handiagoa ematen dio pazienteari''
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila pozik agertu da gaur Bizkaian bihotz-kirurgiako zerbitzu bakarra sortzeko lortutako akordioarekin. Zerbitzu horrek bi egoitza izango ditu Basurtuko eta Gurutzetako unibertsitate-ospitaleetan.
2024/06/18 - 14:06
Jaiotzak % 1,3 gutxitu ziren 2023an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Amen % 79,1ek 30 urte edo gehiago zituen, eta % 32,2 atzerritarrak ziren.
2024/06/17 - 15:51
ELAk salatu du Lehen Arretan urtean 180 egunetan ezartzen direla murrizketa zuzenak
Sindikatuak nabarmendu du uda honetan murrizketak hilabete lehenago iritsi direla eta osasun-zentroen itxierak eta ordutegien murrizketak 10 zentrotik seiri eragingo diela uda honetan. Egoera honen aurrean plan bat eskatu dio gobernu berriari.
2024/05/29 - 13:03
Bizkaiko Auzitegiak bi urte eta zortzi hilabeteko zigorra ezarri dio Basurtun haurtxoa lapurtu zuen emakumeari
Epaimahaiaren ustez, emakumeak jaioberria bahitzeko "plan antolatua" jarraitu zuen, egoeraren "kontziente" zela. Ez du frogatutzat jo, ordea, haurtxoa abandonatu zuenik. Besteak beste, ahalmen psikikoen "urritasun arina" izatearen aringarria onartu diote. Defentsak helegitea iragarri du.
2024/05/23 - 09:54
Albiste izango dira: Europako hauteskundeak, Araceli Tamayoren osasun egoera eta Palestinaren aitortza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/22 - 23:30
Araceli Tamayo "egonkor" dago eta "pronostiko larria" du
Gaineratu dutenez, bere egoeraren larritasuna dela eta, Tamayo sedatuta eraman behar izan dute hegazkinean, eta horrela jarraitzen du ospitaleko suspertze arean.
2024/05/22 - 23:10
Basurtuko Ospitaleko medikuen arabera, Araceli Tamayo ''klinikoki egonkor dago'' eta ''pronostikoa larria da''
Alberto Loizate Basurtuko Ospitaleko Kirurgia Orokorreko buruak Araceli Tamayoren osasun egoeraz hitz egin du, asteazken honetan iritsi baita Afganistanetik atentatua jasan ondoren.
2024/05/22 - 20:53
Araceli Tamayo Basurtuko Ospitalera eraman dute anbulantzian
Medikuek bere egoera aztertu ondoren, 82 urteko emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute aseguru-etxeak berak jarritako anbulantzia medikalizatu batean.
2024/05/14 - 11:14
Basurtuko Ospitalean haur bat lapurtu zuela onartu eta gurasoei barkamena eskatu die auzipetuak
Fiskaltzak 4 urte espetxe-zigorra eskatu du auzipetuarentzat, legearen aurkako atxiloketa delituagatik. Akusazio partikularrak, aldiz, 7 urte kartzela eskatu du, adin txikiko bat bahitzea eta abandonatzea egotzita.
2024/05/14 - 10:07
Albiste izango dira: XIII. Legegintzaldia, apirileko KPI eta Basurtun lapurtutako haurraren auziko epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/23 - 13:55
Laguntza eskatu dute apirilaren 7an emakume bat zauritu zuen bengala jaurtitzearen arduradunak aurkitzeko
65 urteko emakumeak lehergailu piroteknikoaren kolpea jaso zuen San Mames inguruan, Kopako finala amaitu eta gutxira.
2024/04/10 - 14:38
Kopako finalaren ospakizunetan emakume bat larri zauritu zen, piroteknia artefaktu bat hankan lehertuta
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. 65 urteko emakumea ospitalean dago, ebakuntza baten zain. Bilboko Udalak gogorarazi du ospakizunotan segurtasuna dela garrantzitsuena.
2024/04/05 - 13:18
Irailean hasiko ditu Osakidetzak Basurtuko ospitaleko kanpo kontsulten eraikin berrirako lanak
Bi bloke izango ditu eraikinak, eta gaur egun aparkalekua den tokia eta garai batean Medikuntza Fakultatea zen gunea hartuko ditu.
2024/03/26 - 09:03
Hainbat paziente Basurtuko Ospitaletik Gurutzetara lekualdatu dituzte, sute baten ondorioz
Bilboko Basurtu Ospitaleko Iturrizar pabiloia hustu egin behar izan zuten atzo iluntzean, eraikineko bigarren solairuan piztu zen sute baten ondorioz. Ez zen inor zauritu, baina hainbat paziente Gurutzetara lekualdatu zituzten. 21:30 inguruan piztu zen sua. Ospitaleko baliabideekin itzali zuten.
2024/03/25 - 23:11
Basurtu Ospitaleko Iturrizar pabiloia hustu dute sute baten ondorioz
Ospitaleko baliabideekin itzali dituzte garrak, eta ez da inor zauritu. Hala ere, pazienteetako batzuk Basurtuko beste pabiloi batzuetara eraman, eta beste batzuk Gurutzetako Ospitalera bidali dituzte.
2024/03/21 - 12:33
EAEn 2022an izandako ospitaleratzeen % 16 zentro pribatuetan egin ziren
Eustatek emandako datuen arabera, % 4,1 gehitu zen ospitaleratzeen kopurua. Batez ere, arnas aparatuko arazoek eragindakoek egin zuten gora.