Basurtuko Ospitalea
2022/10/23 - 15:52
Basurtuko haurtxoa bahitu zuen emakumeak zentro psikiatriko batean borondatez sartzea eskatuko du bihar
Hala baieztatu dio haren abokatuak EITB Mediari. Horrek azaldu duenez, atxilotuak aurretik gutxienez bi abortu izan zituen. Elkarrizketa, osorik, 14:00etan, Gaur Egun albistegian.
2022/10/23 - 12:45
Bilbon bahitutako haurtxoaren familiak urruntze-agindua eskatuko du
Aimar haurtxoa bahitzeagatik atxilotutako emakumea, 24 urteko gazte bat, behin-behinean aske utzi dute larunbat arratsalde honetan, epailearen aurrean egindakoa aitortu ostean.
2022/10/22 - 23:07
Basurton haurra bahitzea leporatuta atxilotutako emakumea epaitegitik atera den unea
Larunbat arratsalde honetan, behin-behinean aske utzi du epaileak 24 urteko emakumea, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
2022/10/22 - 22:52
Behin-behinean aske utzi du epaileak haurra bahitzea leporatuta atxilotutako emakumea
Epailearen esku utzi du Ertzaintzak gaur goizean, eta auzitegi-medikuak errekonozimendua egin ostean, egindakoa onartu eta psikiatria zentro batean sartzea eskatu du. Epaileak ez du espexeratzearen kautelazko neurrririk beharrezko ikusten.
2022/10/22 - 19:11
Atxilotuak egindakoa onartu eta zentro psikiatriko batean sartzeko eskatu du, haren abokatuaren arabera
Horrela baieztatu du gaztearen abokatuak, Bilboko epaitegietatik irtendakoan. Gaur goizean epailearen aurrean deklaratu du emakumeak, eta egindakoa aitortu du.
2022/10/21 - 16:42
Basurtun ume bat bahitu zuen emakumearen portaera aztertu digu Zigor Egiarte psikologoak
Aimar txikiaren bahitzaileak "fenomeno deliranteak" zituela uste du Zigor Egiarte psikologoak. Hala ere, bahiketa nola prestatu zuen ikusita, emakumea azkarra dela uste du adituak.
2022/10/21 - 16:34
Segurtasun protokoloa ez ziela inork azaldu esan du Aimarren aitak
Zoriontsu daude, baina Pedrok ezin du burutik kendu gau hartan pasatako une larriak.
2022/10/21 - 15:53
Aimar txikia Durangoko bere etxean dago jada
Aimar, Basurtuko Ospitalean bahitu zuten mutikoa, erietxetik atera da eguerdian. Aitak eskerrak eman dizkie bertaratutakoei jaso duten babes guztiagatik.
2022/10/21 - 15:30
Osakidetzak denbora gehiago eskatu du segurtasun-protokoloaren balizko aldaketa aztertzeko
Basurtun haurtxo bat bahitu ondoren, Haurdunaldia, Erditzea eta Erditze ondoko asistentzia prozesuko segurtasuneko erreferentziazko talde korporatiboak perspektiba eskatu du egoera aztertzeko, eta 2014ko protokoloa aldatu behar den erabakitzeko.
2022/10/21 - 12:43
Pedro Castrok hunkituta gogoratu du Ertzaintzak semea aurkitu dutela jakinarazi zion unea
ETB1ko "Gaur Egun" albistegiak Pedro Castrori, atzo Basurtuko Ospitalean bahitutako haurraren aitari, egindako elkarrizketa eskainiko du gaur, 14:00etatik aurrera.
2022/10/21 - 11:50
Basurtun bahitutako jaioberriaren aita: "Guztioi esker dago Aimar gurekin"
Pedro Castrok esker oneko hitzak izan ditu "osasun langile guztientzat, Ertzaintzarentzat eta herritar guztientzat", 11 orduko angustian jasotako babesagatik.
2022/10/21 - 09:34
Albiste izango dira: Basurtuko bahiketa, langabezia datuak eta Euskadi Literatura sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/20 - 22:35
Basurtuko Ospitalean jaioberri bat bahitu duen emakumeak haurdun zegoela kontatu zien gertukoei
Oraindik ez dago argi Basurtuko Ospitalean jaioberri bat bahitu zuen emakumearen buruko osasunaren egoera nolakoa den.
2022/10/20 - 22:31
Jaioberriaren gurasoak shock egoeran daude oraindik,
EITB Mediak Aimar txikiaren aitarekin, Pedrorekin, hitz egin du, eta bahiketa nola bizi izan duten kontatu digu.
2022/10/20 - 20:28
Bahituaren aitak eskertu egin du haurtxoa bere etxeko atean jaso zuen emakumearen "keinu izugarria"
"Zu bezalako pertsonek aitortza merezi dute eta zurekin egongo gara laster", agindu du Pedro Castrok. Mezuan, herritar guztien, Ertzaintzaren eta Osakidetzako langileen lana eskertu du.
2022/10/20 - 20:06
Basurtuko Ospitalean izandako bahiketari buruz dakiguna, minutu erdian
Emakume batek haurtxo bat bahitu du Basurtuko Ospitalean (Bilbo), baina onik aurkitu dute 10 ordu geroago. Egilea 24 urteko emakume bat da, eta Bilboko Zorrotza auzoan atxilotu dute.
2022/10/20 - 16:29
Bahitzaileak Santutxu auzoko etxe atari batean utzi du haur jaioberria
Ate aurrean, felpudo gainean agertu da umetxoa goizeko 08:00tan. Ordu erdian osasun zerbitzuek eta Ertzaintzak umea onik zegoela ziurtatu dute.
2022/10/20 - 16:19
Haurrari proba batzuk egiteko aitzakiarekin eraman zuen bahitzaileak jaioberria gurasoen gelatik
Saiakera ezberdinak egin ondoren, haurrari proba batzuk egiteko aitzakiarekin eraman du txikia gurasoen gelatik. Itzultzen ez zela ikustean alarma guztiak piztu dira gaueko 22:00ak aldera.
2022/10/20 - 16:13
Trona bat eta haurrentzako hamaka bat aurkitu dituzte Basurtuko bahitzailearen etxebizitzaren erregistroan
Ertzaintzak trona bat eta haurtxoentzako hamaka bat aurkitu ditu Bilbon jaioberri bat bahitzea egotzita atxilotutako emakumearen etxean.
2022/10/20 - 13:43
Basurtuko Ospitalean haur bat bahitu duen emakumea atxilotu dutela baieztatu du Josu Erkorekak
Segurtasun sailburuak baieztatu duenez, emakume susmagarria 10:45ean atxilotu dute, Bilboko Zorrotza auzoko Azoka plazan.