Bahituaren aitak eskertu egin du haurtxoa bere etxeko atean jaso zuen emakumearen "keinu izugarria"
Asteazken gauean Basurtuko Ospitalean bahitutako haurtxoaren aitak herritarren, Ertzaintzaren eta Osakidetzaren lana eskertu du, baina, batez ere, umetxoa bere etxeko atean hartu zuen emakumeari, Alicia Lopezi, eskerrak eman dizkio.
"Zu bezalako pertsonek aitortza merezi dute, eta zurekin egongo gara laster, gurekin izan duzun keinu izugarria eskertzeko", idatzi du Pedro Castrok sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
"Gaurtik aurrera Aimarrek bi urtebetetze ditu, bata 18an eta bestea urriaren 20an", gaineratu du.
Azkenik, bahituaren gurasoak onartu du "gure bizitzako ordurik txarrenak" izan direla, baina pozik agertu da, azkenean, alaba anaiari aurkeztu ahal izateagatik.
"Eskerrik asko bihotzez", amaitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda