Bbva
2024/05/09 - 16:26
''Azken erabakia Sabadell bankuko akziodunek hartu beharko dute orain''
BBVAk egindako eskaintza oldalkorrak Sabadelleko akziodunen eskuetan uzten du azken erabakia. Hala ere, akzio gehienak inbertsio-funtsen eskuetan daude, eta funts horietako asko BBVAko kapitalaren barruan ere egon badaude.
2024/05/09 - 14:22
BBVAk Sabadell erosteko eskaintza oldarkorra egin du
Carlos Torres buru duen banketxeak hala jakinarazi dio Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeari, Kataluniako finantza erakundearekin bat egiteko proposamenak kale egin ostean. Sabadellen akziodunen erdiak onartu behar du operazioa; gehienak inbertsio funts handiak dira.
2024/05/09 - 11:31
BBVAk Sabadell erosteko egin duen eskaintza oldarkorra baztertu du Espainiako Gobernuak
Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren arabera, erosketa gauzatuko balitz eragin negatiboa izango luke enpleguan eta zerbitzuan.
2024/05/09 - 10:08
Albiste izango dira: Sabadell erosteko eskaintza BBVAk, Begoña proiektu arkeologikoa eta Rafahko egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/08 - 12:41
Bat-egitearen eskaintza ekonomikoa hobetzerik ez zuela jakinarazi zion BBVAk Sabadelli
BBVAren presidenteak gutuna igorri zion Kataluniako banketxeko homologoari eskainitako akzio trukea (titulu bat, 4,83ren truke) handitu ezin zuela jakinarazteko. "Merkatuak ere argi utzi du ez dagoela gehiago igotzeko aukerarik", argudiatu zuen.
2024/05/06 - 21:42
Sabadellek ez du onartu BBVAren bat-egite proposamena, "bakarka balio handiagoa sortuko duelako"
Sabadelleko administrazio kontseilua gaur bildu da BBVAren eskaintza aztertzeko. BBVArekin bat egiteari uko egiten dion bigarren aldia da. BBVAk "deitoratu" egin du Sabadellek "halako eskaintza erakargarri bati uko egin izana".
2024/05/01 - 18:42
BBVAk ia 11.500 milioi eskaini ditu Sabadell erosteko, burtsan duen balioa baino % 17 gehiago
Bat-egitea aurrera ateraz gero, Sabadelleko egungo akziodunek taldearen % 16 izango lukete. BBVAk Europako bankuen industria-proiekturik erakargarriena dela uste du.
2024/05/01 - 15:07
BBVAren eta Sabadellen arteko balizko bat-egiteak 1.500 langile baino gehiagori eragingo lieke Euskadin
Sortutako entitatea berregituratzeko aukera handia dagoenez, eta xehetasun gehiago jakin ezean, logikoa da pentsatzea bat-egiteak ondorioak izan lezakeela langileen eta bulegoen kopuruan.
2024/05/01 - 12:31
CCOO Euskadi kezkatuta dago BBVAren eta Sabadellen arteko balizko bat-egitearen doikuntzekin
Balizko batasun horren aurrean, Loli Garcia sindikatuko idazkari nagusiak honako hauek eskatu ditu: enplegua mantentzea, lan-baldintzak hobetzea eta etorkizuneko bideragarritasun plan bat izatea. Gainera, esan du prentsaren bidez jakin dutela bi erakundeen negoziazio-interesaren berri.
2024/04/30 - 17:10
Bat-egitea gauzatzeko negoziazioei heldu diete berriro BBVA eta Sabadell bankuek
Bigarren saiakera izango litzateke 2020tik. Elkartuko balira, BBVAren ekarpena 800.000 milioi eurokoa izango litzateke, % 77; Sabadellena, berriz, 236.000 milioikoa.
2024/04/29 - 10:13
BBVAren irabaziak % 19,1 hazi ziren lehen hiruhilekoan, banketxeen zerga berezia gorabehera
Irabazi garbiak 2.200 milioi eurokoak izan ziren urteko lehenengo hiru hilabeteetan.
2024/03/22 - 10:43
Banka sektoreko grebak % 75eko jarraipena izan du EAEn, sindikatuen arabera
Caixabank, Ibercaja, Unicaja, Ibercaja, Kutxabank, Rural Kutxa eta Ingeniarien Kutxa bankuetako langileek ez dute greba deialdiarekin bat egin.
2024/03/16 - 13:17
BBVAren egoitzaren aurrealdea pintura gorriz zikindu dute Gazako ''genozidioan duen inplikazioagatik''
KEM-MOC mugimendu antimilitaristak egin du protesta Bilbon, BBVAren Akziodunen Batzar Orokorraren biharamunean, eta gogorarazi du BBVAk 5.400 milioi euro dituela inbertsio militarretan eta proiektu energetikoak Palestina okupatuan.
2024/03/15 - 13:57
2023a ''urte historikoa'' izan zela onartu du BBVAko presidenteak, baina 2024a ''are hobea'' izatea espero du
BBVAk 8.019 milioi euroko irabaziak izan zituen 2023. urtean, eta Carlos Torres Vila presidenteak azaldu duenez, irabazien erdia akziodunen artean banatuko du. Halaber, 2023ko urtarriletik BBVAren akzioak % 81 igo dira.
2024/03/15 - 13:53
EAEk eta Nafarroak banku-bulegoen erdiak galdu dituzte azken 15 urteetan
Euskadik eta Nafarroak duela 15 urte zituzten banku-sukurtsalen ia erdiak galdu dituzte; 2008an hasi zen beherakada hori, eta, pandemiaren ondoren, areagotu egin da.
2024/03/15 - 08:57
Albiste izango dira: Saretzen: Banku bulegoen erradiografia, Amnistia Legea eta Korrika Nafarroan sartuko da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/15 - 06:50
Lekunberri, salbuespena
Bankuen sare fisikoaren murrizketa joera izaten ari da azken urteotan, herri txikietan, batik bat. Hala ere, bada salbuespenik, Lekunberri, kasu. 1.700 biztanle baino ez dituen Nafarroako herri honetan lau bulego daude zabalik. Arkaitz Goikoetxea herriko alkatearekin izan gara.
2024/03/15 - 06:50
Txartela gero eta gehiago erabiltzen dugun arren, eskudirutan ordaintzea nahiago dugu oraindik
Datafono kopurua hirukoiztu egin da azken bi hamarkadetan, baina kutxazain kopurua bere horretan mantendu da.
2024/03/15 - 06:50
Sukurtsalen % 80 bost banketxeren eskuetan dago Hego Euskal Herrian
2015ean, krisi ekonomikoa gertatu eta gutxira, 40 entitate ezberdinek bulegoak zituzten Hego Euskal Herrian. Bederatzi urte geroago, kopuru hori 27ra jaitsi da, Espainiako Bankuak jasotako datuen arabera.
2024/02/28 - 12:55
Bankuen sektoreko langileak grebara deituta daude ostegun honetan Hego Euskal Herrian
ELA sindikatuak deitu du protesta, Galiziako CIG zentralarekin eta Kataluniako Intersindicalekin batera. Gasteizen, Bilbon eta Donostian deitu dituzte bilkurak, bihar goizean.