Bbva
2019/07/29 - 19:56
Epaileak BBVA inputatu du, Villarejo Sacyr zelatatzeko kontratatzea egotzita
Ikerketa Tandem auziko bederatzigarren pieza da, Villarejok 13 urteetan zehar egindako lanekin lotuta. Lanen truke 10 bat milioi euro jaso zituen poliziak.
2019/07/24 - 12:55
Villarejo auzian BBVA pertsona juridiko gisa auzipetzea eskatuko du gaur Fiskaltzak
Auzipetze-idazkia goizean zehar aurkeztuko du. Finantza erakundeak Sacyrren EEP areriotsuaren ondotik komisario ohiari ustez eskatutako espioitza lana du jomuga.
2019/07/17 - 18:34
Emilio Ybarra BBVAko presidente ohia 82 urte zituela hil da
Buruko isuri bat izan du. BBVA taldearen historiari egindako ekarpen erabakigarria goraipatu du bankuak.
2019/06/18 - 16:28
BBVA Fundazioak arratsaldean banatuko ditu Ezagutzaren Mugak sariak Bilbon
Ezagutzaren Mugak sariotako hamabi sarituetatik hamaika daude Bilbon, denak etortzerik izan ez duen Noam Chomsky hizkuntzalaria izan ezik.
2019/03/15 - 22:40
BBVAk esan du justiziarekin elkarlanean arituko dela Villarejo auzia argitzeko
BBVAk akziodunen batzarra egin du arratsaldean Bilbon, eta Villarejo komisario ohiari agindutako entzuketen auzia izan dute hizpide.
2019/03/15 - 15:29
'Villarejo auziak' markatu du BBVAko akziodunen batzarra
Bilbon, BBVAko akziodunen batzarra egiten ari dira eta Villarejo komisarioaren itzala ageri da bertan.
2019/03/15 - 12:43
Armen aurkakoek margo gorriarekin protesta egin dute BBVAren Batzarraren atarian
Euskalduna jauregian ospatu behar duten BBVAren Akziodunen Batzarrean protesta egin du armen aurkako talde batek, bere buruari margo gorria jaurtikiz.
2019/03/14 - 18:52
BBVAko karguak 'behin behinean' utzi ditu Gonzalezek, Villarejo auziagatik
Banduko presidente ohiak Fundazioan eta bankuan dituen karguak 'behin behinean' uztea erabaki du, polizia komisario ohiari buruzko auziko ikerketak bukatu arte.
2019/03/06 - 16:33
1.500 milioi euroko zorra birnegoziatzeko akordioa lor lezake aurki Eroskik
Banketxeekin akordio batera iritsiko dela uste du Eroskik. Hala balitz, 300 milioi gutxiago ordaindu beharko lituzke, eta bost urteko epea izango luke gainerako zorra kitatzeko.
2019/02/25 - 21:27
Bankuek, 44.000 milioi jokoan, Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizeagatik
Litekeena da, epaia urteko bigarren erdian jakinaraztea. Indizea baliogabe uzten baldin badute, sektoreak 7.000 eta 44.000 milioi euro arteko kostua izan dezake.
2019/02/01 - 11:56
BBVAko presidentea, Villarejo auziaren harira: 'Arduraz jardungo gara'
Bankuko presidentearen esanetan, "oso garrantzitsua da ikertzaileei beren lana egiten uztea".
2018/11/28 - 21:23
Onur Genç turkiarra kontseilari izendatu du BBVAk
Kontseilari delegatu berria banku barruan boterea irabazten joan da. Horrela, 2016ko bukaeran BBVA Compasseko (AEBko filiala) buruzagi izendatu zuten.
2018/11/23 - 19:14
Aldundiaren bulegoak ez dituzte bi urte baino lehen Bizkaia dorrera eramango
Ibone Bengoetxea Administrazio Publikoko diputatuak azaldu duenez, eraikinaren alokairuak urtean 1,6 milioi euroko kostua izango du.
2018/10/30 - 10:11
BBVAk 4.323 milioi euro irabazi ditu irailera arte, iaz baino % 25,3 gehiago
Taldearen esanetan, hainbat arrazoi daude horren atzean: sarrera errepikarien igoera, gastuaren eustea, saneamenduaren jaitsiera eta BBVA Txile saldu ostean lortutako plusbalioa.
2018/05/22 - 15:03
Ekonomia % 3,1 haziko dela uste du BBVAk, aurtengo aurreikuspena hiru hamarren igota
Hala, BPGaren gaineko aurreikuspena betez gero, 2018-2019an 30.000 lanpostu sor litezke Euskadin. Jaurlaritzak % 2,6an zehaztu zuen hazkundea.
2017/02/15 - 16:02
Zoru klausulak atzeraeragin osoz itzultzea ebatzi du Auzitegi Gorenak
Epaitegiak BBVAren tesia baztertu du. Beraz, hipoteka sinatutako unetik zoru klausulen bidez kobratutako gehiegizko diru guztia itzuli beharko dute bankuek.
2017/02/01 - 11:09
BBVAk 3.475 milioi irabazi zituen 2016an
2010az geroztik, inoizko irabazi handienak lortu ditu bankuak iaz.
2017/01/02 - 12:01
Jose Angel Sanchez Asiain BBVAko presidente ohia hil da
Asiain BBVA Fundazioko ohorezko presidentea zen, eta biziarteko kargua zuen. Abenduaren 31ean hil zen, 87 urte zituela.
2016/12/13 - 13:17
BBVAk 182.500 euro itzuli beharko ditu, finantza-ekarpenengatik
Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du 1.200 finantza-ekarpenen erosketa, eta inbertitutako dirua, interesak eta eragindako gastuak ordaindu beharko dizkie BBVAk kaltedunei.
2016/12/06 - 12:10
BBVAk 250.000 euroko isuna jaso du Eroskiren jaulkipenak direla eta
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak "oso arau-hauste larria" egin duela egotzi dio BBVAri, eta horregatik ipini dio isuna.