Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekonomia % 3,1 haziko dela uste du BBVAk, aurtengo aurreikuspena hiru hamarren igota

Hala, BPGaren gaineko aurreikuspena betez gero, 2018-2019an 30.000 lanpostu sor litezke Euskadin. Jaurlaritzak % 2,6an zehaztu zuen hazkundea.
Gestamp
Gestamp

BBVAren ikerketa zerbitzuak hiru hamarren igo du , % 3,1ean kokatuta, ekonomiaren aurtengo aurreikuspena, eta 2019an ere igoera bera izango dela uste du, % 2,8raino.

Rafael Domenech BBVA Research Makroekonomia Analisien arduradunak "Euskal Herria Egoera" txostena aurkeztu du gaur, asteartea, Bilbon, Jaurlaritzak apirilean egindako aurreikuspena (% 2,6ko) zeharo gaindituta.

Ikerketaren arabera, BPGaren gaineko aurreikuspena betez gero, 2018-2019an 30.000 lanpostu sor litezke Euskadin. Horrela, langabezia tasa % 10etik behera egongo litzateke aurten, eta % 8,8an hurrengo urtean.

BBVAren ustean, ekonomia 0,8 eta 0,9 artean hazi zen urteko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino apur bat gehiago, esportazioengatik, inbertsio publiko eta pribatuarengatik, eta interes tipo baxuengatik.

Halere, barneko demanda, kontsumo pribatua eta turismoa, gehien bat Estatu mailan, baliteke hazkunde txikiagoa izatea hemendik urte bukaerara arte.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X