Eusko Jaurlaritzak % 2,6ra igo du 2018rako hazkunde aurreikuspena
Eusko Jaurlaritzak % 2,6ra igo du 2018rako aurreikusitako Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea, aurrez ezarritakoa baino hamarren bat gehiago. Gainera, enplegu sorrerari buruzko aurreikuspenak ere berrikusi ditu eta urte honen amaierarako 17.000 lanpostu sortzea espero du; aurreko aurreikuspena 15.500 enplegu sortzea zen.
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak 2017ko laugarren hiruhilekoari buruzko txostena aurkeztu du gaur goizean Bilbon, Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuordea alboan zuela.
Espainiako Gobernuak ere hamarren bat igo zuen atzo 2018rako hazkunde aurreikuspena, % 2,7raino.
Azpiazuk azaldu duenez, Ogasun eta Ekonomia Sailak 2017ko laugarren hiruhilekoari dagokion Hiruhileko Txostenean 2018. urterako euskal ekonomiaren koadro makroekonomikoa berraztertu du, eta hamarren bateko goranzko doikuntza bat egin du "hazkunde-profil handi eta iraunkor argiarekin". Barne Produktu Gordinari dagokionez, 2018rako tasa % 2,6ra igo du, eta 2019rako % 2,2ko lehen aurreikuspena egin du. Ogasun sailburuaren hitzetan, Barne Produktu Gordinaren hazkundea bultzatuko duen eragile nagusia barne-eskariak izango da aurrerantzean ere.
Lan-merkatuari dagokionez, 2018an enplegua % 1,9 haziko da Eusko Jaurlaritzaren azken aurreikuspenen arabera, hau da, 17.000 lanpostu inguru sortuko dira (aurreko aurreikuspena 15.500 enplegu sortzea zen eta % 1,7). 2019ari begira, ostera, % 1,4ko aurreikuspena egin du (ia 13.000 lanpostu berri). Azpiazuren esanetan, hazkunde aurreikuspen horiek beteko balira 2006an zegoen enplegua berreskuratuko litzateke 2019an. Hala ere, 2008ko zenbakietara iristeko —"serie historikoko maximoa"—, oraindik 30.000 lanpostu inguru faltako lirateke.
Jaurlaritzaren arabera, 2018an langabezia-tasa % 10,5era murriztuko da eta 2019an, batez beste, % 10,0ean kokatuko da. Ildo horretan, 2019ko bigarren seihilekoan langabezia-tasa % 10,0en azpitik kokatzea aurreikusten du Jaurlaritzak. "Hori horrela bada, legealdiko helburuetako bat beteko litzateke", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.