Beasain
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/03/02 - 15:49
Aparkalekuetan jarri zituzten terrazak kentzen hasi dira hainbat herritan
Pandemiaren une gogorrenetan jarritako hainbat terraza kentzen hasi dira Barakaldo, Getxo, Santurtzi eta Basaurin, esaterako. Hiriburetan momentuz terrazak mantentzea erabaki dute.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/15 - 15:20
Salatu diren baino eraso sexual gehiago egozten zaizkio Gipuzkoako serie-bortxatzaileari
Gutxienez erasotako beste lau emakumeren irudiak aurkitu zituzten akusatuaren ordenagailuan, pendrivetan eta mugikorrean, Beasaingo erasoaren ondoren atxilotu zutenean.
2022/02/15 - 08:53
Sabotajea egin dute Deskargako ordainlekuan, Beasain eta Ormaiztegi arteko arkuan
Ezezagunek ordainlekuaren kableak moztu dituzte bart, eta Foru Aldundiko beharginak bertaratu dira sistema berriro martxan jartzeko lanak egitera.
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/14 - 12:32
Serie-bortxatzaileak ez du ukatu Lasarten emakume bat bortxatu izana, baina esan du ez duela gogoratzen
Duela bi aste, Beasainen emakume bat bortxatzeagatik epaitu zuten, eta orduan ere adierazpen berdinak egin zituen; alegia, ez zuen gertatutakoa ukatu, DNA probek duten indarraz jakitun. Gaurkoan ere, barkamena eskatu dio biktimari.
2022/02/14 - 08:50
Gipuzkoako ustezko serie-bortxatzaileak 11 urteko espetxe-zigorrari egin beharko dio aurre bigarren epaiketan
Gaurtik asteazkenera egingo dute haren aurkako bigarren epaiketa. Kasu honetan, 2015eko urtarrilaren 1ean Lasarte-Orian izandako bortxaketa baten egilea delakoan epaituko dute.
2022/02/12 - 13:17
Deskargako bidesariaren kontrako manifestazioa egin dute Zumarragan eta Urretxun
Joan den urtarrilaren 18an jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak arku bidezko bidesaria A-636 errepidean, Beasain eta Bergara artean. Motoek izan ezik, gainerako ibilgailu guztiek ordaindu egin behar dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/02/02 - 16:10
Arcelor Olaberriako langile bat hil da, enpresaren aurrean ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra atzo jazo zen, 21:30ean, lanetik ateratzen ari zenean.
2022/02/01 - 16:04
Defentsak Beasaingo bortxatzailea absolbitzea eskatu du, akusazio-idazkietan forma akats bat egon delako
Defentsak argudiatzen duenez, akusazio-idazkietan akusatuari zuzenean "egitateak esleitzen" ez bazaizkio, ezin da haren aurkako epairik eman.
2022/01/31 - 21:12
Epaiaren zain geratuko da Beasaingo ustezko bortxatzailearen kontrako epaiketa
Epaiaren zain geratuko da Beasaingo ustezko bortxatzailearen kontrako epaiketa. Gaurko azkenurreneko saioan bere kontrako froga gehiago aurkeztu dira.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/31 - 15:35
Tel Aviveko metro arina eraikitzeko kontratua lortu du CAFek
Beasainen egoitza duen konpainiak adierazi duenez, duen bolumena eta konplexutasuna kontuan hartuta, "Israelen inoiz egin duen azpiegitura garrantzitsuena da hau".
2022/01/27 - 14:27
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua
Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.
2022/01/26 - 16:18
Beasaingo bortxatzailearen beste sexu-eraso batzuen bideoak eta argazkiak aurkitu zituzten ertzainek
Akusatuak jatetxe batean erabilitako koilara bati esker, Beasaingo akusatuaren DNA aurreko kasuetan aurkitutako profil genetikoarekin alderatu ahal izan zuten.