Bermeo
2020/06/22 - 12:07
Echebastarrek arrantzaleen erreleboa kudeatu du EAEko eta Seychelleetako gobernuekin
Enpresak jakinarazi du PCR proba egingo diela Indiako Ozeanora ordezko gisa joango diren langile guztiei.
2020/06/22 - 09:45
'Txori Gorri' atunontzi bermeotarreko arrantzale bat hil da Indiako Ozeanoan
Gainera, pertsona bat larri zauritu da ezbeharrean. Itsasontzia Victoria hiriburuko portuan dago, Seychelleetan.
2020/06/12 - 23:22
Semaforo batek Aritzatxuko hondartzako pilaketen berri emango du Bermeon
Semaforoa Burujabetasun zelaian egongo da. Kolore gorriak adieraziko du hareatza pertsona gehiegi egoteagatik itxi dela.
2020/06/09 - 21:46
Gaztelugatxen ekainaren 24an egitekoa zen San Joan eguneko ospakizuna, bertan behera
Gaztelugatxe itxita dago, kutsadurak saihesteko, COVID-19aren pandemiagatik.
2020/06/05 - 11:16
Euskotrenek ekainaren 8ra aurreratu du tren, metro eta tranbien udako ordutegia
Tren zerbitzua indartuko du uda garaian, hondartzak dituzten kostako herrietara joatea errazteko.
2020/05/13 - 14:27
BBK-k 660.000 euro banatu ditu Bizkaiko 1.500 saltokiren artean
20.000 bonu saldu dira izena eman duten saltokien artean, eta gaurtik 2020ko abenduaren 31ra arte trukatu ahalko dira.
2020/04/28 - 15:47
70 urtetik gorakoei maskarillak banatzen hasi da Bermeoko Udala
Orain arte telefonoz egiten zuten jarraipena, etxez etxe, modu presentzialean egiten hasi dira Bermeon, adinekoen egoera gertutik ezagutzeko.
2020/03/25 - 17:25
Bermeoko Correosen bulegoa zabalik dago eta segurua da gutunak eta paketeak jasotzea
WhatsApp-eko mezu baten arabera, Bermeoko bulegoa itxita dago, “langileen % 100ek positibo” eman dute. Bulegoa zabalik dago eta segurua da gutunak eta paketeak jasotzea.
2020/03/20 - 13:20
Gas naturaleko euskal enpresek hornidura bermatuta dagoela adierazi dute
Gas naturala Euskadiko energia-kontsumoaren % 31 da. EEEk, Nortegas, Bahia Bizkaia Gas, Enagas eta Enagas Transportes del Norte enpresekin hornidura bermatu du.
2020/03/16 - 13:10
Arrantzale batek isolamenduari aurre egiteko aholkuak eman ditu
Bermeoko arrantzale batek gomendio batzuk zabaldu ditu Twitter bidez, eguneroko bizitzan oinarrituta, gaur egungo egoerari aurre egin eta isolamendua ahalik eta modurik onenean eraman ahal izateko.
2020/02/26 - 19:06
Bizkaibusek Gaztelugatxerako zerbitzua biderkatuko du Aste Santuan eta jai egunetan
A3524 lineako autobusak ordu erdiro aterako dira Bermeo eta Bakiotik, 09:00etatik 20:00 arte.
2020/02/17 - 14:53
'Albacora Seis' atunontziko tripulazioa Abidjanerako bidean da, erreskatearen ostean
Bermeoko enpresa baten ontzia Boli Kostako uretan hondoratu da asteburuan, 29 marinel zeramatzala.
2020/02/16 - 21:53
'Albacora Seis' atunontzia Boli Kostan hondoratu da, ur-ihesa izan ondoren
Nicra-7 armadore bizkaitarraren ontzi bat zen. 29 arrantzaleak beste ontzi batek erreskatatu ditu.
2020/02/07 - 15:42
3.024 lagun gehienez sartu ahal izango dira egunero Gaztelugatxera, erreserbatuta
Martxoaren 14tik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak mugatuta izango du Gaztelugatxera sartu ahal izango diren lagunen kopurua; gainera, ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea.
2020/01/31 - 15:31
Bi sute piztu dira Bermeoko eta Mutrikuko baserrietan
Udaltzain bat artatu behar izan dute Bermeoko San Migel auzoko baserrian piztutako sutean kea arnasteagatik.
2020/01/29 - 11:02
Kamioi bat irauli eta gidaria zauritu da BI-631 errepidean, Solluben
Kamioiak gasolioa isuri du bidean, eta zirkulazioa eten behar izan dute. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira Bermeorako noranzkoan.
2020/01/25 - 22:00
Bermeon hondoratutako ontzi baten lau bidaiariak erreskatatu behar izan dituzte
Lau pertsonak, hiru adineko eta adingabe bat, Bermeoko portura eraman dituzte. Erreskatea 19:30 aldera gertatu da.
2020/01/13 - 20:27
Gaztelugatxen egingo den aparkalekua 'mesedegarria' dela uste du Bizkaiko Aldundiak
Gaztelugatxeko aparkalekuaren ingurumen ebaluaziorako txostenak ondorioztatu du ez direla "ondorio kaltegarriak" ematen, eta, beraz, "mesedegarria" dela, Bizkaiko Aldundiaren arabera.
2020/01/02 - 12:59
Eusko Jaurlaritzak 506 etxebizitza erosi ditu, alokairuko parke publikoan kudeatzeko
Etxebizitza Sailak azaldu duenez, 50 milioi euro bideratu dituzte aurrekontuetan jasotakoez gain, alokairu publikora bideratutako etxebizitza gehiago erosteko.
2019/12/31 - 11:51
Tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu Euskotrenek egunotan
Abenduaren 31n, tren zerbitzuen bukaera aurreratu egingo du Euskotrenek, linea guztietan. Asteazkenean, berriz, zerbitzuaren hasiera atzeratu egingo du, eta eguerdian eten egingo du.