COVID-19
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gas naturaleko euskal enpresek hornidura bermatuta dagoela adierazi dute

Gas naturala Euskadiko energia-kontsumoaren % 31 da. EEEk, Nortegas, Bahia Bizkaia Gas, Enagas eta Enagas Transportes del Norte enpresekin hornidura bermatu du.
Gas naturala Euskadiko energia-kontsumoaren % 31 da.
Gas naturala Euskadiko energia-kontsumoaren % 31 da. Argazkia: EFE

Energiaren Euskal Erakundeak eta euskal gas-enpresek Euskadin gas naturalaren hornikuntza bermatuta dagoela adierazi dute.

Gas naturala Euskadiko energia-kontsumoaren % 31 da. Agiri bateratu batean, EEEk, Nortegas, Bahia Bizkaia Gas, Enagas eta Enagas Transportes del Norte enpresekin hornikuntza bermatu du.

Bahia Bizkaia Gasek, Zierbenan duen instalazioan munduko hainbat lekutatik iristen den gas natural likidotua biltegiratu eta birgasifikatu egiten du, Enagaseko zein Enegas Transportes del Norteko gasbideetatik Euskadi osora garraiatzeko eta Nortegaseko banaketa-sarearen bidez hedatu ahal izateko.

Bermeoko Gaviota de Enegasen lurpeko biltegian eta Irungo Konpresio-estazioan ere lan egiten ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X