Bero-boladak
2023/08/23 - 07:00
Beroaldia, bete-betean gaur: termometroek 40 ºC-rainoko tenperaturak erakutsiko dituzte
Hego Euskal Herria osoa alerta laranjan egongo da gaur eta bihar, eta Jaurlaritzak Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du.
2023/08/22 - 20:50
Bero itogarria, 40 ºC-rainoko tenperatura maximoekin Hego Euskal Herria osoan
Alerta laranja asteazken eta ostegun honetan Hego Euskal Herri osoan 40 ºC arteko maximoekin. Gainera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak osasun-alerta gorria mantentzen du, beroagatik eta osasunerako arriskuagatik.
2023/08/22 - 20:43
Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du Jaurlaritzak, tenperatura altuen ondorioz
Euskalmetek gaurtik hasi eta datozen egunetarako egin dituen iragarpenen ondorioz hartu du neurria Eusko Jaurlaritzak. 40 gradutik gorako tenperaturak izango ditugula dio iragarpen horrek.
2023/08/22 - 20:24
Bilboko Aste Nagusiko zenbait ekitaldi moldatu egingo dituzte, beroaren ondorioz
Txikigunea itxita egongo da asteazkenean 13:00etatik 18:00etara, ureko jokoen kasuan izan ezik.
2023/08/22 - 11:47
Termometroak ez dira bart 20 gradutik jaitsi Euskal Herriko toki askotan
40 gradutara iritsiko dira gaur Araba Errioxan eta alerta larnaja ezarrita du Euskalmetek Ebro ibarrean. Nafarroan aldiz, gobernuak, osasun alerta gorriari eutsi dio, bero kolpeak izateko arriskua ikusten dutelako.
2023/08/22 - 09:58
Hego Euskal Herria osoa alerta laranjan egongo da bihar eta etzi, 40 °C-rainoko maximoengatik
Araba erdialdean eta Ipar Euskal Herrian abisu horia egongo da indarrean muturreko tenperatura altuengatik. Biharkoa are beroagoa izango da, eta Bizkaia eta Gipuzkoa, kostaldea barne, abisu horipean egongo dira.
2023/08/21 - 16:36
40 gradutik gorako tenperaturak pairatu dituzte asteburuan Frantziako hegoalde eta ekialde osoan
Frantziako erdia baino gehiago, 50 departamendu, alerta laranjan daude, eta gobernuak bereziki haurrekin eta jende nagusiarekin arduraz jokatzeko mezua zabaldu du. Muturreko tenperatura hauek gutxienez ostiralerarte irautea espero dute.
2023/08/21 - 16:29
25 graduren bueltan dago itsasoaren gainazaleko tenperatura euskal kostaldean
Datozen egunetarako ere tenperatura altuak aurreikusita daudenez, ura berotzen jarraitzea espero dute adituek. Batezbestekoak ere gora egin du azken 20 urteotan. Gradu bat beroago dago ur-azaleko temperatura.
2023/08/21 - 15:45
Asteazkenera arte luzatu dute Araban eta Nafarroan beroagatik ezarritako alerta laranja
Gaur eta bihar abisu horia izango da indarrean Araba erdialdean eta Ipar Euskal Herrian muturreko tenperatura altuengatik. Etzi izango da egunik sargoriena, eta egun horretan, Bizkaia eta Gipuzkoa, kostaldea barne, abisu horipean egongo dira.
2023/08/21 - 10:10
Beroagatik alerta laranja izango da gaur eta bihar Arabako Errioxan eta Nafarroan
Gainera, Araba erdialdea eta Ipar Euskal Herria abisupean egongo dira 37 °C-rainoko maximoengatik.
2023/08/19 - 19:38
Astelehenera arte luzatu dute abisu horia Euskadin, 37 gradura arteko tenperaturak espero baitira
Giroa eguzkitsua izango da, erdi mailako hodei batzuekin eta garrantzi gutxiko goi-hodeiekin. Barnealdean, maximoak 30 eta 35 gradu artean egongo dira, eta kostaldean 28 edo 30 gradu artean.
2023/08/18 - 22:48
Tenperatura altuak izango dira asteburu osoan barnealdean
Hala, abisu horiak aktibatuko dituzte, larunbatean eta igandean, Araban eta Nafarroako zati handi batean.
2023/08/18 - 22:48
Astelehenera arte eguzkia eta beroa izango dira protagonista nagusiak
40 °C inguru izan ditugu gaur Euskal Herriko hamaika txokotan eta astelehenera arte eguzkia eta beroa izango dira protagonista nagusiak. Asteburuko minimoak 20 °C-an geratuko dira. Nafarroan alerta laranja aktibatu dute astebururako, sute arriskuagatik.
2023/08/18 - 11:37
Abisu horia tenperatura altuengatik Hego Euskal Herrian eta abisu laranja Erriberan
Barnealdeko zenbait tokitan tenperaturak 38 ºC-ra iritsiko dira, eta, ondorioz, alerta laranja ezarri dute gaur Erriberan, eta abisu horia, berriz, Nafarroan, Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean.
2023/08/17 - 17:24
Alerta laranja Erriberan eta abisu horia Hego Euskal Herriko barnealdean, beroagatik
Ostiralean alerta laranja ezarriko dute Erriberan, tenperatura altuengatik, eta abisu horiak Nafarroan, Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, arrazoi beragatik.
2023/08/17 - 10:17
Abisu horia ezarri dute gaurko Araban eta Nafarroan, beroagatik
Abisua 14:00etatik 20:00etara egongo da indarrean Araban, tenperaturak 37 gradura iristea espero baita. Nafarroan, ostera, lurralde osoan ezarriko da abisu horia, iparraldean salbu.
2023/08/11 - 20:23
Kanpezun 37 graduko tenperatura maximoa, eta Guardian, Espejon eta Agurainen 36 gradukoa
Gasteizen 35 ºC neurtu dituzte termometroek, Igorren 34 ºC eta Arrasaten 33 ºC.
2023/08/11 - 18:39
Hildako bat Gipuzkoan eta 74 artatu, azken hiru egunetako tenperatura altuen ondorioz
79 urteko gizonaren heriotza joan den asteazkenean gertatu zen, abuztuaren 9an, eta egun horretan izan zen artatu gehien: 58. Gipuzkoan izan dira gehienak: 38 pertsona; 29 Bizkaian eta 7 Araban.
2023/08/11 - 13:05
Portugalgo suteak 10.000 hektarea baino gehiago erre ditu
Joan den larunbatean, abuztuaren 5ean, hasi zen sutea kontrolpean hartu dute goizaldean. Sua hazi egin da azken egunetako tenperaturen igoeraren ondioz, baina Espainako mugatik 2 kilometrora geratu da. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute sutea itzaltzeko.
2023/08/10 - 20:35
Muturreko beroaldiak 40 gradutik gorako tenperaturak utzi zituen Euskal Herriko hainbat herritan
Tenperatura altuenak Bizkaia mendebaldean (Sodupen 43,2 gradu) eta Araba iparraldean (Laudion 43,4 gradu) neurtu ziren. Beroa jasanezina izan zen leku askotan.