Astelehenera arte luzatu dute abisu horia Euskadin, 37 gradura arteko tenperaturak espero baitira
Ostegunetik Euskadin tenperatura altuengatik aktibatuta dagoen abisu horia astelehenera arte luzatuko da gutxienez; orduan, maximoak 37 gradu ingurukoak izan daitezke eta minimoak 19 gradukoak Ebro ondoko eskualdean.
Egun horretan, tenperaturak altuak izango dira autonomia-erkidegoko beste toki batzuetan ere, baina Ebro ondoko eskualdean baino baxuagoak. Iragite-eremuan 17 eta 35 gradu artean egongo dira; barnealdeko kantaurialdean 18 eta 30 artean eta kostaldean 19 eta 26 artean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, astelehen arratsaldean iparraldeko haizea indartuko da eta tenperaturak behera egingo du.
Tenperatura altuengatik ezarritako abisu horia asteburuan ere egongo da indarrean: tenperatura maximoak 35 gradura iritsiko dira Ebro ondoko eskualdean, eta 33 gradura iragite-eremuan. Kantauri barnealdean 29 eta 30 gradu artekoak izango dira eta kostaldean ez dira 26 gradutik gorakoak izango.
Nafarroaren kasuan, Aemetek abisu horia aktibatuko du bi egunetan 13:00etatik 21:00etara. Larunbatean Erriberan eta erdialdean izango du eragina, eta igandean Pirinioetan ere bai. Tenperatura maximoak 39 gradura irits daitezke, unean-unean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda