Tenperatura altuak izango dira asteburu osoan barnealdean
Tenperaturek altuak izaten jarraituko dute asteburu osoan barnealdean, eta Araba osoa eta Nafarroako zati handi bat abisu horipean izango dira, beroagatik. Erriberan maximoak 38 gradura heltzea aurreikusten da.
Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du tenperatura altu iraunkorrengatik Arabaran, larunbatean eta igandean, egun osorako.
Larunbatean termometroak 19-35 gradu bitartean ibiliko dira Ebroko ardatzean, eta pare bat gradu baxuagoak izango dira Araba erdialdean. Kostaldean, minimoak 20koak eta maximoak 26koak izango dira. Giroa eguzkitsua izango da, erdi mailako hodei batzuekin eta goi-hodeiekin, eta haizea iparraldetik finkatuz joango da. Arratsaldean Araban indar handiagoz joko du.
Igandean antzeko egoera egongo da: barnealdean 18 graduko minimoak eta 20 gradukoak kostaldean, eta maximoak 36 gradukoak Araban eta 26koak kostaldean. Eguna hodei apur batzuekin esnatuko da ipar partean, goizean desegiten joango dena, eta arratsaldean bero-hodei batzuk ager daitezke mendi inguruetan.
Nafarroaren kasuan, Aemetek abisu horia aktibatuko du bi egunetan 13:00etatik 21:00etara. Larunbatean Erriberan eta erdialdean izango du eragina, eta igandean Pirinioetan ere bai. Tenperatura maximoak 39 gradura irits daitezke, unean-unean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak