eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute gaurko Araban eta Nafarroan, beroagatik

Abisua 14:00etatik 20:00etara egongo da indarrean Araban, tenperaturak 37 gradura iristea espero baita. Nafarroan, ostera, lurralde osoan ezarriko da abisu horia, iparraldean salbu.
orain-default-image

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko eta biharko Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) barnealdean, beroagatik. Bereziki Araban muturrekoak izango dira tenperaturak datozen bi egunetan, termometroak 37 ºC-ra iristea espero baita.

Gaur, osteguna, abisua 14:00etatik 20:00etara egongo da indarrean Araban; ostiralean, berriz, EAE barnealde osora zabalduko da abisua, muturreko tenperatura altuengatik, egun guztian zehar. Arabako lurraldean, abisu horia osteguneko ordu-tarte berean ezarriko da.

Nafarroari dagokionez, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak beroari dagokion abisu horia aktibatuko du 13:00etatik 21:00etara, Nafarroa erdialdean, Erriberan eta Pirinioetan. Ostiralean, lurralde osora zabalduko da abisu horia; aitzitik, Erriberan alerta laranjan egongo dira tenperatura maximoak 39 gradukoak izatea espero baita.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X