Hego Euskal Herria osoa alerta laranjan egongo da bihar eta etzi, 40 °C-rainoko maximoengatik
Bero itogarria, 40 ºC-rainoko tenperatura maximoekin. Hori espero da datozen egunetarako, ostegunera arte behintzat, Hego Euskal Herria osoan. Horregatik, Euskalmetek alerta laranja iragarri du lurraldearen eremu horretan. Iragarpen hori kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bihar (asteazkena) arte luzatu du beroagatik ezarritako alerta laranja. Aemet Espainiako meteorologia agentziak, bestalde, ostegunera arte ezarri du alerta Foru Erkidegoan.
Iragarpena kontuan hartuta, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak osasun alerta gorriari eutsi dio (abuztuaren 16tik dago indarrean) sargoriagatik eta osasunerako arriskuagatik. Hori horrela, pertsona zaurgarrienak (adinekoak, 4 urte baino gutxiagoko umeak eta haurdunak, besteak beste) babesteko garrantzia azpimarratu du Osasun Departamentuak.
Muturreko eguraldiagatik dozena bat abisu ezarri ditu Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak. Abisuek, alerta laranjak barne, batez ere EAEko hegoaldeari (Arabako Errioxa eta Araba erdialdea) eragingo diote, baina bihar bi abisu hori ezarriko dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan (barnealdean zein kostaldean), muturreko tenperatura oso altuak eta tenperatura altu iraunkorrak espero baitira.
Hain justu, Gasteizko Udalak muturreko beroari aurre egiteko protokoloa aktibatu du, eta babes-neurriak hartzeko deia egin die biztanleei. Bereziki zaurgarriak diren herritarrei (pertsona nagusiak, adingabeak, gaixotasun kroniko bat dutenak eta eritasun konkretu batzuk dituztenak) egin die zaintzeko eskaria.
Gaur, asteartea, bezperan baino koska bat gorago egongo dira termometroak. 38 ºC-ko maximoak espero dira Arabako Errioxan, eta bi alerta laranja izango dira bertan (bata tenperatura oso altuengatik eta bestea tenperatura altu iraunkorragatik) eta alerta hori bat (baso-sute arriskuagatik); azken hori zonaldeak duen hezetasun faltarekin estuki lotuta. Lurraldearen beste guneetan, bero egingo du: 36 ºC harrapatuko dituzte Araba erdialdean, 31 ºC Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta 27 ºC kostaldean.
Atzo 39 ºC-tik gertu izan ziren termometroak Arabako hainbat lekutan, eta hortik gora egongo omen dira gaur, Euskalmeten arabera.
Nafarroan, ia lurralde osoa (Bidasoa ingurua, Nafarroako zonalde atlantikoa, salbu) egongo da arrisku handian beroagatik. Termometroa 40-41 ºC-ra igoko da Erriberan eta Foru Erkidegoaren erdialdean; Pirinioetan, gradu bat gutxiago espero da (39 ºC). Ipar Euskal Herrian, berriz, abisu horia ezarri dute.
Bihar, asteazkena, are beroagoa izango da eguna. Arabako Errioxan 39 ºC izango dituzte, eta 38 ºC lurraldearen gainerakoan; 36 ºC Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta 30 ºC kostaldean. Hori horrela, Hego Euskal Herria osoa alerta laranjan egongo da. Gau tropikalak izango dira berriro, eta tenperatura minimoak, kasu askotan, ez dira 20 ºC-tik jaitsiko.
Asteazkenean, Foru Erkidego osoa egongo da alertan (aurreko egunetan ez bezala, ez da salbuespenik egongo), 39-41 ºC-ko maximoak espero baitira denean. Ipar Euskal Herrian, abisu horiari eutsiko dio Meteofrancek.
Ostegunean, bezperan bezala, Nafarroa guztia egongo da alerta laranjapean, 39-41 ºC-ko maximoak izango baitira, aurreikuspenen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.