Bero-boladak
2023/08/09 - 22:32
Erregistroak daudenetik egunik beroena ari da jasaten penintsula osoa
Madrilen, bero kixkalgarria eta asfaltoaren "bero-irla" dute kezka. Almadanen, Ciudad Realen, 35°C neurtu dituzte gauerdian eta Granadan, merkurioa 45 gradura ikusi dugu kalean.
2023/08/09 - 22:29
Hondartzak babesleku klimatiko bihurtu dira eta jendez gainezka egon dira
Gipuzkoako hondartzak jendez gainezka egon dira egun bero honetan. Angelun, 37 gradu neurtu dira hondartzan, baina egun haizetsua izan da.
2023/08/09 - 22:27
Gasteizen 40°C neurtu dira, eta jaietako egitarauan eragina izan du bero larriak
Beroaldiak Gasteizko jaiak aldarazi ditu; Blusek eta Neskek bertan behera utzi dituzte usadiozko ospakizunak. Kuadrilla bakarra irten da Blusen eta Nesken Batzordeak bertan behera utzitako "paseillora".
2023/08/09 - 22:24
Bilboko erdiguneko kaleak hutsik izan dira beroaldiaren une gorenean
15:00etan Bilboko erdigunean termometroa 44 graduraino igo da. Moyua plaza hutsik aurkitu dugu, gutxi ausartu direlako eguzkitan ibiltzera.
2023/08/09 - 22:18
Gorbeiako tontorrean inoizko tenperaturarik altuenak izan dira: 30 gradu
Sekula ez zen halako berorik izan tontorrean. Haizeak lagunduta giroa zertxobait eramangarriagoa izan da.
2023/08/09 - 18:47
Muturreko beroa barnealdean, 40 gradutik gorako maximoekin
Alarma gorria aktibatu dute, 15:00etatik 18:00etara, Araban eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean.
2023/08/09 - 18:42
Hurrengo orduetan sartuko den enbata batek kolpera jaitsiko ditu tenperaturak
Halaber, sargoriaren ondorioz, oso litekeena da arratsaldearen amaieran bero-hodeiak sortzea eta ekaitzak lehertzea, lehenengo barnealdean eta gero kostaldean.
2023/08/09 - 17:55
Bero-bolada, argazkitan
2023ko abuztuko bero boladak errekorreko tenperaturak utzi ditu Espainiako erkidego askotan.
2023/08/09 - 16:45
Babesleku klimatikoak, herritarrei arnasa hartzeko aukera emateko
Bilboko Udalak tenperatura altuei aurre egiteko babesleku klimatikoak jarri ditu herritarren eskura: Azkuna zentroa, Zubiarte merkataritza gunea, Corte Ingles edo Bilboko Arte Ederren Museoa.
2023/08/09 - 16:38
Kalean lan egiten dutenek beren ordutegia moldatzeko aukera dute beroari aurre egiteko
Kanpoaldean ez ezik, barrualdean lan egiten dutenen artean ere badira tenperatura altuak jasan behar dituztenak, okinak, esaterako.
2023/08/09 - 15:54
Blusa eta Nesken Batzordeak bertan behera utzi du arratsaldeko kalejira, beroagatik
Eusko Jaurlaritzak alarma gorria ezarri du 15:00etatik 18:00etara Araban eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, 40 graduak gainditu daitezkeelako.
2023/08/09 - 15:36
Laudion izan da tenperaturarik altuena, 43,4 ºC
Gueñesen (Bizkaia), berriz, 43,2 gradura iritsi dira, Zallan 41,9ra, Amurrion eta Orozkon 41,4ra, eta Igorren 41era. Osakidetzako larrialdi-zerbitzuek 56 pertsona artatu dituzte 19:00ak arte, muturreko beroak jota.
2023/08/09 - 14:17
Araba erdialdean eta hegoaldean gauean 28-30 ºC-tik ez da jaitsiko termometroa
Egunez ez ezik, gauez ere tenperaturak oso altuak izango direla esan du Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak: kostaldean 22-27 ºC izango dira gauean; Bizkaia eta Gipuzkoan barnealdean, 24-28 ºC; Araban, 28-30 ºC.
2023/08/09 - 13:56
Jaurlaritzak erabaki du beroagatik EAEren barnealde osoan alarma gorria ezartzea hiru orduz
Euskalmeten arabera, inoizko bost erregistrorik altuenetakoak neur daitezke gaur. Ricardo Ituarte Azpiazu Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak jakinarazi du beroagatik EAEren barnealde osoan egoeraren maila gorrira igotzea erabaki dutela 15:00etatik 18:00etara.
2023/08/09 - 13:43
Alarma gorria amaitu da, baina beroagatik alerta laranja egongo da indarrean 21:00etara arte
Gainera, beste hiru abisu hori ezarri dituzte: baso-sute arriskuagatik (12:00etatik 21:00etara), enbatagatik kostaldean (20:00-00:00) eta prezipitazio handiagatik lurralde osoan (20:00-00:00). Osakidetzako larrialdi-zerbitzuak 56 pertsona artatu ditu, 19:00ak arte, muturreko beroak jota.
2023/08/09 - 13:08
Tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke gaur kostaldean eta 40 ºC ingurukoak barnealdean
Gainera, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du baso-sute arriskuagatik eta galerna arriskuagatik. Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak agerraldia egingo du 11:30ean.
2023/08/08 - 23:28
EAEko udalek beroaren ondorioak arintzeko neurriak aktibatu dituzte
Herri askotan barbakoak erabiltzea debekatu dute eta uztondoak erretzea debekatuta dago suteak saihesteko.
2023/08/08 - 20:42
Beroaren ondorioak saihesteko gomendioak
Beroak osasunean dituen ondorioei eta horiek prebenitzeko moduari buruzko informazioa, bai eta prebentzio-neurrien gomendioak ere.
2023/08/08 - 16:59
Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du Jaurlaritzak, beroagatik
Ondorioz, Jaurlaritzak gertutik jarraituko du egoera, tenperatura altuengatik sor daitezkeen premiei aurre egiteko eta herritarrei une oro informazioa emateko.
2023/08/08 - 16:29
Alerta laranja ezarri dute asteazkenerako EAEn eta Nafarroa erdi eta hegoan, muturreko tenperaturengatik
Gainera, abisu horia aktibatuko dute EAEn, baso-sute arriskuagatik eta galerna arriskuagatik.