Tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke gaur kostaldean eta 40 ºC ingurukoak barnealdean
Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur giroa oso beroa izango da. Tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke kostaldean eta 40 ºC ingurukoak barnealdean.
Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta baliteke azken orduetan haizeak ipar-mendebaldera egitea kostaldean, bolada gogorrekin.
Horrela, arratsalde-gauetik aurrera, baliteke zaparrada trumoitsuak garatzea eta zenbait lekutan tenperatura jaistea.
Gauzak horrela, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroa osoa, iparraldea salbu, alerta laranjan izango dira gaur, "muturreko tenperatura oso altuak" izango direlako. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke kostaldean, eta 40 ºC ingurukoak, ostera, barnealdean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du 12:00etatik 21:00ak arte.
Gainera, beroaldiarekin lotuta, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea aktibatu du. Fase honetan, gertutik jarraituko dituzte egoera meteorologikoa eta horren ondorioak.
92.400 langile estres termikoa jasateko arriskuan daude gaurko espero den muturreko beroagatik. Langile horiek eta horien enpresek baldintza meteorologikoetara egokitu beharko dituzte lanak, aire zabaleko lanen baldintzei buruzko errege-dekretuak ezartzen duen bezala.
Enpresak behartuta daude lan-baldintzak egoera meteorologikora egokitzera eta, konponbiderik eman ezin badute, lanaldia murriztu edo aldatzera, estres termikoa saihesteko.
Halaber, Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du baso-sute arriskuagatik eta galerna arriskuagatik. Lehendabiziko abisu horia barnealdean egongo da indarrean, 12:00etatik 21:00ak arte. Halaber, galerna arriskuari lotutako abisu horia 22:00etatik 00:00etara aktibatuko da.
Bihar dira 11 urte EAEn inoizko tenperatura altuenak erregistratu zirena
Zalantzarik gabe, urteko egunik beroenetakoa izango da gaurkoa, eta akaso baita azken urteetakoa ere. Erregistroei erreparatuta (2003tik zenbatzen dira), baina, 2012ko marka gainditzeke dugu, eta bihar, ostegunarekin, beteko dira 11 urte inoizko tenperatura altuenak neurtu zirena.
2012ko abuztuaren 10ean, Elorrion (Bizkaia) neurtu ziren beroenak: 44,8 ºC. Laudio (Araba) dago zerrendan bigarren, 44,7 ºC-rekin, eta ondoren geratu ziren Balmaseda (Bizkaia), 44,5 ºC-rekin; Saratxo (Araba), 44,3 ºC-rekin; Gardea (Araba), 43,8 ºC-rekin, eta Zornotza (Bizkaia), 43,4 ºC-rekin.
Alertak Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere
Nafarroan, Aemetek alerta laranja ezarri du gaurko Erriberan, erkidegoaren erdialdean eta Pirinioetan, 13:00etatik 21:00etara, 39 ºC-ko maximoak espero baitituzte. Iparraldean, aldiz, abisu horia aktibatuko dute, 13:00etatik 21:00etara, gehienez 35-36 gradu harrapatuko baitira. Halaber, 20:00etatik 00:00etara abisu horia izango dute iparraldean, erdialdean eta Erriberan, ekaitz arriskuagatik.
Ipar Euskal Herrian, Meteofrancek abisu horia ezarri du (21:00etatik 00:00etara) ekaitz arriskuagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mameseko metro geltokia hustu dute sarrerako eskaileretan piztutako sute baten ondorioz
Suhiltzaileak metroaren sarreran ari dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ken handia sortu da. Trenak geltokian geratzen dira, baina ezin da Luis Briñaseko sarrera erabili, soilik Sabino Aranakoa dago irekita.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu egin du, migratzaileak hirira sar ez daitezen. Egunetik egunera, elikagai falta, ur-eskasia eta bildutakoen arteko tentsioa handituz doaz eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.