Alerta laranja ezarri dute asteazkenerako EAEn eta Nafarroa erdi eta hegoan, muturreko tenperaturengatik
Euskal Autonomia Erkidego (EAE) osoa eta Nafarroa erdi eta hegoa alerta laranjan izango dira asteazken honetan, "muturreko tenperatura oso altuak" izango direlako. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke kostaldean, eta 40 ºC ingurukoak, ostera, barnealdean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du 12:00etatik 21:00ak arte.
Gainera, beroaldiarekin lotuta, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea aktibatu du. Fase honetan, besteak beste, egoera meteorologikoaren eta horren ondorioak gertutik jarraituko dituzte.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, asteazkenean giroa oso beroa izango da. Tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke kostaldean, eta 40 ºC ingurukoak barnealdean. Arratsalde-gauetik aurrera, baliteke zaparrada trumoitsuak garatzea, eta zenbait lekutan tenperatura jaistea. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta baliteke azken orduetan haizeak ipar-mendebaldera egitea kostaldean, bolada gogorrekin. Gauean ez du asko freskatuko, tenperatura nahiko altua izango da denean: barnealdean eta kostaldean, ez da 22-27 ºC-tik jaitsiko, ezta 28-30 ºC-tik Ebro ondo eskualdean eta trantsizio eremuan ere.
Halaber, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du baso-sute arriskuagatik eta galerna arriskuagatik. Lehendabiziko abisu horia barnealdean egongo da indarrean, 12:00etatik 21:00ak arte. Halaber, galerna arriskuari lotutako abisu horia 22:00etatik 00:00etara aktibatuko da.
Nafarroan, Aemetek alerta laranja ezarri du asteazkenerako Erriberan eta erkidegoaren erdialdean, 13:00etatik 21:00etara, 39 ºC-ko maximoak espero baitituzte. Iparraldean eta Pirinioetan, aldiz, abisu horia aktibatuko dute, 13:00etatik 21:00etara, gehienez 35-36 gradu harrapatuko baitira. Halaber, 20:00etatik 00:00etara abisu horia izango dute, ekaitz arriskuagatik.
Ipar Euskal Herrian, ostera, Meteofrancek ez du abisurik ezarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.