Bero-boladak
2023/08/08 - 14:32
90.000 bat langilek muturreko beroari aurre egin beharko diote Hego Euskal Herrian
Enpresak behartuta daude lan baldintzak egoera meteorologikora egokitzera eta, konponbiderik eman ezin badute, lanaldia murriztu edo aldatzera, estres termikoa saihesteko.
2023/08/08 - 09:00
EAE osoa alerta laranjan izango da bihar, "muturreko beroa" tarteko
Segurtasun Sailak alerta ezarri du muturreko tenperatura oso altuengatik. Kostaldean 34 °C-ra helduko dira maximoak; Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, 39 °C-ra, eta 40ra irits daitezke Araba erdialdean eta hegoaldean. Nafarroan, Erribera eta erkidegoaren erdialdea jarri dituzte alertapean.
2023/08/07 - 18:00
Enpresek protokolo bat martxan jarri behar dute beroaren aurrean langileak babesteko
4/2023 errege-dekretuaren arabera, enpresek protokolo bat martxan jarri behar dute beroaren aurrean langileak babesteko. Enpresa askok lan-jarduna goizago hasiko dute ordurik beroenak saihesteko; beste batzuk, ordea, eguerdian geldituko dira.
2023/08/07 - 15:35
Bero uhartea, hormigoizko hirietako efektua, gakoa muturreko tenperaturak daudenean
Asfaltoaren eta ingurune berdearen arteko tenperaturetan alde handia egon daiteke: 10 ºC-tik gorakoa. Gure hirien diseinuak berebiziko garrantzia du muturreko beroaldietan.
2023/08/07 - 10:40
Euskalmetek ohartarazi du Euskadik "muturreko bero" egoera bat biziko duela asteazkenean
Jose Antonio Arandak aurreikusi du inoiz erregistratu gabeko balioak ikustea, eta batez besteko tenperatura maximoak 38 eta 42 gradu artekoak izatea. Muturreko bero horrek ordu gutxi iraungo du, eta litekeena da asteazkenetik ostegunerako gauean enbata moduko batekin amaitzea.
2023/08/06 - 12:11
Astearen hasierarekin batera bueltan izango dira tenperatura altua eta zeru urdina
Astelehenean maximoak 24 eta 28 graduren bueltan izango dira, baina asteartetik aurrera merkurioak 30 graduren langa gaindituko du lurralde osoan.
2023/08/04 - 14:18
Heldu da uda: 30 °C-tik gorako tenperaturak eta eguzkia, asteartetik aurrera
Eguraldiak hobera egingo du asteburuak aurrera egin ahala, eta asteari giro udatiarrarekin ekingo diogu, sargori puntua izateraino.
2023/08/02 - 14:47
Alerta laranja ezarri dute biharko kostaldean, 4 metroko olatuak espero baitituzte
Gaurko 15:00etatik ostiraleko 18:00etara, sei abisu hori egongo dira aktibo nabigaziorako eta kostaldeko inpaktuagatik. Horrez gain, Nafarroa hegoaldea abisupean dago gaur, beroagatik. Bihar eta etzi, berriz, euriagatik jarriko dute abisua Nafarroa iparraldean.
2023/08/01 - 16:56
Xabi Casado (Eguraldia): ''Eguzki orduak % 20 jaitsi dira kostaldean uztailean''
Eguraldia saioko aurkezleak uztaileko eguraldia aztertu du, eta hemendik aurrera zer-nolako udak espero ahal ditugun ere aurreratu digu.
2023/08/01 - 11:05
Gasteizen eta Iruñean batez beste iaz baino ia bi gradu gutxiagoko tenperaturak izan dira uztailean
Hego Euskal Herriko hiriburuen artean, baina, Bilbo izan da beroena, batez beste 21,21 gradu neurtuta, 2022an baino gradu bat gutxiago. Donostian 19,72 gradukoa izan da batezbestekoa, iaz 21,1ekoa izan ostean.
2023/08/01 - 11:05
Tenperaturei dagokienez "ohiko" uztaila izan dugu Euskal Herrian, iazkoa baino 1,5 gradu freskoagoa
Euskal Herriko zazpi estazio meteorologiko adierazgarrienen batez besteko tenperatura 20,22 °C-koa izan da, balio leuna da Espainiako Estatuko eta munduko beste txoko batzuekin izan den sargoriarekin alderatuta.
2023/07/27 - 22:48
2023ko uztaila, inoizko uztailik beroena
2023ko uzgtaila inoizko beroena izaten ari da mundu osoan, erregistroak daudenez geroztik. Orain arte, batez besteko tenperatura 16,95 ºC-koa izan da, 2016ko uztaileko 16,63 ºC-ko errekorra gaindituz. Iraunkortasunaren Behatokiaren arabera, bero-boladak nabarmen larritu dira 2015etik.
2023/07/27 - 17:39
2023ko uztailaren 6a, inoizko egunik beroena
Gainera, 2023ko uztaila inoiz erregistratu den uztailik beroena izatea espero da, Copernicus Klima Aldaketaren Zerbitzuak gaur argitaratutako datuen arabera.
2023/07/26 - 17:42
Datozen hamarkadetan itzali ezingo diren baso sute handiak maizago gertatuko dira, adituen ustez
Bero bolada global batean sarturik gaude, uztailean muturreko tenperatura historikoak erregistratu dira, eta horri lehortea gehitu behar zaio. Zientzialariek eta klima aldaketan adituek argi dute: orain Mediterraneoan gertatzen ari direnen gisako suteak ohikoak izango dira aurrerantzean.
2023/07/25 - 22:33
Grezia, Italia, Aljeria, Tunisia eta Turkian arazo larriak dituzte suarekin
Muturreko tenperaturak, ia 50 gradurainokoak, ondorio latzak uzten ari dira Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean. Aljerian, 34 lagun hil dira suteetan. Grezian, Roda, Korfu eta Euba uharteak dira kaltetuenak. Italian, sua kontrolatu ezinik dabiltza Sizilian, Palermo probintzian.
2023/07/23 - 17:36
Rodasko sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute, piztu eta bost egunera
30.000tik gora lagun ebakuatu dituzte, horietatik 3.000 turistak. Europako hainbat herrialdetatik joandako suhiltzaileen laguntza badute ere, ezinean dabiltza. 40 gradutik gorako tenperaturak dituzte Grezian egunotan eta haizeak indarra hartu du azken orduetan.
2023/07/23 - 12:38
30.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte dagoeneko Rodas irlako sute erraldoiaren ondorioz
2.000 turista itsasontzietan atera dituzte bart. Tenperatura altuak haizearen norabide aldaketak 266 suhiltzaileren, 16 infanteria-unitateren, 49 ibilgailuen eta zazpi hegazkinen lana zailtzen ari dira.
2023/07/22 - 16:00
"2022ko uztaileko heriotza-kopurua % 30 igo zen bero-boladaren ondorioz"
Pello Latasa Euskadiko zaintza epidemiologikoaren arduradunak Radio Euskadin azaldu duenez, duela urtebeteko uztailean heriotza-tasa nabarmen igo zen herritar ahulenen artean bi faktoreengatik: bero handiagatik eta covid gaitzagatik.
2023/07/18 - 22:39
Bero kolpeak aldez aurretik ditugun patologiak areagotu ditzake
Adinekoak dira bero-boladen aurrean zaurgarrienak. Osasunari zuzenean eragiten dio tenperaturak; eta ongi dakite hori adinekoen egoitzetan. Uda sasoia iristearekin batera aktibatzen dute prebentzio protokoloa.
2023/07/18 - 17:13
Bero zakarra Araban eta Nafarroan
35 graduak aise gainditu dira gaur Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldean. Kantauri isurialdean, aldiz, ipar-mendebaldeko haizea sartu da goizean eta termometroei eustea lortu du.