EAE osoa alerta laranjan izango da bihar, "muturreko beroa" tarteko
"Muturreko beroa", Arabako Errioxan 40 ºC-rainoko maximoekin. Ohartarazpena egina zuen Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak, eta agentziak egindako iragarpenak baieztatu du abisua. Euskal Autonomia Erkidego (EAE) osoa alerta laranjan izango da bihar, asteazkenarekin, muturreko tenperatura oso altuak izango direlako.
Nafarroan, Erriberan eta erkidegoaren erdialdean ezarri du alerta Aemetek, 39 ºC-ko maximoak egon daitezkeelako. Isurialde atlantikoan (Baztan ingurua) eta Pirinioetan, aldiz, abisu horia izango dute, gehienez 35-36 gradu harrapatuko baitira. Meteofrancek (Ipar Euskal Herrian muturreko eguraldiaren abisuak ezartzen ditu) ez du abisurik eman.
EAEn, bereziki altu egongo dira termometroak. Kostaldean, 34 ºC-ko maximoak iragarri dituzte; Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, apur bat gorago, 39 ºC, eta Araba erdialdean eta hegoaldean, 40 ºC.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, arratsaldean tenperatura 38-40 ºC baino altuagoa izan daiteke EAEko barnealdeko zenbait lekutan. Gauean ez du asko freskatuko, tenperatura nahiko altua izango da denean: barnealdean eta kostaldean, ez da 26-27 ºC-tik jaitsiko, eta 30 ºC-tik Ebro ondo eskualdean eta trantsizio eremuan.
26-31 ºC, Gorbeiako puntan
Jose Antonio Arandak Radio Euskadin azaldu zuenez, asteazkenean 26 eta 31 gradu arteko tenperaturak erregistra daitezke Gorbeiako puntan: "Tenperatura oso altua 1.600 metroan. Egoera hori gertatuz gero, ziurrenik lehen aldia izango da, edo behintzat ez dugu halakorik inoiz neurtu".
Muturreko egoera hori galerna moduko batekin amai liteke gaueko azken orduan edo gauean zehar, "eta hortik aurrera tenperaturak freskatu egingo dira" hurrengo orduetan.
Horrelakoak gero eta intentsitate handiagoz eta maizago gertatzen dira, eta klima-aldaketaren ondorioetako bat dira. "Udan beti egin du beroa, eta baita hotza ere, baina ez da oso normala horrelako egoerak izatea", esan du Arandak. Adituaren ustez, aldaketa horiek guztiek argi erakusten dute "klima-aldaketa gainean dugula jada, eta pilak jarri behar ditugula okerrera ez egiteko".
Iragarpena, egunez egun
Asteartean, tenperaturak beste koska bat egingo du gora. Hegoaldean, maximoak 35 ºC ingurukoak izango dira, eta kostaldean, aldiz, 30 gradutik behera geldituko dira. Eguerditik aurrera, ipar-ekialdeko haizeak indarra hartuko du.
Asteazkenean, bero handia egingo du. Tenperatura altuenak 40 ºC-ren bueltakoak izan daitezke. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta brisa altxatuko da eguerdian. Gainera, baliteke azken orduetan haizeak ipar-mendebaldera egitea kostaldean, bolada gogorrekin. Giroa eguzkitsua izango da, baina, beroaren ondorioz, trumoi-hodeiak sor daitezke barnealdeko mendi inguruetan arratsaldean eta gauean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.