Bero-boladak
2024/04/13 - 15:36
Itzalaren eta freskotasunaren bila dabiltza gaur Nafarroan
Udaberrikoa baino gehiago, uda giroko asteburua dugu; izan ere, ezohiko tenperaturak izaten ari dira gaur Euskal Herrian, eta termometroak 30 gradura ere iritsiko dira toki batzuetan.
2024/04/07 - 00:42
Amaitu da haizeagatik ezarritako abisu horia
Euskalmeteko estazio meteorologikoek 100 km/h-tik gorako haize-ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen, Zaldiaranen, Matxitxakon eta Oizen.
2024/03/18 - 12:19
Sentsazio termikoa 62,3 gradura iritsi da Rio de Janeiron
Azken hamarkadako sentsazio termikorik handiena da. Hondartzak eta igerilekuak erromesaldirako leku bihurtu dira Rio de Janeiroko biztanleentzat.
2024/02/01 - 08:05
Urtarrila, azken hamarkadan baino ia 3 gradu beroagoa
Batez besteko tenperaturak ohi baino altuagoak izan dira 2024ko lehen hilabeteko egun gehienetan. Kasu gehienetan, 5 eta 10 gradu artean igo dira neurketak.
2024/01/30 - 11:20
Bero-marka berria baieztatu dute Europan: 48,8 gradu Siziliako uhartean, 2021eko abuztuaren 11n
Marka hori Munduko Meteorologia Erakundeak osatutako zientzialari espezializatuen talde berezi batek berretsi du. Aurreko langa 1977ko uztailaren 10ean ezarri zen, Greziako Atenas eta Elefsina hirietan (48 gradu).
2023/11/19 - 18:05
Munduko hezegunerik handiena erretzen ari da Brasilen, muturreko beroaren ondorioz
Brasilen, ez dute gogoan horrelako bero boladarik. Sasoi honetan euria izan beharko lukete, baina 40 gradutik gorako tenperaturak dituzte eta sentsazio termikoa 60koa da. Sute bortitzak izaten ari dira munduko jaguar erreserba handienean, eta persona bat hil da Taylor Swiften kontzertu batean.
2023/10/24 - 10:01
Klima aldaketak sortutako beroaldiek 170 hildako eragiten dituzte jada urtean Euskadin
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako zaintza epidemiologikoaren arduraduna da. Bero-boladen ondorioak eta bektoreek eragindako zenbait gaixotasun izango dira klima-aldaketak Euskadin eragindako arazo nagusiak.
2023/10/11 - 23:10
Sute arriskuagatik abisu horia ezarriko dute ostiralean EAEn
Aurreikuspenen arabera, hego-haizeak zakar joko du eta tenperatura maximoak 28-30 gradu artean ibiliko dira.
2023/10/10 - 10:23
2 °C-tik gorako berotzeak bizitza eragotziko luke munduko biztanleria osoaren erdia hartzen duten lurretan
Ikerketa zientifiko baten arabera, langa hori igarota muturreko tenperatura altuak eta hezetasun maila handia egongo lirateke, eta, ondorioz, bizi baldintzak jasangaitzak izango lirateke Pakistanen, Indian, Txina ekialdean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi diren 4.000 milioi lagunentzat.
2023/10/03 - 10:18
EAEko 40 estaziok baino gehiagok hautsi zuten astelehenean urriko tenperatura maximoaren marka
Gautegiz Arteagan (Bizkaia) neurtu zuten beroena: 37,7 °C. Gaur, ordea, haizearen atzo arratsaldean kostaldetik sartu zen enbataren ostean, tenperatura freskoagoa izango da. Gainera, euria egingo du ipar partean.
2023/10/02 - 22:02
Enbatak giroa freskatu du, tenperaturek marka guztiak hautsi eta gero
Urrian lehen aldiz, tenperaturak 35 ºC-tik gorakoak izan dira gaur. Enbatak, baina, 10 ºC jaitsi ditu arratsaldean.
2023/10/02 - 10:15
Albiste izango dira: Beroa Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, Mandela Eguna eta lan istripua Lantziegon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/01 - 20:36
Tenperatura altuengatik abisu horia ezarri dute biharko Euskadin, lehen aldiz urrian
Tenperatura altuenak kostaldeko barnealdean espero dira. Igande honetan ere bero izan dugu protagonista: 30º izan dira hiriburu guztietan, eta hainbat udalerrietan 35º-tik gora ere erregistratu dira, besteak beste, Balmasedan, Laudion edo Bergaran.
2023/09/30 - 20:54
'Sanmigeletako uda txikiak' aurreikuspenak bete ditu eta 33-34º inguru izan dira Bizkaian eta Gipuzkoan
Igandean joera berari eutsiko diogu, eta astelehenean bero handiagoa dator. Asteartean, berriz, aldaketa datorkigu.
2023/09/30 - 16:31
Udako giroa eta hondartzak jendez gainezka, iraileko azken egunean
30º-tik gorako tenperaturak izan ditugu gaur, eta horrek jende andana animatu du Kontxako (Gipuzkoa) eta Ereagako hondartzez disfrutatzera.
2023/09/29 - 13:12
Azken 20 urteotako urriko tenperatura maximoen errekorra gaindi daiteke asteburuan
Beroaldi honek, baina, ez du abuztukoekin zerikusirik izango, gauetan freskatu egingo baitu. Hala ere 32 ºC-ko maximoak izango ditugu barnealdean eta kostaldean, berriz, 28 ºC ingurukoak.
2023/09/28 - 12:39
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan
Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.
2023/09/25 - 10:38
Albiste izango dira: Zinemaldia, udako eguraldia aste osoan eta inbestidurarako negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/21 - 13:02
XXI. mendeko urterik beroena eta lehorrena izan zen iazkoa Gipuzkoan
% 20 eguzki ordu gehiago izan ziren. Prezipitazioa, aldiz, % 20 gutxitu zen, 1981-2010 denboraldiarekin alderatuta. Goierrin egin zuen euri gutxien.
2023/09/17 - 14:14
Hainbat abisu ezarri dituzte Euskal Herrian igande honetarako, euriteengatik
Meteorologia zerbitzuek abisu horiak ezarri dituzte Euskadin eta Nafarroan, baita Iparraldean ere. Gainera, azken horren kasuan alerta laranja ere sartuko da indarrean 16:00etan.