Tenperatura altuengatik abisu horia ezarri dute biharko Euskadin, lehen aldiz urrian
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astelehen honetarako 36 ºC-ra iritsiko diren tenperatura altuengatik, bereziki EAEko mendebaldean.
Abisua 14:00etatik 19:00etara egongo da indarrean, arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta tenperaturak jaitsiko baititua. Hego-haizeak indarra hartuko eta, horren ondorioz, Kantauri isurialdearen barnealdean tenperatura 35 ºC ingurura irits liteke. Kostaldean ere bero egingo du, eguerdi inguruan edo arratsaldean haize aldaketa izan arte; orduan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, zakar samar, eta mendebaldetik ekialdera hedatuko da aldaketa. Hortik aurrera, tenperatura jaitsi egingo da eta behe-hodei batzuk ere sartuko dira. Hegoaldean, berriz, maximoak aurreko egunekoen oso antzekoak izango dira eta giroa eguzkitsua izango da egun osoan.
Igande honetan ere bero izan dugu protagonista. Euskalmeteko estazio meteorologikoek erregistratu dutenez, 30º izan dira hiriburu guztietan, eta hainbat udalerrietan 35º-tik gora ere izan dira, besteak beste, Balmasedan, Laudion edo Bergaran.
Asteartean tenperaturak behera egingo du nabarmen eta euria egingo du ipar partean. Fronte hotz baten muturrak lurraldea zeharkatuko du, nahiko azkar, eta horrekin batera hodeiak ugaritu eta euria egingo du Kantauri isurialdean. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak nekez iritsiko dira 22-23 ºC-ra.
Asteazkenetik aurrera lainoak joaten hasiko dira eta astebururako eguraldi eguzkitsuagoa espero da.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.