Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enbatak giroa freskatu du, tenperaturek marka guztiak hautsi eta gero

Urrian lehen aldiz, tenperaturak 35 ºC-tik gorakoak izan dira gaur. Enbatak, baina, 10 ºC jaitsi ditu arratsaldean.
Iragarkia
20231002165325_enbata_
18:00 - 20:00
Enbata Bizkaiko kostaldean sartu da dagoeneko

Enbatak giroa freskatu du EAEn, urrian lehen aldiz tenperaturak 35 ºC-tik gorakoak izan eta gero. Hain zuzen ere, 10 ºC jaitsi dira termometroak arratsaldean, bat-batean.

Euskalmetek azaldu duenez, haizeak ipar-mendebaldera egin du, orduko 55 kilometroko haize-boladekin, Galea lurmuturrean (Getxo). Horrela, enbata Bizkaiko kostaldean nabaritu da lehenengo, eta Gipuzkoako kostaldera iritsi da ondoren.

Tenperatura altuak direla eta, abisu horia izan da EAEn 13:00etatik aurrera. 15:00etan, baina, haizeak norabidea aldatu du, eta horrek enbata ekarri du kostaldera.

Hainbat marka hautsi dira gaur: urrian lehen aldiz, Jaurlaritzak abisu horia ezarri du tenperatura altuengatik, eta Zallan 37,3 ºC neurtu dituzte!

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X