Bilboko Aireportua
2023/11/03 - 14:25
Hegazkin baten sotoan Loiura iritsi zen polizoia Egiptora deportatu dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak baztertu egin du asiloa lortzeko eskatu zuen kautelazko neurria. CEAR Euskadik jakinarazi duenez, arrazoi erlijiosoengatik egin zuen ihes Egiptotik.
2023/11/02 - 11:21
13 hegaldi utzi dituzte bertan behera Loiuko aireportuan goizeko lehen orduan
Hain zuzen ere, helmuga edo jatorri hauetako bidaiariak geratu dira hegaldirik hartu gabe gaur goizean: Sevilla, Londres, Bartzelona, Oporto, Frankfurt, Madril, Amsterdam eta Munich.
2023/10/28 - 23:30
Espainiako Gobernuak asiloa ukatu dio Egiptotik Loiura astelehenean iritsitako polizoiari
25 urteko egiptoarra Kairotik etorritako hegaldi batean atzeman zuten Bilboko Aireportuan, eta atxilotuta dute ordutik. CEAR Euskadik jakinarazi duenez, gizonak arrazoi erlijiosoengatik egin du ihes, bere bizia arriskuan zegoelakoan. Egoera aldatu ezean, astelehenean itzularaziko dute Egiptora.
2023/10/28 - 14:57
Bilboko Aireportuan lur hartzekoak ziren hiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte haize zakarragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du larunbat honetan, haizeteengatik. Azken orduetan 104,1 km/h-ko ufadak izan dira Galea lurmuturrean (Getxo).
2023/10/24 - 22:10
15 hegaldi desbideratu eta bertan behera utzi dituzte Bilboko aireportuan, haize-bolada bortitzen ondorioz
Astearte honetan izandako haize-bolada gogorren ondorioz, hamabost hegaldi desbideratu behar izan dituzte Bilboko aireportutik. Besteak beste, Kanaria Handia, Madril, Bartzelona, Palma, Santiago, Amsterdam, Alacant, Frankfurt eta Genevako hegaldiak izan dira kaltetuenak.
2023/10/19 - 09:41
Ertzaintzak zaintza indartuko du EAEko aireportu, gurtza zentro eta egoitza diplomatikoetan
Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak ohar informatiboa bidali die unitate guztiei, atentatu terroristen arriskuagatik 4. alerta maila indarrean dagoela eta. Bruselako eta Arraseko atentatu jihadisten ondotik etorri da ohartarazpena.
2023/10/11 - 13:14
Euskadin dira dagoeneko Israeldik ebakuatutako hainbat herritar
Atzo Israeldik hegazkin militarrean ebakuatu zituzten 20 turista bilbotarrak gaur goizean iritsi dira Loiuko aireportura. Lander Cerrillo 24 urteko dantzari donostiarra ere etxean da.
2023/09/24 - 21:19
Industria aeronautikoaren harribitxi den Boeing 787-8 batek 'Nada' telesaileko lantaldea ekarri du Bilbora
Enrique Piñeyro zinema zuzendari eta filantropoak gidatutako hegazkin pribatua 16:00ak aldera iritsi da Loiura. Masha Aminiren irudi bat eta esaldi hau darama hegazkinak albo batean: "Ezin da emakumerik erahil, burua ez estaltzeagatik".
2023/09/19 - 14:22
Bilboko Aireportuak 75 urte bete ditu
120 milioi bidaiari baino gehiago igaro dira 1948tik Txorierriko bailarako azpiegituratik.
2023/09/19 - 13:06
Bilboko Aireportuak 75 urte betetzen ditu gaur
Zortzi urteko lanen ondoren, 1948ko irailaren 19an ireki zen Sondikan aireportua eguneko trafikora. Gaur egun penintsula iparraldeko erreferentziazko aireportua da, urtean 5 milioi bidaiari baino gehiagorekin.
2023/09/11 - 11:43
Bilboko Aireportuko zazpi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu behar izan zituzten atzo ekaitza tarteko
Gautegiz Arteagako estazioan (Busturialdea) metro koadroko 23,7 litro pilatu ziren 30 minutu eskasetan. Euskal Herria osoa abisu horian izango da gaur berriro, euriteengatik.
2023/09/10 - 12:01
''Lurrak dar-dar egin zuen, zerutik harriak erori ziren eta gu korrika hasi ginen''
Marokotik Euskadira zetorren lehenengo hegaldia iritsi da igande goiz honetan Loiuko aireportura. Behin lurra hartuta, euren bizipenak EITB Mediarekin konpartitu dituzte euskal bidaiariek.
2023/08/29 - 17:18
Zer egin dezaket nire hegaldia bertan behera geratu bada eguraldi txarra dela medio?
Kontsumobidek gogorarazi du kaltetuek eskubidea dutela gertatzen denari buruzko informazioa jasotzeko, dirua itzultzeko edo garraio alternatibo bat izateko.
2023/08/28 - 14:54
"Asteazkenera arte Vuelingek ez digu Mallorcatik Bilbora itzultzeko hegaldirik eskaintzen"
Dozenaka euskaldun daude uhartean harrapatuta, etxera itzuli ezinik. Igandean izandako denboraleak gogor astindu du Mediterraneoa, eta Balear Uharteetako aireportuetara zihoazen hegaldi ugari bertan behera utzi edo desbideratu egin zituzten, tartean uhartea Bilborekin lotzen zuten bi hegaldi.
2023/08/14 - 16:40
Bilboko eta Donostiako aireportuek bidaiarien errekorra hautsi dute uztailean
Bilboko aireportuak 680.000 bidaiari izan zituen uztailean —aurreko urtean baino % 17,1 gehiago —, Donostiako aireportuak 52.000, eta Gasteizkoak 34.000 —% 34,4ko hazkundea izan zuen—.
2023/08/11 - 22:22
Aurten oporretan joatea inoiz baino garestiagoa da, baina horrek ez du eskaria jaitsi
735 hegaldi izango dira Loiuko aireportuan abuztuko zubian. Aurtengo oporrak inoiz baino garestiagoak atera zaizkie bidaiariei, kasu batzuetan % 30 gehiago ordaindu dute. 1.200 autobus eta 22.000 bidaiari igaroko dira Bilboko Intermodal geltokitik gaur, zubiko egun jendetsuena.
2023/07/28 - 22:35
Opor hasierek eta bukaerek bat egin dute errepideetan, aireportuetan eta autobus zein tren geltokietan
Udako irteera operazioaren bigarren fasea abian da. Batzuk joan eta beste batzuk bueltatzen direla eta, astebururik korapilatsuena izango dute errepideek. 24.000 bidaiari eta 1.200 autobusen joan-etorria aurreikusten dute Bilboko Intermodalean.
2023/07/28 - 09:56
Albiste izango dira: Atzerriko botoen zenbaketa, irteera operazioa eta Medikuntza fakultate berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/28 - 07:00
500 hegalditik gora daude aurreikusita asteburu honetarako Euskal Herriko aireportuetan
Bilboko aireportuak marka guztiak hautsiko ditu, 432 hegaldi izango baitira ostiraletik igandera bitartean. Aurtengo udan izan den aire-trafiko handiena izango duten egunak izango dira euskal aireportuetan.
2023/07/15 - 12:42
Bilbo-Napoli hegaldia atzeratu dute, Italiako pilotuek eta kontrolatzaileek gaurko deitutako grebaren ondorioz
Bost ordu gutxienez atzeratu dute Volotea hegazkin-konpainiaren hegaldi horren irteera, Italian gaurko lur-langileek, aire-kontrolatzaileek eta pilotuek deitutako grebagatik. Lanuzteek, oro har, 1.000 hegalditan izan dezakete eragina.