Bilboko Aste Nagusia 2025
2022/08/16 - 16:17
Erasorik gabeko jaiak aldarrikatu dituzte Bilboko Konpartsek eta Bilboko Udalak
Hastear den Bilboko Aste Hagusiak badu helburu nagusi bat: ziztadarik eta eraso sexistarik gabeko jaiak izatea. Azken aldiko albisteak ikusita, baina, kezka begi-bistakoa da. Ziztaden mehatxuen aurrean, Bilboko konpartsek ohiko moduan emango diote erantzuna erasoei, biktima babestuz.
2022/08/16 - 15:31
Honela eragingo dio 2022ko Aste Nagusiak Bilboko zirkulazioari
Bizkaitar hiriburuko Udalak astearte honetan aurkeztu du nola eragingo dien Aste Nagusiak, hilaren 20tik 28ra bitartean, Bilboko zirkulazioari eta mugikortasunari. Halaber, egun horietan izango diren beste segurtasun-jarraibide batzuk ere zehaztu ditu.
2022/08/16 - 15:20
Erasoren bat pairatzen duten pertsonak artatzeko eta zaintzeko antolatu dira Bilboko konpartsak
Eraso matxista, LGBTIfobiko edo arrazistarik onartuko ez dutela nabarmendu eta autodefentsa aldarrikatu dute konpartsek. Erasoei erantzuteko, larritasunaren arabera jokatuko dutela zehaztu dute, baina printzipioz Arriaga plazan elkarretaratzea deituko dute eta zerbitzatzeari utziko diote.
2022/08/15 - 17:18
Aste Nagusian "bizikidetza benetako protagonista izatea" espero du Aburtok
Bilboko alkateak jaiak "eredugarriak" izatea eskatu du. Alkateak aurreskua dantzatu du gaur, Begoñako Andre Mariaren egunean, bi urteko etenaren ostean.
2022/08/11 - 16:39
Bilboko Konpartsak Aste Nagusiko txosnak prestatzen hasi da Areatzan
Aste Nagusia hilaren 20an hasiko da. Hala, Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da; milaka lagun ibiliko dira bertan jaietan zehar.
2022/08/10 - 18:07
Bilboko Konpartsen egitarau osoa
Urtero legez, Bilboko konpartsek adin tarte guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu dituzte, horien artean kontzertuak, tailerrak eta lehiaketak.
2022/08/09 - 18:24
Bilboko Aste Nagusiko egitaraua
Kontsultatu hemen ekitaldi eta kontzertu guztiak, egunez egun eta orduz ordu.
2022/08/05 - 20:24
Emakumeei egindako ziztadak: zer dira eta zer eragin nahi dute
Herri eta hirietako festaguneetan azken asteotan izandako ziztada kasuek kezka eragin dute emakume gazteen artean, lehenaz gain. Ikertutako kasuetan behin ere ez da substantzia toxikorik atzeman biktimen odolean. Feminismoan aditu direnen ustez, "izu sexuala hedatzea" dute helburu.
2022/08/05 - 19:32
Bilboko Konpartsek ziztadak sartuko dituzte eraso sexisten aurkako protokoloan
Abuztuaren 20tik 28ra bitarte luzatuko den Aste Nagusirako jarduera egitaraua aurkeztu dute konpartsek ostegun honetan, eta azken egunotako eraso matxistak ere izan dituzte hizpide.
2022/08/05 - 13:51
''Parte hartzea'' eta ''adin eta gustu denak asetzea'' bilatu dute Bilboko Konpartsek prestatutako jardueretan
Ostiral honetan aurkeztu dituzte Bilboko Konpartsek aurtengo Aste Nagusirako prestatutako 533 ekimenak.
2022/08/04 - 19:28
Metro Bilbaoko lanuzteak bertan behera utzi dituzte ELAk, CIMek eta UGTk, hitzarmen orokor bat adostu ostean
CCOO, SEMAF, LAB, EGIE eta ESK sindikatuek zuzendaritzarekin lortutako akordioaren aurrean "etsipena" azaldu ostean, hiru zentral sindikalek onartu dute "sekzio sindikal horien sinadurak gehiengoa egiten" duela, baina ohartarazi dute ez dutela "guardia jaitsiko".
2022/08/04 - 17:22
Itziar Lazkanok pregoilariak eta Iratxe Palacios txupinerak ahalik eta jai garbienak izatea eskatu dute
Errespetuz eta hiru urteren ondoren erasorik gabeko Aste Nagusia izatea nahi dutela azpimarratu dute aurtengo pregoilariak eta txupinerak.
2022/08/03 - 14:30
Kalez jantzitako agenteak jaigunean egongo dira ziztadak atzeman eta azkar jarduteko
Josu Bujanda Ertzaintzaren arduradunak azaldu duenez, oraindik ez dakite zein helburu duten ziztadek edota zein tresnarekin egiten dituzten. "Ez dakigu xiringak ote diren ere", azaldu du.
2022/08/02 - 15:50
Bilboko barrakek soinu alteraziorik gabeko orduak izango dituzte, autismoa duten pertsonentzat
Abuztuaren 21, 24 eta 26an, 17:00ak eta 20:00ak artean, barrakek ezingo dute musikarik edo soinu gogorrik igorri.
2022/07/29 - 12:38
Balearen Desfileak gonbidatu bereziekin zeharkatuko du Bilbo abuztuaren 21ean
Gonbidatuak hamabi metroko matxinsalto bat, ahotik ura botatzen duen armiarma bat eta Amazonasko bost animalia erraldoi izango dira, besteak beste. Kalejira Plaza Biribilean hasiko da eta Kale Nagusia zeharkatuko du, Moyua plazara heldu arte.
2022/07/21 - 22:24
Aste Nagusiko Txikiguneak "planetaren salbamendu gune" bilakatuko du Bilbo
Aurtengo haurrentzako egitarauak NBEren 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuak izango ditu ardatz.
2022/07/16 - 17:48
Konpartasakide Eguna bueltan da Bilbon, bi urteko etenaren ondoren
Pintxo txapelketa, ardo dastaketa, bingo musikatua .... konpartsak egitarau zabalarekin ari dira gaurko eguna ospatzen. Bilboko Aste Nagusirako atzera kontaketa abian da.
2022/07/13 - 18:51
Metro Bilbaoko sindikatuek protestekin jarraituko dute eta ez dute baztertzen Aste Nagusian lanuzteak egitea
"Egungo blokeo-jarrerak" jarraituz gero, lanuzteekin jarraituko dutela ziurtatu dute, eta makinisten sindikatuak deitutako grebekin bat egingo dutela. Sindikatuak pozik agertu dira gaur goizeko grebaren jarraipenarekin; enpresak esan du jarraipena % 18koa izan dela.
2022/07/11 - 16:55
Musika, magia, akrobazia, clown eta umore ikuskizunak, kalean Bilboko Aste Nagusian
Arte eszenikoetako 17 konpainiak 18 ikuskizun eskainiko dituzte Bilboko jaietan, Gas plazan eta Txikigunean, Casilda Iturrizar parkean.
2022/06/27 - 21:39
Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios, Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera
Itziar Lazkano aktorea aukeratu du Bilboko Jai Batzorde Mistoak abuztuaren 20an Arriaga antzokiko balkoitik pregoia irakurtzeko. Bestalde, Iratxe Palacios Tintigorri konpartsako kideak txupina jaurtitzeko ardura izango du.