Bilboko Portua
2022/03/15 - 15:11
Garraiolari autonomoak Bilboko portuko sarrera blokeatzen saiatu dira
Goizeko 06:00tan hasi dira piketeak Bilboko portuan grebaren bigarren egun honetan. Eguerdian giroa berotzen joan da. 20 bat kamioi ilaran joan dira portua aldera, trafikoa oztopatuz.
2022/03/15 - 10:57
Tentsioa Bilboko portuko sarreran piketeen eta garraiolarien artean
08:30etik aurrera pikete talde bat Bilboko portuan kamioiei sarrera eragozten saiatzen ari da. Ertzainak bertaratu dira eta garraiolariei sarrera errazten saiatu dira.
2022/03/14 - 17:16
Garraiolarien grebak Bilboko portuko jarduna moteldu du
Portuko agintaritzak agiri batean onartu duenez, goizean zehar "geldialdi partzialak" izan dira, "garraio plataformek eraginda, batez ere merkantzian". Gainera, kamioien karabana batek Donostiako erdialdean ibilbidea egin du.
2022/03/10 - 21:41
Bilboko portutik sartzen den gasak gerra finantzatzen duela salatu du Greenpeacek
Gas eta petrolioaren esportazioak "Putinen gerra-makineria finantzatzen" duela salatu du Greenpeacek. Gainera, Moskuk "Europaren menpekotasun energetikoa arma gisa erabiltzen" duela erantsi du.
2022/03/03 - 20:35
Bilboko Portua: "Datozen egunetan ez da gas ontzien geldialdietan aldaketarik izango"
"Bilboko Portura heltzea edo bertatik abiatzea eragozteko agindurik eta protokoloan aldaketarik ez dago ontzien jatorria kontuan hartuta", argitu du portuko agintaritzak ohar batean.
2022/02/17 - 15:18
Bilboko Portua % 5,55 hazi zen 2021ean, eta aurten 7,4 igotzea espero du
Bidaiariei dagokienez, % 62 egin zuen gora pandemiak eragindako murrizketak murriztuta, eta 73.000 pertsonara iritsi zen. 2022an 79 gurutze-ontzi porturatuko dira Getxon, "jauzi kualitatiboa".
2022/02/09 - 12:01
Haizea Wind Group enpresak Bilboko Portuko lantegia handituko du, eta 350 lanpostu sortuko ditu
Haizea Bilbaok inoiz sinatu duen kontratu garrantzitsuena da. Horretarako, instalazioak handituko ditu, eta ekoizpena bikoiztuko du.
2021/12/08 - 11:31
Las Palmasera zihoan gurutzaontzi bat Bilbora desbideratu dute eguraldi txarragatik
Ingalaterrako Southamptongo portutik Kanaria Handiko Las Palmasera zihoan gurutzaontzi bat Bilboko portura desbideratu dute, itsasoaren egoera txarra dela eta. "Bolette" ontzian 669 tripulazioko kide eta 664 bidaiari doaz.
2021/10/24 - 16:58
Bilboko Portuak herritarrei ateak zabaldu dizkie 'Kai Jai' egunean
'Kai Jai' eguna ospatu dute gaur Bilboko Portuan, Getxon duen terminalean. Jardunaldi ireki honetan, kaiaren barrukoak ezagutzeko eta atoiontziak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute bisitariek.
2021/10/06 - 01:07
12 migratzaile atxilotu dituzte astelehenean Bilboko portutik atera zen ontzi batean
Polizoiak ontzia itsas zabalean zegoenean atzeman zituzten eta barkua Bilboko portura itzuli zen. Horietako biri kanporatzeko espedientea ireki diete.
2021/09/15 - 12:48
900 turista dakartzan gurutzaontzi bat iritsi da Bilboko Portura
Artania ontziak 231 metroko luzera du eta bidaiari gehienak Alemaniatik datoz. Artania gaur goizean iritsi da Bilboko Portuak Getxon duen gurutzontzi-terminalera.
2021/08/31 - 13:52
''Hanseatic Inspiration'' gurutzaontzia Getxora iritsi da, 2019tik lehena
200 plaza eskaseko itsas bidaia txiki bat da eta pandemiaren ondorioz 150ra jaitsi da bidaiarien kopurua, gehienak alemaniarrak. Tripulazioko 120 kide ere ontzian doaz.
2021/08/31 - 12:56
Getxok lehen bidaiari-ontzia hartu du 2019tik
Itsasontzia gauean iritsi da Donibane Lohizunetik eta arratsaldean abiatuko da Azoreetara (Portugal). 150 turista inguru ekarri ditu, gehienak alemaniarrak.
2021/08/28 - 17:17
Segurtasun zaintzaileak jarri dituzte euskal portuetan, jendeak salto egitea saihesteko
Asko dira araudiari kasu egin gabe portuetan bainatzen direnak. Donostiako portuan, adibidez, egunero ibiltzen dira gazteak bainua hartzen eta uretara salto egiten.
2021/08/27 - 16:53
Bi urteko etenaldiaren ostean, asteartean helduko da Bilboko Portura lehen bidaiari ontzia
Asteartean 50 bidaiari daramatzan ontzia iritsiko da Bilboko Portura. Hau abiapuntua baino ez da, izan ere urtea amaitu baino lehen 30 heldu litezkeelako.
2021/07/23 - 18:14
Hondoratu egin da Armintza parean su hartutako arrantza-ontzia
Armintzako kostaldean (Bizkaia) su hartu zuen bart Santoñako (Kantabria) arrantza-ontziak, eta azkenean hondoratu egin da, sua itzaltzeko lanak egin dituzten arren. Eskifaiako 11 kideak onik atera dituzte.
2021/06/14 - 13:30
1.400 kilo kokaina atzeman dituzte Bilboko Portuan edukiontzietan ezkutatuta
Martxoan eta maiatzean egindako bi operaziotan atzeman dute droga, eta legez kanpoko merkatuan 86 milioi eurotik gorako balioa izango luke.
2021/06/14 - 12:44
Edukiontzietan ezkutatutako 1.400 kilo kokaina atzeman dituzte Bilboko portuan
Bilboko portuan atzemandako drogak 86 milioi euroko balioa zuen legez kanpoko merkatuan.
2021/06/07 - 21:32
Borealis itsasontzia, Bilbon porturatzen den gas bidez propultsatutako lehen ontzia
Containerships Borealis, ontzi-konpainiako ontzirik handienetako bat, Bilboko Portuan porturatzen den gas natural bidez bultzatutako lehen ontzia da.
2021/05/12 - 13:57
Bilboko Portuan konfinatutako itsasontzia abiatu da jada Rotterdamera
Indiako aldaerarekin kutsatutako laurek lehorrean jarraitu beharko dute. Eskifaiako gainerako kideek negatibo eman dute PCR proban, eta Rotterdamera joan ahalko dira.