Haizea Wind Group enpresak Bilboko Portuko lantegia handituko du, eta 350 lanpostu sortuko ditu
Dorre eoliko ekoizleen artean mundu mailan liderra den Haizea Wind Group enpresak akordioa hitzartu du Ørsted konpainiarekin. Merkatu eolikoan itsas esparruan eskarmentu handia du Ørsted enpresak. Akordio horri esker, Haizea Bilbaok monopiloteak ekoitziko ditu Bilboko Portuan. Haizea Bilbaok inoiz sinatu duen kontratu garrantzitsuena da. Horretarako, instalazioak handitu, eta ekoizteko gaitasuna bikoiztu egingo du.
Gaur egun, 48.800 metro karratuko lantegia du Haizea Bilbaok bertan, eta 400 beharginek egiten dute lan. Ørstedekin sinatutako akordioak, baina, fabrika 100.000 metro karraturaino handitzea ekarriko du. Hala, egun dituen hiru pabiloien ondoan beste bi eraikiko dituzte, eta biltegiratze eremua handituko dute. Guztira, 350 lanpostu sortuko dituzte.
Inbertsio garrantzitsua du proiektu horrek atzean. Hitzarmen horrekin 700 milioi euroko lan-karga beteko du hurrengo lau urteetan.
Erreferentziazko ekoizlea Europan
Altzairuzko egitura handiak dira monopiloteak. Itsas ohantzean haize-sorgailuak jartzeko balio dute. Zimendu lehiakorrenak dira, eta itsas parke eolikoen % 80k dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako