TURISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxok lehen bidaiari-ontzia hartu du 2019tik

Itsasontzia gauean iritsi da Donibane Lohizunetik eta arratsaldean abiatuko da Azoreetara (Portugal). 150 turista inguru ekarri ditu, gehienak alemaniarrak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
''Hanseatic Inspiration'' gurutzaontzia Getxora iritsi da, 2019tik lehena

Denboraldiko lehen bidaiari-ontzia porturatu da bart Getxoko terminalean, Bilboko Portuko Agintaritzak jakitera eman duenez. 2019tik, covid-19aren pandemia hasi aurretik, bertan porturatu den lehen bidaiari-ontzia da.

Itsasontziak Hanseatic Inspiration du izena, 200 bidaiari inguru eraman ditzake, eta 120 kidek osatzen dute eskifaia. Pandemiaren ondorioz, 150 turista baino ez daramatza, gehienak alemaniarrak.

Itsasontzia gauean iritsi da Donibane Lohizunetik, eta arratsaldean abiatuko da Azoreetara (Portugal). 

Itsas bidaia hori 2020ko urriaren 14rako programatuta zegoen, baina atzeratu egin behar izan zuten, koronabirusak eragindako osasun krisiari aurre egiteko izandako murrizketen ondorioz.

Bilboko portura iritsi zen azken bidaiari-ontzia AidaSol izan zen; 2.216 turista zeramatzan, eta 2019ko azaroaren 1ean iritsi zen Getxoko portura.

Bilboko Portuko Agintaritzak Getxoko itsas bidaiarien terminala egokitu du, pandemiaren aurrean bidaiarien segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X