Burgos
2019/04/01 - 11:49
Ofizialki Arabako Foru Aldundiaren esku gelditu da A-1 errepidearen azken zatia
Eskualdatzeko dekretuak argitaratu dira aldizkari ofizialetan. Burgos eta Armiñon arteko 6 kilometroko zatia, bidesaririk gabekoa, eskualdatu dio Jaurlaritzak Arabari.
2019/03/20 - 20:57
A-1 errepidearen azken zatia, Arabako Foru Aldundiaren esku
Bidesaririk gabeko sei kilometroko tartea da. Errepide zati hori kudeatzeko aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, urtean.
2019/01/04 - 16:08
Hiru lagun atxilotu dituzte Bizkaian kalamuaren aurkako operazio batean
Guardia Zibilak Burgoseko etxe baten barruan zegoen laborategi "profesional" bat desegin du, eta 1.000 kalamu landare inguru konfiskatu ditu.
2018/12/01 - 15:01
Armiñon eta Burgos arteko AP-1 autobidea doakoa da gaurtik aurrera
Joan-etorrian 24 euro inguru ordaintzen zuten gidariek, ordainlekutik pasatzen ziren bakoitzean.
2018/12/01 - 01:06
AP-1 autobidea doakoa da
Egunero autobide hori erabiltzen duten 20.858 gidariek ez dute bidesaririk ordaindu beharko.
2018/11/26 - 11:18
Eskualdatu gabeko eskuduntzen egutegia izan dute hizpide Erkorekak eta Batetek
15:00etan Transferentzien Batzorde Mistoa bilduko da. AP-1 autobidearen Armiñon eta Burgos arteko zatia eta Alonsotegi-Barakaldo eta Bilbo-Basauri trenbide lineak EAEren esku utziko ditu Espainiak.
2018/11/19 - 15:10
Garoña ixteagatik Nuclenorri ezarritako 18,4 milioiko isuna berretsi du Gorenak
Balore Merkatuaren Batzordeak ezarri zuen isuna. Zentralaren jabeek, Ibedrolak eta Endesak, helegiteak jarri zituzten Auzitegi Nazionalean zein Gorenean, eta azken horrek zigorra berretsi du.
2018/09/18 - 23:06
Ia 3.000 marihuana landare atzeman ditu Guardia Zibilak Legution
Gojain industria poligonoko pabiloi batean topatu dituzte, eta polizia iturrien arabera, Euskadi, Nafarroa, Burgos eta Kantabriako merkatu ilegaletara bideratzen zituzten landareak.
2018/06/18 - 16:25
Armiñon eta Burgos lotzen dituen autobidea, doakoa abendutik aurrera
Jose Luis Abalosek, Espainiako Sustapen Ministroak, jakinarazi du azaroan kenduko dutela AP-1 autobidearen Armiñongo bidesaria. Arabako Aldundiak errepidearen eskumena eskatuko duela adierazi du.
2018/06/18 - 12:57
Doakoa izango den lehenetariko autobidea da AP-1a, Burgos eta Armiñon artekoa
Arabakoaz gain, AP-7a, Alacant eta Tarragona artekoa; eta AP-4a, Sevilla eta Cadiz artekoa daude. Kontzesioa 2018an eta 2019an bukatzen dute hirurek.
2018/06/14 - 13:43
Trebiñu Araba izatea eskatu dute euskal alderdi guztiek
Halere, helburu hori lortzeko eman beharreko pausoetan ez dira bat etorri; konderrian kontsulta bat egiteko edota lantalde instituzional bat sortzeko proposamenak izan dira.
2018/05/07 - 14:06
Bi bizkaitar hil dira Burgosen, moto istripuan
Gizon bat eta emakume bat hil dira bart Merindad de Montijan motorretik erorita.
2018/04/30 - 14:10
Gizon batek 34 urteko bikotekide ohia jipoitu eta hil du Burgosen
Gertakariak igande arratsaldean jazo ziren Gamonal auzoan. Gizonak eta biktimak eztabaida izan zuten, eta erasotzaileak emakumea jipoitu zuen.
2018/04/17 - 22:47
DNA programak identifikatutako lehen pertsona hobiratu dute Elgoibarren
Miguel Vargas tolosarraren gorpuzkiak dira. Rabanera del Pinarreko (Burgos) hobi batetik atera zuten, haren senideei DNA lagina hartu ondoren.
2018/04/03 - 20:35
Trebiñuko zerbitzuak hobetzeko akordioa egin dute Arabako eta Burgoseko diputazioek
Gizarte-zerbitzuei, indarkeria matxistaren kontrako borrokari edota hezkuntzari lotutako esparruetan elkarlanean aritzea adostu dute, besteak beste.
2018/03/30 - 00:14
Normaltasuna euskal errepideetan, goizeko ilara luzeen ondoren
AP-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, 12 kilometroko pilaketak izan dira; Biriatun, zazpi kilometrokoak; eta Armiñonen, bi kilometrokoak.
2018/03/26 - 14:19
Trapagarango gazte bat hil da Burgosen, haitz batetik behera amilduta
26 urteko mutila lagun batzuekin joan zen Lausako San Pantaleon ermita ingurura. Bertan jazo zen istripua.
2018/02/26 - 09:38
21 pertsona zauritu dira, bat larri, Lerman autobus bat irauli ostean
Autobusa Madril eta Iruñea arteko bidea egiten ari zen. Gidariak negatibo eman du alkohol eta droga probetan.
2018/02/14 - 11:18
Bertan behera utzi dute Bridgestoneko lantegietan deitutako astebeteko greba
Goizeko seietan itzuli dira lanera, baita Basauriko eta Usansoloko lantegietan ere.
2018/02/13 - 19:28
Bridgestoneko langileek astebeteko greba abiatu dute
Enpresa batzordeak soldata igoera eskatzen dio zuzendaritzari. Bizkaian, Basauri eta Usansoloko lantegietako 1.100 behargin daude grebara deituta.