Burgos
2020/05/11 - 19:15
Josune Oña eta Juan Arri presoak Burgosko eta Logroñoko kartzeletara eramango dituzte
Gaur egun Alacanten eta Castellonen zigorra betetzen ari diren bi presoak lekualdatzea erabaki du Espetxe Zuzendaritzak. Halaber, Jose Ramon Foruriari ere hirugarren gradua eman dio.
2020/05/04 - 18:00
Trebiñuk eskatu du enklabea Arabatzat har dadila konfinamenduaren biguntzean
Hurbiltasun geografikoagatik, funtsezko zerbitzuak, hala nola osasun-zerbitzuak, mendekotasunaren arreta eta larrialdiak Arabako Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren bidez ematen dira.
2020/03/18 - 15:03
Arandinako jokalari ohi bat absolbitu eta beste biei kondena laburtu diete
Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak sexu-abusua izan zela aitortu du, eta adin eta heldutasun maila aringarritzat jo ditu.
2020/03/04 - 19:28
Dagoeneko 20 dira koronabirus kasuak Euskal Herrian, eta bi larri daude
Gainera, 250 pertsona isolatuta daude etxean, zaintzapean, eta horietako 100 inguru osasun arloko langileak dira.
2020/03/04 - 15:51
Lehen koronabirus kasua atzeman dute Ipar Euskal Herrian
Baionan bizi den 34 urteko gizonezkoa da, Italiatik heldu berria. Horrez gain, EAEn beste lau gaixo zenbatu dituzte. Araban kutsatutakoen artean bat larri dago, beste patologia batzuk baititu.
2019/12/12 - 12:49
38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik
Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu-erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia erabiliz jazo zela uste dute epaileek, 'La Manada' auzian gertatu bezala.
2019/11/21 - 14:58
Arandinako futbolarien kontrako epaiketa hasi da Burgosen
40 eta 39 urte bitarteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak ustez 15 urteko neska bat bortxatzeagatik.
2019/07/31 - 17:48
Gizon batek bikotekidea hil du Burgosen, eta ondoren bere buruaz beste egin du
Gainera, emakumearen 29 urteko semea larri zauritu du.
2019/07/28 - 23:28
Arandina auziko herri-akusazioak 130 urtera igo du hiru auzipetuentzako zigor-eskaera
Clara Campoamor Elkarteak ordezkatzen duen herri-akusazioak sexu-askatasunaren aurkako hiru delitu, bi sexu-eraso eta sexu-abusuen delitu jarraitua leporatzen die auzipetuei.
2019/07/27 - 16:15
Usain banku bat eratu dute Grisaleña herrian biztanleen onurarako
Grisaleña herriko (Burgos) biztanle bakoitzaren gorputzeko usaina jaso eta gordetzen duen bankua da. Inoiz norbait galduko balitz, usain bankuak hura aurkitzeko erraztasunak emango lituzke.
2019/07/17 - 16:18
40 urteko zigorrak eskatu dituzte Arandinako 3 jokalari ohirentzat, sexu erasoengatik
Sexu askatasunaren aurkako delitua, bi sexu eraso eta 16 urteko neska bati sexu eraso "jarraituak" egitea egotzi diete guztiei.
2019/07/08 - 17:20
Gizon batek bikotekidea hil du Burgosen
Guardia Zibilaren kuartelean aurkeztu da gero gizona, eta emakumeari eraso egin diola aitortu du. 2011n ere tratu txarrak eman zizkion biktimari, Sorian.
2019/06/16 - 21:07
Trebiñuko Konderriak bi alkate abertzale ditu atzodanik
EAJko eta EH Bilduko alkate bana dira. Trebiñu herriko alkateak bertako bizilagunen babesa jaso du gaur, pozik hartu dute alkate berriaren iritsiera.
2019/04/04 - 14:53
'Kay' lapur taldeko bost kide atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskadi, Kantabria, Burgos eta Errioxako enpresetan egiten zituzten batez ere lapurretak atxilotutako taldeko kideek.
2019/04/04 - 13:13
80 lapurreta egin dituen talde antolatu bateko kideak atxilotu dituzte Bilbon
Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu. Lapurreta gehienak EAEn egin dituzte. Taldeak bi hamarkada daramatza lapurretak egiten.
2019/04/01 - 11:49
Ofizialki Arabako Foru Aldundiaren esku gelditu da A-1 errepidearen azken zatia
Eskualdatzeko dekretuak argitaratu dira aldizkari ofizialetan. Burgos eta Armiñon arteko 6 kilometroko zatia, bidesaririk gabekoa, eskualdatu dio Jaurlaritzak Arabari.
2019/03/20 - 20:57
A-1 errepidearen azken zatia, Arabako Foru Aldundiaren esku
Bidesaririk gabeko sei kilometroko tartea da. Errepide zati hori kudeatzeko aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, urtean.
2019/01/04 - 16:08
Hiru lagun atxilotu dituzte Bizkaian kalamuaren aurkako operazio batean
Guardia Zibilak Burgoseko etxe baten barruan zegoen laborategi "profesional" bat desegin du, eta 1.000 kalamu landare inguru konfiskatu ditu.
2018/12/01 - 15:01
Armiñon eta Burgos arteko AP-1 autobidea doakoa da gaurtik aurrera
Joan-etorrian 24 euro inguru ordaintzen zuten gidariek, ordainlekutik pasatzen ziren bakoitzean.
2018/12/01 - 01:06
AP-1 autobidea doakoa da
Egunero autobide hori erabiltzen duten 20.858 gidariek ez dute bidesaririk ordaindu beharko.