INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek bikotekidea hil du Burgosen, eta ondoren bere buruaz beste egin du

Gainera, emakumearen 29 urteko semea larri zauritu du.

56 urteko gizon batek bikotekidea hil du Burgosen, Villagonzalo Pedernales udalerrian, eta ondoren bere buruaz beste egin du, ikerketako iturriak aipatuz albiste agentziek zabaldu dutenez. Emakumeak 55 urte zituen.

Halaber, emakumearen 29 urteko semea larri zauritu du.

Hirurek ere bala zauriak dituzte.

Polizia Judizialak hartu du bere gain ikerketa, eta sumarioa sekretupean dago.

Baieztatuz gero, uztailean Burgosen gertaturiko bigarren hilketa matxista litzateke. Izan ere, hilaren 8an, gizon batek 28 urteko bikotekidea hil zuen Salas de los Infantes udalerrian.¿

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X