Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek 34 urteko bikotekide ohia jipoitu eta hil du Burgosen

Gertakariak igande arratsaldean jazo ziren Gamonal auzoan. Gizonak eta biktimak eztabaida izan zuten, eta erasotzaileak emakumea jipoitu zuen.
Gertakariak igande arratsaldean jazo ziren Gamonal auzoan. Argazkia: EFE
Gertakariak igande arratsaldean jazo ziren Gamonal auzoan. Argazkia: EFE

Burgosko Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu zuen bart, 34 urteko emakume bat ustez jipoitu eta hiltzeagatik, Gobernuko iturriek baieztatu dutenez. Biktima ustezko erasotzailearen bikotekide ohia zen. Oraingoz ez dute atxilotuaren nortasunaren berri eman.

Gertakariak igande arratsaldean jazo ziren Gamonal auzoan. Gizonak eta biktimak eztabaida izan zuten, eta erasotzaileak emakumea jipoitu zuen.

Emakumea Burgosko Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, larri, eta ebakuntza egin zioten bertan, baina 21:00ak aldera hil egin zen.

Gizonezkoa gutxi geroago atxilotu zuten polizia nazionalek, eta polizia-etxera eraman zuten, epaile aurrera noiz eramango duten zain.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X