TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ofizialki Arabako Foru Aldundiaren esku gelditu da A-1 errepidearen azken zatia

Eskualdatzeko dekretuak argitaratu dira aldizkari ofizialetan. Burgos eta Armiñon arteko 6 kilometroko zatia, bidesaririk gabekoa, eskualdatu dio Jaurlaritzak Arabari.
A-1 errepidea Armiñon parean
A-1 errepidea Armiñon parean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialak A-1 errepidearen azken zatia, Burgos eta Armiñon artekoa, Arabara eskualdatzeko dekretuak argitaratu dituzte. Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeak martxoaren 20an Gasteizen egindako bileran adostu zuten eskualdaketa.

Eusko Jaurlaritzak 6 kilometroko tarte horren titulartasuna bidesaririk gabe erabiltzeko eta 2019rako, mantentze-lanak finantzatzeko, 299.670 euroko kostua izateko baldintzetan eskualdatu du.

Arabako Foru Aldundiak A-1 errepideak Burgos eta Armiñonen artean duen tartearen planifikazioko, finantzaketako, proiektuko, eraikuntzako, kontserbazioko, aldaketako, erabilerako eta ustiapeneko funtzio eta ahalmen guztiak hartu ditu bere gain.

Eusko Jaurlaritzak transferentzia hori Espainiako Gobernuaren eskutik jaso zuen, pasa den azaroan, eta, gainera, konpromisoa zen Espainiako Gobernuak bere gain hartzen dituela trafikoa arintzeko, seinaleztapena sendotzeko, balizajerako, bidesari-lekua kentzeko eta Burgosko probintziarekiko konexioan adarren gaitasuna areagotzeko egin beharreko obrak. Konpromiso hori gauzatzen ari da, dagoeneko.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X