Burtsa

2023/03/19 - 16:21
Credit Suissen inguruan hartzen den erabakiak burtsen asteleheneko irekiera baldintzatuko du
Azkenean UBSk Credit Suisse erosten duen ala ez, horrek baldintzatuko du bihar burtsen irekiera azken asteko galeren ondoren. Ekonomia aditurekin hitz egin dugu eta baikorrak dira, fusioa gauzatuko dela uste dute. Asteartean AEBko erreserba federalak interes tasak igoko dituela ere uste dute
2023/03/17 - 19:45
Credit Suissek eta First Republicek berriro egin dute behera, eta Europako merkatuek atzera egin dute
Espainiako burtsak % 1,92 egin du behera. Hala, galerak % 5etik gorakoak izan dira astean. Europako bankuak berriro erori dira.

2023/03/17 - 14:32
Finantza-izuaren astea
Azken astea oso nahasia izan da mundu osoko finantza-sektorean. Joan den ostiralean hasi zen guztia, Silicon Valley Bankek porrot egin zuela iragarri zuenean.

2023/03/17 - 12:06
AEBko 11 banketxek First Republic Bank erreskatatu dute 30.000 milioiko injekzioa eginda
Finantza erakundeok, tartean AEBko lau handienek (Bank of America, Citigroup, JPMorgan Chase eta Wells Fargo), likidezia izateko funtsak eman dizkiote.

2023/03/17 - 06:00
Merkatuek proba egingo diote gaur Lagarderen apustuari
Aditu askok uste dute erakundeak diruaren prezioa igotzeko erritmoa motelduko duela hurrengo bileretan, baina EBZko presidenteak azpimarratu du etorkizuneko erabakiak datuen arabera hartuko dituztela.

2023/03/16 - 19:05
Credit Suissek % 20ko gorakadarekin itxi du saioa, eta Europako merkatuak lasaitu dira
Suitzako Banku Nazionalak emandako babesak bultzatu du susperraldi partziala. Espainiako Burtsak % 1,5eko gorakadarekin itxi du saioa. Era berean, euroak gora egin eta 1,06 dolarreko langa gainditu du.

2023/03/16 - 08:45
Europako Banku Zentrala, ataka estuan: banketxeen izuari aurre egin ala iragarritako tasen igoera gauzatu
Bi aukeren artean zirt edo zart egin erabaki beharko du Lagardek. Batetik, iragarri bezala eta inflazioari galga jartzeko, diruaren prezioa % 0,50 igo, ala, bestetik, merkatuetako mamuak uxatu eta hazkundea apur bat apaldu (% 0,25 bakarrik igota) ebatzi beharko du.

2023/03/15 - 19:56
Credit Suissek % 24 galdu du burtsan, eta izua zabaldu da Europako bankuetan
Horrela, Espainiako burtsak % 4,37 egin du behera, 2021eko azarotik izan duen beherakadarik handienean. Suitzako banku zentralak eta finantza-erregulatzaileak iragarri dutenez, likidezia emango diote Credit Suisseri, "beharrezkoa izanez gero", inbertitzaileak lasaitzeko saiakera argi batean.

2023/03/15 - 15:13
Zerk eragin du izua burtsetan?
Jesus Ferreiro EHUko Ekonomia katedradunak ETB2ko 'En Jake' saioan azaldu du zer den burtsetan gertatzen den izua eta zerk eragiten duen.

2023/03/15 - 10:22
Silicon Valley Bank banketxearen zuzendari berria: "Gure gordailuak herrialdeko seguruenak dira"
Finantza entitateak berriro zabaldu du, beste izen batekin (Silicon Valley Bridge Bank), eta funtsak bezeroen esku jarri ditu berriro. Ostiraleko inbertitzaileen ihesari buelta emateko "konfiantza" eskatu du, gordailuak AEBko Gordailuen Aseguruaren Korporazio Federalak babesten baititu.

2023/03/14 - 19:27
Bankuek asteleheneko galeren zati bat berreskuratu dute, kutsatzearen mamua uxatuz
Ibex indizeak % 2,23ko igoerarekin itxi du saioa gaur, eta 9.159 puntura arte iritsi da. Balio onenen artean kokatu dira Sabadell (% 4,50) eta CaixaBank (% 4,09).

2023/03/14 - 17:08
SVBren porrotak eraginda galerak izan zituzten AEBetako bankuek gorako bidea hartu dute
First Republic Bank, Western Alliance eta beste hainbat bankuren akzioek balioa berreskuratu dute Wall Streeteko Burtsa zabaldu aurretik. Sektoreak tentsio handiko egunak bizi izan ditu Gobernuak lasaitasunerako deia egin arren.

2023/03/14 - 14:46
Euriborra hiru hamarren jaitsi da, SVBren hondamendiak eragin dezakeen finantza krisiaren beldur
Etxebizitza mailegu aldakorrak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea % 3,509an kokatu da gaur, hileko tasak % 3,8tik gora jarraitzen duen arren.

2023/03/13 - 17:13
Hau da Silicon Valley Banken hondamenak orain arte eman duena
Bankuen sektoreak % 7 eta % 10 arteko galerak izan ditu burtsek ireki berritan eta Ibex 35ak % 4a galdu du. AEBetako Gobernuak SVB Finantial bankua itxi zuen ostiralean bezeroek gordailuen zati handi bat atera ondoren.

2023/03/13 - 13:31
Banku handiak burtsan hondoratu dira SVBren porrotak sektoreari ekar diezazkiokeen ondorioengatik
Espainiako burtsan, saioaren amaieran beherakada handienak izan dituzte IBEX indizean kotizatzen duten sei bankuk, Sabadell buru zutela (% 11,81); ondoren, Bankinter (% 8,54), BBVA (% 8,24), Unicaja Banco (% 7,78), Santander (% 7,35) eta CaixaBank (% 6,24).

2023/02/14 - 13:26
Altxor Publikoak 1.959 milioi euro saldu ditu hiru eta bederatzi hilabeterako letretan
Altxor Publikoak 509 milioi euro saldu ditu hiru hilabeterako letretan, % 2,520ko interes marjinalean, aurreko % 2,198kotik gora.
2023/02/14 - 10:19
3 eta 9 hilabeterako letren bidez 2.500 milioi euro saltzea espero du gaur Altxor Publikoak
Joan den hilean egindako enkantean, orotara 2.052,79 milioi euro saldu zituen Altxor Publikoak, azken hamarkadako errentagarritasun handienarekin.
2023/02/03 - 09:51
CaixaBankek 3.145 milioi irabazi ditu 2022an, Bankiarekin egindako bat-egitearen eragina gorabehera
2021ean baino ia % 30 gehiago da. Interes tasen igoera tarteko, marjinak handitu ditu finantza erakundeak, eta batez ere horri zor zaio etekinen gorakada. Fusioak % 40 apaldu ditu CaixaBanken emaitzak.
2022/11/11 - 18:03
FTX kriptomoneta plataformak porrot egin eta haren buruzagiak dimisioa eman du
Plataforma sektoreko garrantzitsuenetako bat da, eta 32.000 milioi dolarreko balioa izan zuen. Orain, ordea, 8.000 milioi dolarreko zulo finantzieroa du.
2022/11/10 - 22:16
Izua zabaldu da kriptomonetaren merkatuan, FTX plataformak bere porrotaren gaineko abisua eman ondotik
Orain urtebete markatu zuen Bitcoinak bere errekorreko balioa: 68.000 dolar. Baina ordutik etengabe beherantz egin du. Kotizazioak behea jo du gaur, 16.000 dolarretik behera. Argi erakusten du oso aldakorra dela, eta oinarri sendorik gabekoa.