Burtsa
2022/02/03 - 11:14
4.653 milioi euroko irabaziak izan ditu BBVAk 2021ean, 2020koak halako hiru
Era berean, finantza-taldeak iragarri du azken hamar urteetako dibidendu handiena ordainduko duela eskudirutan. Emaitza errepikaria 5.069 milioikoa izan da, 2010etik izan duen irabazirik handiena.
2021/11/08 - 22:04
Neinor Homes euskal promotorea Via Celere erostea aztertzen ari da
Taldea Varde funtsaren konpainia bereganatzeko negoziatzen ari da. Operazioak 37.000 etxebizitzako erraldoi bat sortuko luke.
2021/10/29 - 11:11
BBVAk 3.311 milioi euro irabazi ditu irailera arte, 2020ko galerak atzean utzita
BBVA taldeak akzioak berrerosiko ditu 3.500 milioi euroren truke, bere kapitalaren % 10 arte. Aurreko urtean 15 milioi euroko galerak izan zituen.
2021/09/20 - 22:48
Evergrande Txinako higiezinen agentzia handia, porrot egiteko zorian
Konpainia handi horren balizko porrotak mundu osoko merkatuetan izan dezake eragina. Horren erakusgarri da Europako burtsek astelehen honetan behera egin izana eta euroak balioa galdu izana.
2021/07/30 - 11:54
Kutxabankek 125,5 milioi euro irabazi ditu lehen seihilekoan, aurreko urteko epe berean baino % 8,8 gutxiago
Alabaina, bere funtsezko banku-produktu eta zerbitzuen kontratazioan izandako "bilakaera onari esker", erakundeak urte hasieran egindako aurreikuspen orokorrak "gorantz" berrikus ditzake.
2021/05/18 - 21:16
Siemens Gamesak % 4,4ko gorakada izan du erosketa gezurtatu ostean
Siemens Energyk gezurtatu egin du enpresa osorik bereganatzeko eskaintza publikoa. Zurrumurrua zabaldu denean kotizazioa bertan behera geratu da badaezpada ere.
2021/04/01 - 01:10
Euskaltel erosteko baimena eskatu diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari
Kaixo Telecom Taldearen filialak bankuen abalak aurkeztu ditu, 1995,46 milioi euroko eragiketari aurre egiteko.
2021/03/29 - 21:02
Euskaltelen akzioak ia % 16 igo dira MasMovilen erosteko eskaintza publikoaren ostean
Telekomunikazio konpainiaren akzioek 11,12 euroan itxi dute saioa. Zenbateko hori, hain zuzen ere, MasMovilek bere egungo akziodunei akzio bakoitzarengatik eskainiko dien prezioaren parekoa da.
2021/02/01 - 22:38
Tubacexek gora egin du burtsan, Telegrameko talde batean aholkatu dutelako
Aurreko astean GameStopen gora-beherak eragin zituen Redditen azpiforo baten itxura duen 6.600 laguneko kanal batean zabaldu da mezua.
2021/01/28 - 21:51
Aurrekaririk ez duen matxinada Wall Streeten
Funtsek Gamestop bideojoko enpresaren akzioak jaitsi egingo zirela aurreikusi zuten, eta negozioa egitera zihoazela, interneteko erabiltzaileek akzioak erosi eta prezioak igotzea bultzatu dute.
2020/11/16 - 19:20
BBVA eta Sabadell fusionatzeko aukera aztertzen ari dira
CaixaBankek eta Bankiak bat egin zezaketela jakin zenean indarra hartu zuen BBVA eta Sabadellen arteko balizko fusioari buruzko zurrumurruak.
2020/09/29 - 13:47
Rato eta gainerako akusatuak absolbitu dituzte Bankia burtsara ateratzeko epaiketan
Auzitegi Nazionalaren arabera, Espainiako Bankuak eta Europako Banku Agintaritzak, besteak beste, eman zioten oniritzia Burtsara irteteari.
2020/06/02 - 13:56
Hiru funtsek Masmovilen akzioak eskuratzeko eskaintza publikoa merkaturatu dute
Masmovil burtsan % 23,82 igo da astelehen honetan, Espainiako Gobernuak erabaki beharko duen operazio batean.
2020/03/13 - 21:57
Espainiako burtsak historiako bigarren asterik txarrena itxi du
Ibexek % 3,73ko igoera izan du gaur, baina pilatutako % 20,85eko galerak izan ditu.
2020/03/12 - 21:50
Ibex 35 % 14 baino gehiago hondoratu da, inoizko beherakadarik handiena
Europako Banku Zentralak koronabirusaren aurrean hartutako neurriek ez dituzte inbertitzaileak konbentzitu.
2020/03/09 - 23:33
Koronabirusaren beldurrak nazioarteko burtsetan galera handiak eragin ditu
Astelehen beltza izan da. Izua da nagusi eta 20. egunez galerak izan dira. Ibex indizeak galerarik handiena izan du brexiteko erreferendumetik hona. Ia %8 galdu du.
2020/03/09 - 10:25
Espainiako Burtsak % 8 galdu du, petrolio gordinaren prezioaren beherakadak lagunduta
Gainera, petrolio gordinaren prezioa ia % 30 jaitsi da, Saudi Arabiaren eta Errusiaren arteko prezio-gerra dela eta.
2020/03/03 - 12:39
Zer da Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea?
Finantza-erakundeek beren bezeroen interes-tasa aldakorreko hipotekei aplikatu beharreko interes-tasa eguneratzeko azken urteetan erabili izan duten adierazle ofizialetako bat da.
2020/02/28 - 11:46
Ibex 35ek % 3,4 egin du behera irekiera ekitaldian, koronabirusaren beldurragatik
Espainiako burtsak gorriz hasi du saioa, atzo % 3,5 behera egin eta joan den ostegunetik ia % 11 jaitsi ostean.
2020/02/05 - 11:18
Euskaltel Taldeak 25 milioi euro banatuko ditu gaur bere akziodunen artean
Konpainiak finantza-emaitza "oso positiboak" lortu zituen 2019ko hirugarren hiruhilekoan. Zehazki, 0,14 euro emango ditu akzio bakoitzeko.